Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk Iruñean antolatutako manifestazioarekin bat eginez amaitu dute topagunea.
Ernaik balorazio ona egin du ostegunetik igandera bitarte Berriozarren (Nafarroa) egin duen Gazteon eskutik independentziara topagunearen harira. Gazte antolakundeak dio 3.000 lagunetik gora bildu dituela hiru egunetan zehar antolatu dituen ekimenetan, eta ohar baten bidez azaldu du jardunaldien ondoren "Euskal Herrian irekitzen ari den ziklo politikoari gaztetasunetik erantzuteko tresnak" eskuratu dituztela.
Ostegun eguerdian harrera ekitaldia egin ondoren, oztopoen gainetik askatasunera lelopean manifestazio egin zuen Ernaik. Izan ere, preso politikoen nazioarteko eguna izanik Euskal Herriko eta atzerriko preso politikoei buruzko mahai inguru bat antolatu zuten; UPNk salaketa jarri zuen Auzitegi Nazionalaren aurrean, eta azken horrek espediente administratibo bat ireki zuen. Horren aurrean, gazte antolakundeak topagunea baino astebete lehenago Berriozarren bertan eginiko agerraldi batean salatu zuen "eskandalu hutsa eta onartezina" zela.
Besteak beste, egitarauak izan dituen hiru egunetan zehar gai ugariren inguruko hitzaldiak nahiz mota ezberdinetako tailerrez gozatzeko aukera izan dute bertaratutako gazteek: etxebizitza, euskara, klima larrialdia, ikasle borroka edota feminismoa jorratu dituzte, besteak beste, eta bertso saio musikatuaz, drag showaz, drag automakillajeko tailerraz, ihes gelaz eta xake klaseez osaturiko aisialdi eskaintza izan dute. Horrez gain, euskal musika eszenako talde ezagun ugarik hartu dute oholtza: Gozategi, Sukena, Nogen, Toc, Skabidean, Xsakara, Marte Lasarte, Zibilito Records, Su Ta Gar, La Furia, Olatz Salvardor eta La Fulana.
"Euskal Herri aske, sozialista eta feminista bat" eraikitzeko indarra
Larunbat iluntzean egin zuten jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak hartu zuen hitza, eta aldarrikatu zuen badela "Euskal Herri aske, sozialista eta feminista bat" eraikitzeko indarrik euskal gazteriaren artean. Egurrolak azaldu zuen gaur egungo egoera "gero eta ezegonkorragoa" dela, eta gerretan euskal gazteak "konplize ez izatea" ez dela nahikoa aldarrikatu: "Inperialismo eta basakeria kapitalistaren aurka egin behar dugu".
Egungo giro "gaiztoaz" gain, "nazioen askapen prozesua" ere hizpide izan zuen Ernaiko bozeramaileak hitzartzean: prozesu horretan gazteek jokatzen duten papera azpimarratu zuen, eta nabarmendu soilik "nazioaren askapenerako mugimenduak" ekar dezakeeela eredu alternatiboren bat Euskal Herriari. Horretarako, azken urteetan izan diren hainbat borroka eremu nahiz adibide ekarri zituen gogora, izan Itoizko presaren gatazka edota Lemoizko zentral nuklearraren auzia.
Aberri Egunarekin amaitu dituzte jardunaldiak
Hitzaldiz, tailerrez, kontzertuz eta abarrez beteriko hiru egunen ondoren, gazteek EH Bilduk Iruñean Aberri Egunaren harira antolatutako manifestazioarekin bat eginez amaitu dute asteburua. Koalizio subiranistak dio 15.000 lagun bildu dituela mobilizazioan, eta Arnaldo Otegi idazkari nagusiak Berriozartik joandako gazteei zuzentzeko tartea ere eduki du amaierako hitzartzean. Euren lana balioan jarri du Otegik, "ez baitago askapen prozesurik gazteak ez badira bide horretara gehitzen".
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]