Arratsalde osoko egitaraua prestatu dute Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek otsailaren 9rako. Topagunea: antolakuntza eredu berria eta aurtengo ekimenaren hurbilpen bat hitzaldia izango da lehenengo, eta gero, kontzertua eskainiko du Benito Lertxundik. Legazpin eta Urretxun egongo dira salgai sarrerak, baita interneten ere. Bestalde, Topagunerako bonoak ere eskuragarri jarriko dituzte aurki.
Azken orduotan, aurtengo Gazte Sozialisten Topaguneari argi egiten jardun dute Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek. 2020. urteko edizioa Legution (Araba) izango dela jakinarazteaz gain, bonoen inguruko informazioa plazaratu dute, eta orain, iragarpen berri batekin datoz gurera: Topagunearen aurkezpen nazionala antolatu dute otsailaren 9rako, igandea, Legazpin (Gipuzkoa).
Hala, arratsalde osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako. 16:30ean hasiko da aurkezpena, Urbeltzeko aterpeetan, Topagunea: antolakuntza eredu berria eta aurtengo ekimenaren hurbilpen bat hitzaldiaren bidez. Bertan, "Topaguneak ildo sozialistaren baitan betetzen duen funtzioaren eta antolakuntza eredu berriaren inguruko gako nagusiak" azalduko dituzte hainbat kidek, ekimenaren inguruko argipen zehatzak emateaz gain. 19:00etan, ordea, kontzertua izango da Urbeltz pilotalekuan, Benito Lertxundiren eskutik.
Argitaratutako azken diskoa, Ospakizun gauean, aurkeztuko du Lertxundik Legazpin, eta emanaldirako sarrerak eskuragarri daude jada. Sarrera fisikoak lau salmenta puntutan egongo dira; hain zuzen, Legazpiko Karibe Zaharra, Gurrutxaga eta Katilu tabernetan, eta Urretxuko (Gipuzkoa) Berit tabernan. Internet bidez ere erosi ahalko dira, entradium.com/events/benito-lertxundi-legazpi helbidean. Biak ala biak, 25 euroan daude salgai.
Otsailaren 9an bertan ere sarrera eskuratzeko aukera izango dute pilotalekura bertaratzen direnek, txarteldegian, 27 euroan.
Legazpin aurkezpena egin eta bi hilabetera izango da aurtengo Gazte Sozialisten Topagunea, apirilaren 9tik 13ra bitartean, GKSk eta IAk abenduan jakinarazi zutenez.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]