Gazte Egunaren 26. edizioa bihar Larrabetzun


2010ko uztailaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bihar Larrabetzun (Bizkaian) Gazte Egunaren 26. edizioa ospatuko dute Zaharrak berritzen lelopean. Hori Bai gaztetxea da jaialdiaren antolatzailea eta "inoizko oihartzunik sendo eta indartsuena irauli" nahi duela azaldu du taldeak. Ekitaldiz beteta egongo da eguna: goizeko 11:00etan txistulariak arituko dira, 13:00ean trikipoteoa egingo dute eta arratsaldean beste hainbat ekitaldi izango dira. Eguna amaitzeko Skatu, Sexty Sexers eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak izango dira.


Azkenak
2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Musika Hamabostaldiko nire gomendioak

Egun gutxi barru, abuztuaren 1ean, Musika Hamabostaldiaren edizio berria hasiko da, musika klasikoaren zaleentzako udako hitzordu faboritoa. Proposamen ederrez betetako hilabetea izango da. Gainera, Donostian izango diren ziklo klasikoetatik kanpo, oso kontzertu onak izango... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore biziketa zeroak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta... [+]


2024-07-17 | Axier Lopez
The Boys

Ordu batzuk baino ez dira igaro eta argazki hau ia mundu osoan ezaguna da. Trump odoletan, ukabila gora, jarraitzaileei begira, garrasi batean, atzean AEBetako bandera duela. Zentimetro gutxirengatik bizitza salbatu ei du. The Boys telesaileko gidoilariek ez zuten hobeto egingo... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Ernest Hemingwayk mendea egin du Euskal Herrian

1923ko sanferminetan ezagutu gintuen, eta urtebete geroago Irati aldera jo zuen atseden bila. Baiona, Garazi, Donostia, Iruñea, Gernika, Bilbo... guztiak izan ditu aipagai bere literatur lanetan. Uztail honetan 100 urte dira Irati ibaia eta inguruko baso eta bazterrak... [+]


Eguneraketa berriak daude