“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

  • Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez osaturiko hamabi bikote, 2000. urtetik aurrera jaiotakoak denak ere.

    Bertsoaren munduan dabiltzan hainbat gaztek osatutako talde motor bat dago egitasmoaren atzean, “kezka konpartitu batzuk” zituena. Horietako bat da Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001).

Aroa Arrizubieta, 2024ko martxoan. Endika Portillo / FOKU

2025eko martxoaren 10ean - 08:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gazte askok ez daukatela txapelketetatik harago kantatzeko aukerarik, hala zenioten proiektu berri hau aurkezteko Bertsoa.eus-en egin zizueten elkarrizketan. Horretarako sortu da Gaztetxeak Bertsotan, gazteei plazak emateko?

Txapelketak determinatu ohi du zein bertsolarik edukiko duen plaza eta zeinek ez, eta hortik kanpo gera daitezke hainbat estilo, esaterako gaztetxeetan funtziona dezaketenak. Irakurketa hori egiten genuen eta kezka horretatik sortu zen lantaldea. Badira, noski, txapelketatik kanpo saioak edukitzen dituzten bertsolari gazteak. Baina batzuetan infantilizatu egiten dira profil horiek, eta “gazteentzako gaiak” deitzen dietenak jartzen zaizkie. Saioko “gazteen komodina” betetzeko papera hartzen dutela iruditzen zaigu, eta guk nahi duguna da gazteei plaza eta ahotsa ematea. Esateko daukatena esatea, entzutea, txapelketaren formak determinatu gabe.

Infantilizazioa aipatu duzu.

Esango nuke horra jotzen dela, bai. Baina ez da kontzienteki egiten, ez dago “izorratzeko” asmorik. Gazteak bertso-saioetan kantuan jartzen direnean, esaterako, ez zaie ipintzen etxe-kaleratze baten inguruko gairik. Edota ematen du gazteek ez dutela kantatuko hartu berri den erabaki politiko baten inguruan. Jartzen zaie kantuan parrandaren eta gisa horretako gaien bueltan. Gazteen egunerokoaren parte izan daitezkeen gaiak direla? Bai, eta horri buruz ere kantatu beharko genuke, hala uste dut, baina beste hainbat gairi buruz ere bai.

Aipaturiko elkarrizketan zenioten txapelketan marko bat jotzen dela ontzat, eta horrek eragiten duela beste estilo batzuk kanpoan uztea.

Txapelketak ezartzen du marko bat, eta marko horrek egiten dio erreferentzia gaur egun euskal klase ertaineko edo normalean bertso saioen publiko izaten den jendeari. Ez dugu uste hortik erabat kanpo gaudenik, baina nahiko genuke hortik kanpo kokatu eta geuretik kantatu. Pobretzen ari den gazteriaren parte gara, jasango dituenak gaur egun gertatzen ari diren ondoez guztien ondorioak, bai orain eta bai ondoren.

"Hitz egin nahiko genuke gazteen pobretzearen inguruan, ditugun injustizia eta zapalkuntza guztien inguruan... ahots heldu batetik"

Zein gai jorratuko dira?

Ez dugu aurreratuko gaien ingurukorik, hein batean bertsolariek eurek erabakiko dutelako, baina ez dugu ontzat eman nahi aurrez aipatzen nuen txapelketako markoa.

Iruditzen zait, dena dela, nahiko argia dela Poliziaren gaia. Ipini zen gaia Bizkaiko txapelketako saio batean, zeinetan bi udaltzain ziren bertsolariak, eta zalantzan jartzen zen ea udaltzainek suzko armak erabili behar zituzten ala ez. Guk dioguna da: jar dezagun zalantzan Poliziaren funtzioa bera, zer interes zaintzen edo babesten dituen egungo gizartean. Horri egiten diogu erreferentzia aipaturiko marko hori ontzat eman ez eta hortik kanpo kokatu nahi dugula diogunean. Hortik kanpo hitz egin nahiko genuke gazteen pobretzearen inguruan, ditugun injustizia eta zapalkuntza guztien inguruan... eta egin nahi dugu ahots heldu batetik. Baina era berean jai giroko zerbait izatea nahi dugu, eta sariketa aldetik esperimentatu ere bai apur bat.

Txapelketa ala bertso-sariketa, nola ulertu behar dugu Gaztetxeak Bertsotan?

Binakako bertso-sariketa formatuan planteatu dugu. Sariketa forma izango du, uste dugulako motibazioa ekar dezakeela horrek jende batengan. Eta bestalde, saio kopuru gehiago egiteko aukera ematen du. Baina zerbait konstantea izatea nahi dugu: esaterako, finalaren egunerako zerbait berezia prestatzen ari gara, hasieratik kantatu duten bertsolari guztiei berriz ere kantatzeko aukera emanda. Ez dugu sariketak inor kanpoan uzterik nahi.

Gaztetxeetara mugatuko da sariketa. Zergatik?

Iruditzen zaigu gaztetxeak badirela instituzioetatik kanpo antolatzeko espazio oso garrantzitsuak, kulturalki ere ekarpen handia egin dutenak. Uste dugu, gainera, garrantzitsua dela bertsolaritzak gaztetxeei ekarpena egitea, eta gaztetxeek guri ere egingo digula ekarpena. Era berean, publiko berri batengana iristeko forma ere izan daiteke, baita bertsozalea den jende bat gaztetxeetara bertaratzeko ere, gaztetxeen funtzionamendua ikusi eta giroaz gozatzeko. Gaztetxeak indartu nahi ditugu eta uste dugu bertsolaritzatik ere egin dezakegula.

"Gaztetxeak indartu nahi ditugu eta uste dugu bertsolaritzatik ere egin dezakegula"

Nortzuk zaudete honen guztiaren atzean? Eta nolakoa ari da izaten antolaketa?

Bertso munduan gabiltzan eta kezka konpartitu batzuk geneuzkan gazte batzuen ideietatik sortu da talde motorra, eta gaztetxeekin ipini gara kontaktuan, lurraldetasuna zaintzeko asmoz, harremanengatik gertu egokitzen zitzaizkigunekin oro har. Galdegin zaie ea interesa edukiko luketen horrelako zerbait antolatuko bagenu, ea uste duten ekarpena egingo liekeela. Guk saioak prestatu ditugu eta gainontzekoa haiek egingo dute, gai jartzaileak beraiek bilatu dituzte eta eguneko edo arratsaldeko plan osatuagoak antolatu ere bai. Elkarlanean sortu da dena, gaztetxeak ez baititugu espazio gisa ulertzen, baizik eta agente politiko bezala.

Binakako saioak ez dira hain ikusiak...

Egon izan dira. Bertsokatu zena, Bertxoko orain Gasteizen, Bertxhori Iruñean... Formatuak balioko du kolektiboaren aldeko aldarria egiteko dena indibidualizatu beharrean, ezinegonak, ilusioak eta porrotak konpartitzeko, eta kendu ahalko zaizkio sor daitezkeen presio eta horrelako beste sentsazio eskasagoak.

Ariketen aldetik nobedaderen bat sartuko duzuela irakurri dizuet.

Beste sariketetan funtzionatu dutela iruditu zaizkigun ariketak hartu ditugu, eta bai, gauza berri batzuk probatzera ere bagoaz. Saio dibertigarriak sortzea da gure asmoa: inoiz bertso sariketarik entzun ez duenak gozatzeko modukoa, baina aldi berean oso bertsozalea edo bertsolaria denari ere gustatuko zaiona. Eta benetan kantatu egingo den sariketa izatea, ez tontakeriak egiteko, azken horretatik ere izango duen arren.

“Ez dugu txapelketako markoa ontzat eman nahi; hortik kanpo kantatu nahi dugu”

Publikoak, gainera, parte hartuko du.

Epaitzerako orduan, bai, hartuko du parte jendeak, eta gero bigarren aukeraketa edo repesca moduko bat egongo da. Hor beste era batean hartuko du parte publikoak. Saioetan ariketaren bat ere egongo da zeinean publikoak izango duen zerikusia.

Duela hamar urte egin zen Plazatik Gaztetxera. Hura izan duzue oinarri. Tankera ere hartuko du?

Bildu ginen egitasmo horren antolakuntzan ibili ziren batzuekin, beraiek ere bazuten-eta gaztetxeak politizatzeko eta bertsozaletzeko helburua. Aholkuak eman dizkigute, egon gara haien saioetatik ideiak hartzen. Esango nuke, hortaz, tankera hartuko duela, antzekotasunak identifikatuko direla. Baina saiatuko gara hori dena garai berrietara egokitzen.

Itsasun hasiko da dena, martxoaren 14an. Itxaropentsu eta gogoz egongo zarete, ea jendeak nola erantzungo-eta. Zazpi saioz eta finalaz harago, luzatuko al da egitasmoa?

Printzipioz, aurten, horretan geratuko da. Mimoz prestatzen ari gara finala. Ilusioz gaude, ikusita gaztetxeetatik jaso dugun erantzuna positiboa izan dela, eta ikusita ere 24 bertsolari gaztek parte hartzea ez dela apustu txikia... Ez dakigu helburu guztiak beteko ditugun, baina espero dugu atea zabalduko dela etorkizunerako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


2024-12-16 | Bertsozale.eus
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Donostia Arena bertsozalez bete da larunbat arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

2024-12-11 | Bertsozale.eus
Prest dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

 Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

Eguneraketa berriak daude