Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Aimarren senide eta lagunek deituta. Justizia aldarrikatu dute, eta "udaltzainen inpunitatearekin" amaitzeko eskatu.
Gasteizen bi udaltzainek jipoitu zuten gaztearen kasua salatzeko elkarretaratzea egin dute Andra Mari Zuriaren Plazan, asteazkenean. Aimarren senide eta lagunek egin dute deialdia. Gaztearentzat justizia aldarrikatu dute, eta udaltzainen "inpunitatearekin amaitzeko" eskatu.
Irakurketan, Aimarren aitak azaldu du adingabeen fiskaltzak hiru delitu larri egotzi dizkiola semeari: bat "agintaritzari desobeditzeagatik", eta bi "ausarkeriaz gidatzeagatik". Udaltzainei, berriz, delitu arina baino ez diete egotzi. "Horrelako zerbait espero genuen, baina ez hain lotsa gutxirekin jardutea". Azaldu duenez, kasua familiaren abokatuaren eskuetan dago. Amak ere hartu du hitza, eta adierazi du borroka "luzea eta gogorra" izango den arren, "azken muttureraino" eramango dutela. Beharrezkoa bada, Europara ere eramateko prest agertu dira.
Justizia da nahi dutena. "Ez dugu uste udaltzain guztiek berdin jokatzen dutenik, baina gizon hauek ez dute lanean aritzea merezi". Agintariek horrelako gertakariak kontuan har ditzaten eskatu dute, berriz ere gerta ez daitezen. Bi udaltzainei beren semearenganako urruntze agindua jar diezaiotela eskatu dute.
Udalaren jarrera
Joan den astean Gasteizko Udaleko Marian Gutierrez PSE-EEko Segurtasuneko zinegotziak esan zuen Udaltzaingoaren zentralari agindu zietela gurasoei deitzeko, baina haiek adierazi zuten ez zutela halako deirik jaso. Gurasoek aretoa utzi zuten, salatuz zinegotzia gezurretan ari zela. Bestalde, kasua argitu bitartean akusatutako bi polizientzako errugabetasun presuntzioa eskatu zuen Gutierrezek. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, berriz, adierazi zuen udalak "objektiboki" jokatu zuela kasuan.
Zinegotziaren jarrera salatu du Aimarren aitak irakurketan: "Batzordean esan zuen lekuko batek "borroka" aipatu zuela, baina beste bi lekukok adierazi zuten Aimar laguntza eskatzen ari zela eta poliziek jo egin zutela. Zergatik ez zuen aipatu azken hori?"
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Duela bi urte, Marokotik Melillara igaro nahian ari ziren ehunka pertsonari eraso egin zieten polizia-indarrek, eta gutxienez 70 lagun erail zituzten, nahiz eta kopuru zehatza ez dagoen argi. Gertakarien inguruko ikerketa amaitutzat jo dute Marokon, iritzita ez dagoela... [+]
2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]
Gizonezkoa kolpatu zuen ertzain agentea kargutik kendu dute kautelazko neurriekin, eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitatea. Une hartan han ziren polizia agenteen jarrera ere aztertzen ari dira.
Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel... [+]
Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.
Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.
Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]