Astelehenean gertatu zen, 16 urteko Aimarrek patinete elektrikoaren gainean zebrabidea igaro zuela egotzita. Gasteizko udaltzainek geratzeko agindu zioten eta gaztea ihes egiten saiatu zen. Zenbait minutuko jazarpena eragin zuen Zabalgana auzoan, baina azkenean harrapatu zuten. Atxilotzeko unean, gaztea jada entregatu zenean, lurrera bota, belaunekin eta ukabilekin jo zuten eta gazteari sudurra hautsi zioten. Udaltzainek familiari esan zioten erori egin zela. Bideoz grabatu zuen auzokide batek, ordea, eta han ez da halakorik ikusten. Familiak salaketa jarri du epaitegian. Gasteizko Udaltzaingoak ARGIAri adierazi dio "ezin dutela ezer esan".
Gasteiz Hoy hedabideko Natxo Gatón kazetariak eman du gertaeraren berri, familiarekin hitz egin ostean.
Zer gertatu zen? Gasteizko udaltzainek gazte bati gelditzeko agindu eta berak ihes egin zuen. Patinete elektrikotik jaitsi gabe zebrabide bat gurutzatu eta espaloitik zihoan, une hartan. Patruila bere atzetik atera zen eta gaztea zenbait minutuz ihesean izan zen.
Amaieran, ordea, ihesbiderik ez zuela ikusita, patinetea gelditu zuen eta bere kabuz jaitsi zen, harrapatu zutela ikusita. Atzetik heldu ziren udaltzainek, une horretan, jipoitu egin zuten. Salatu dute udaltzainek gazteari aurpegian ukabilkadak eta ukalondoarekin kolpeak eman zizkiotela, baita izterretan eta barrabiletan belaunekin kolpeak ere. Txagorritxuko mediku txostenean sudurreko hezurrak hautsiak dituela jaso dute.
Gazteak adierazi du gaizki egin duela ez geratzean, baina beldurtu egin zela eta ihes egitea atera zitzaiola. “Nire semeak gaizki egin zuen ez zelako geratu udaltzainek hala agindutakoan, eta eskarmentua merezi zuen horregatik, ez jipoi bat”, adierazi du bere aitak Gasteiz Hoy-n.
Gazteak zenbait kale eta zebrabide igaro zituen abiadura handian eta ausarkeriaz gidatzeagatik salaketa jasotzeko arriskua du. Era berean, gaztearen familiak Guardiako Epaitegian salaketa jarri du, astelehenean Zabalgana auzoko polizia operazioan parte hartu zuten udaltzainen aurka.
ARGIA Gasteizko Udaltzaingoarekin jarri da harremanetan, beren bertsioa galdetzeko eta gazteak zauri horiek erorita egin zituela esatea bideo batek gezurtatzen duenez gero. Udaltzaingotik adierazi dute ezin dutela ezer esan, gaztea adin txikikoa delako. Udaltzaingoak bideoko agente horien aurka neurririk hartu den galdetuta, argi utzi du agindua dela ez ezer esateko.
Ondorengo bideoa grabatu zuen auzokide batek eta Gasteiz Hoyk argitaratu du:
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.