28 urteko gizonezko Bizkaitarra da zendutakoa. Salhaketa Presoen Aldeko Elkarteak heriotza isilarazia izan dela salatu du.
Urtarrilaren 17an aurkitu zuten gaztearen hilotza honen adiskideek, goizaldeko 03:00ak bueltan. Autopsiaren arabera, heroina gaindosiagatik hil zen gaztea. Salhaketak informazio gehiago biltzeko asmoa agertu du, eta jakinarazi gisa honetako heriotzak ez direla “heriotza naturalak”.
Elkartearen datuen arabera, 2011tik hona Zaballako kartzelan jasotako lehen heriotza da honakoa. Hala ere, isilarazitako heriotzak direla azpimarratu dute, eta antzerako kasu gehiago badirela salatu: “isilarazitako heriotzak dira, badakigu gehiago badaudela”.
Hala Bedik gogorarazi duenez, orain gutxi arte espetxeek teletipo bidez heriotzen berri emateko derrigortasuna zeukaten. Salhaketak aditzera eman duenez, aldiz, espetxeak ez du informaziorik zabaldu. Elkarteak susmagarritzat jo du zenbait hedabidek honen inguruan hitz egin ez izana.
Neurri juridiko eta administratiboak hartzeko aukera baloratuko dutela jakinarazi dute Salhaketako kideek, eta Espainiako Estatuari izatez zenbat heriotza eman diren galdetuko diotela aurreratu. Momentuz, kasua ikertzeko neurriak eskatu dizkiote Fiskaltzari.
Hildako gaztearen familiari aholkularitza eskainiko diotela ere adierazi dute. “Familiak gaizki informatuta eta babesgabe daude”, azaldu dute.
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
34 edo 35 urteko gizonezkoa, gasteiztarra eta alaba baten aita, ostegunetik ostiraleko gauean hil zen, Salhaketak jakinarazi duenez. Elkarteak gogoratu du Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hiltzen den bederatzigarren presoa dela, eta egiturazko aldaketak eskatu ditu... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]
Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.