Lauki perfektua zen plazan ehunka pertsona ikus zitekeen. Hura osatzen zuten arkuek eta gainean zituen etxe bizitzek kuartel militarraren itxura ematen zioten –denak zenbakituak– eta balkoi berekoak.
Erdian, bi gazte zurezko ohol batzuk jotzen ari ziren, eta beren soinuarekin magia berezi bat lortzen zuten. Entzuterakoan, lainoa, basoa, baita bakardadera ere, bultzatzen zituen entzuleak.
Horren doinu bereziko perkusioak, jendetza isilik mantentzen zuen euri asko egin arren.
Gazteen antzineko emanaldi erritmikoa amaituta, txapel handia zeraman gizon batek hitza hartu zuen. Nahiko gaztea zen, berrogeita hamarretik hurbil, argala eta serioa, nabaria zen oso urduri zegoela.
Esker ona adierazi zuen gizonaren atzetik, pankarta handi bat ikus zitekeen, “Ongi etorria etxera” esaten zuena.
Bere hitzetan, igarotako hogei urteak aipatu zituen, hainbat kartzeletan. Senitarteko eta lagunen sufrimendua gogoratu zuen, eta haien laguntza eta maitasuna eskertu.
"Omendutako gizonak hogei urtez kartzelen gogortasuna jasan zuen; bera, ordea, senideengandik urrun bi urte Espainiako Itsas Armadan zerbitzatzera behartu zuten"
Malkoak begietan, eta erabat hunkitua, saio laburra amaitu zuen urruneko espetxeetan dauden emakume eta gizonak “etxera” ekarri arte lanean jarraitzera animatuz.
“Aita, aita!”, lehen ilaran zegoen haur baten oihuak bakarrik hautsi zuen isiltasuna, ekitaldia txalo zaparradarekin amaitu baino lehen.
Ekitaldia bukatuta, plaza bere irudia berreskuratuz joan zen, pertsona batek bakarrik irauten zuen, erdi erdian, geldirik. Aterki beltzaren azpian, gizon luze bezain argala –nahiko heldua– pankartari begirada kendu gabe.
Minutu batzuk lehenago bizi izandakoaz gogoeta egiten ari zela zirudien. Arrazoiak zituen, beretzat ekintza amaitu gabea baitzegoen, alderantziz, une hunkigarri hartatik hasten baizen benetako ekintza.
Bazekien omendutako gizonak bakardadean sufrituko zuela, nahiz orain “etxean” egon. Orain agurtu behar zituen hogei urtez oso urrun ikusten zituen ezezagun asko, baina orain, unea iritsita zegoen.
Egia zen orainaldi berri eta desiratua zuela, baina, etorkizuna, etorkizunik bai? Zer egin, nora jo? Atxilotu aurretik ingeniari lanean ibilia bai, baina orain zer, non lan egin,zagutzen zuen enpresa aspaldi desagerturik zegoela? Erantzun zaileko galdera asko. Non lanean hasi berrogeita hamar urterekin, non?
Plazan geldirik zegoen gizonak, egoera horri, berrogei urte lehenago eta leku berean erantzun behar izan zion. Hala ere, desberdintasun nabarmena zegoen bizitako bi egoeren artean. Preso ohia ile ia zuriarekin iritsi baitzen etxera, eta berak hogeita hiru urterekin egin zion aurre egoerari.
Omendutako gizonak hogei urtez kartzelen gogortasuna jasan zuen, bera ordez, senideengandik urrun, bi urte Espainiako Itsas Armadan zerbitzatzera behartu zuten.
Horregatik, omenaldian bizi izandakoak, bere bizipenera eramaten zuen. Zenbat aldiz gogoratu ote zuen gau hura, Venta de Bañoseko tren geltokian. Galiziatik zetorren azken trenean, marinelez jantzita.
Bizitza militarreko denboraldi luze baten ondoren, bere lurraldera, etxera itzultzen ari den itsasgizona.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]