Gazte Akelarreko orduz orduko egitaraua kaleratu dute

  • Hitzaldi, tailer, musika, antzerki eta ekitaldi ugariz gozatzeko aukera eskainiko dute Ernaik eta Aitzinak martxoaren 30etik apirilaren 1era Oiartzungo Gazte Akelarrean


2018ko martxoaren 20an - 09:17

Gero eta gutxiago falta da Oiartzunen Gazte Akelarrea hasteko, eta egitarau osoa zein orduz ordu zein leku bakoitzeko xehetasunak eman dituzte jada Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek. Hitzaldi bakoitzari buruzko informazio zehatza Gazte Akelarrearen webgunean jarri dute.

Gazte Akelarrearen webgunean jarri dute.

 

Hemen duzue egitaraua, orduz ordu:

">

Hemen duzue egitaraua, orduz ordu:

Bosgarren urtez jarraian, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek udaberriko ekimena ospatuko dute, Gazte Akelarrea. Martxoaren 30, 31 eta Apirilaren 1ean izango da Oiartzunen. “Sorginkerian dugu independentzia” lemapean, herriz eta auzoz auzo Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune bilakatuko dute hiru egunez Oiartzun. Lur Albizurekin izan gara aurtengo Akelarrearen berri izateko. 

Albiste hau Topatuk eta Arrosa Sareak argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte Abertzaleak
2016-03-14 | ARGIA
Iruñeko Aberri Egunean gazteentzako gunea Gazte Abertzaleen eta Independentisten eskutik

Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak martxoaren 27ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta, Independentistak Sarearekin batera “Gazteon borroka etorkizuneko bide!” lelopean Gazte Karpa antolatu du.


Eguneraketa berriak daude