Gazaren aurkako erasoak “areagotu” ditu Israelgo armadak

  • Israelgo Lehem ministro Benjamin Netanyahuk The Wall Street Journal egunkarian idatzitako iritzi artikulu batean zerrendatu ditu sarraskiari bukaera emateko baldintzak: "Hamas suntsitzea", "Gaza desmilitarizatzea" eta "palestinarrak deserradikalizatzea" .

Gazako 1,9 milioi herritarrek haien etxea utzi behar izan dute, biztanleriaren %85ak, Nazio batuen Erakundearen arabera. Argazkia: Mahmud Hams/AFP

2023ko abenduaren 27an - 10:33

Urriaren 7az geroztik 26.000 palestinar hil eta beste 55.000 kolpatu ditu Israelek eta bide horretatik segitzea du xede: erasoak "areagotuko" dituela jakitera eman du Lehen ministro Benjamin Netanyahuk, abenduaren 25ean Gazan egon ondoren. "Borrokan jarraituko dugu, erasoak areagotuko ditugu ondoko egunetan. Gerra luzea izango da, ez da bukatzekotan". Abisua baieztatu da azken egunetan. Hain zuzen, azken 24 orduetan gutienez 241 palestinar hil ditu Israelgo armadak.

Gerrak "hilabete luzez" iraunen duela jakitera eman du Israelgo armaren buru Herzi Halevik ere.

Horrez gain, The Wall Street Journal komunikabidean plazaraturiko idatzi batean zehaztu ditu sarraskiaren bukaerarako hiru baldintzak: "Hamas suntsitzea", "Gaza erabat desmilitarizatzea" eta "Palestinako gizartea deserradikalizatzea". Hamas "erabat suntsitzea" lortu ondoren, Gaza guztiz desmilitarizatzea litzateke ondoko urratsa. Netanyahuren ustez, Israelek soilik du halakorik egiteko gaitasuna: "[Gaza desmilitarizatzeko] Behin-behineko segurtasun eremu bat eratu beharko dugu Gazan, eta kontrolguneak jarri beharko ditugu Gazaren eta Egiptoren arteko mugan, zerrendan armarik sartzen ez dela bermatzeko". Netanyahuk aurreikusitako etorkizunean, ez dago tokirik PAN Palestinako Aginte Nazionalarentzat, argudiatuta "Israel suntsitzeko" hezten dituztela haur palestinarrak. Azken ideiari horri lotua da bere hirugarren baldintza, "Palestinako gizartea deserradikalizatzearena".

Cisjordanian ere erasoak ez dut etenik eta abenduaren 27 goiz honetan bertako errefuxiatuen kanpamentu bat bonbardatu du Israelek, gutxienez sei hildako eraginez. Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, Gazako biztanleen %85ak bere etxetik ihes egin behar izan du: 1,9 milioi dira etxerik gabe.

Bizkitartean, NBEak segitzen du bere "kezka" adierazpenekin, baina Segurtasun Kontseiluak ez du oraindik su-etenik eskatu, AEBak etengabean aurka kokaturik. Azken erabakian, "eskala handiko" laguntza humanitarioa "oztoporik gabe" bideratzearen alde egin du abenduaren 22an Segurtasun Kontseiluak. Horren kudeaketarako izendatu berri dute Herbereetako Lehen-ministrorde Sigrid Kaag. Hamasek deitoratu duenez , "eskasegia" da erabakia: "Ez du gerra sionistaren makinak ondorioztatu egoera katastrofikoari erantzuten".

Harrera hotza Egiptoren proposamenari

Hamas eta Jihad Islamikoarekin elkarrizketak burutu eta gatazkaren konponketarako proposamena aurkeztu zuen aitzineko astean Egiptok. Ez du, ordea, erantzun baikorrik edota arreta handirik jaso. Hiru urrats jasotzen ditu proposamenak: su eten egonkor bat ezartzea, hiru fasetan antolaturiko bahituen eta presoen truke bat egitea, eta trantsizio gobernu bat eratzea Gazarako eta Zisjordaniarako. Bi aldeen aldetik ez da oraingoz erantzun ofizialik egon. Halere, Netanyahuren azken egunetako adierazpenek argiki erakusten dute Israel ez doala konponbidearen norabidean.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-16 | ARGIA
Israelek Irlandan duen enbaxada itxi du, Dublinek genozidio salaketarekin bat egin ostean

Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.


2024-12-06 | Hala Bedi
Xabi Losada, Palestinarekin Elkartasuna
“Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”

Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Israelgo justizia ikertzen ari da ea Netanyahuk bazuen urriaren 7ko Hamasen erasoen berri

Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]


2024-11-11 | Leire Ibar
Israelek fosforo zuriarekin gutxienez 24 eraso egin dituela dokumentatu du NBEk

Gazako herritarrei arma kimikoarekin eraso egin izana salatu du NBEren Giza Eskubideen Bulegoak ostiralean argitaratutako txosten batean. Fosforo zuria nazioarteko legedian debekatuta ez dagoen arren, debekatuta dago populazio zibilaren aurka erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude