Palestina osoaren okupazioak eta Gazaren blokeoak hamarkadaz hamarkada gora egin duten arren, zaila zen orain dela hilabete batzuk irudikatzea Palestinako herritarren aurkako erasoek hartuko zuten tamaina, genozidio bihurtu arte.
Urritik hona, egunez egun, hilabetez hilabete, inpotentziaz ikusi dugu Gazako sarraskia zuzenean, nazioarteko komunitatea genozidioa gelditzeko ezgai agertzen zen bitartean. Ikusi dugu Mendebaldeko herrialde gehienek okupatzailearen aldeko jarrera hartu zutela hasiera-hasieratik.
2023ko urriaren 7tik, Israelek erabateko setioa ezarri dio Gazako Zerrendari, eraso genozidan.
Kargamentua garabi handiekin hornitutako merkantzia-ontzi batek eramango du. Ontzi hori mundu osoko aktibista eta giza eskubideen behatzaile ugarirekin betetako bidaiari-ontziek eskoltatuko dute
Lotsagarriki, Nazio Batuetan hainbat saiakera egin behar izan dira Israel berehalako su-etenera behartuko duen ebazpen bat lortzeko. Gobernu konplizeek kontzientzia har dezaten eta pentsatzen has daitezen agian Israeli urrunegi iristen utzi zaiola, beharrezkoak izan dira 32.000 pertsona baino gehiagoren erailketak, horietatik 13.000 inguru adin txikikoenak, eta horiei gehitu behar zaizkie hondakinen azpian dauden 8.000 gorpu inguru.
Gure gobernuen konplizitatea eta gelditasuna ikusita, Askatasunaren Ontzidia Gazara doa berriro, Israelek Gazako biztanleei ezartzen dien Erdi Aroko setioa salatzeko eta hausteko.
Martxoaren 28an, NBEko Auzitegiak Israeli agindu zion "beharrezko neurri eraginkor guztiak hartzeko, inplikatu guztiek bermatu ditzaten premiazkoak diren oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa, elikagaiak, ura, elektrizitatea, erregaia, babeslekua, arropa, higiene eta saneamendu baldintzak, hornidura medikoak eta tratamendu medikoa Gaza osoko palestinarrentzat".
Askatasunaren Ontzidia Koalizioa prest dago bidalketa hori egiteko, Turkiako Mavi Marmara Freedom and Solidarity Association erakundearekin lankidetzan, Istanbulen atrakatutako ontziekin, Gazarako 5.500 tona karga eramateko prest.
Gure asmoa da Israel okupatzailearekin ez koordinatzea eta lankidetzan ez aritzea laguntza hori emateko
Kargamentua garabi handiekin hornitutako merkantzia-ontzi batek eramango du. Ontzi hori mundu osoko aktibista eta giza eskubideen behatzaile ugarirekin betetako bidaiari-ontziek eskoltatuko dute, ziurtatzeko karga Gazara iristen dela.
Gure asmoa da Israel okupatzailearekin ez koordinatzea eta lankidetzan ez aritzea laguntza hori emateko; izan ere, Rafah eta beste mugako pasabideen bidez laguntza fluxua nahita atxikitzen eta murrizten du, eta bere politikariek behin eta berriz adierazten dute gosetea sortzeko eta Gazako palestinarrei zigor kolektibo bat ematen jarraitzeko asmoa.
Ezta AEBekin ere, genozidioaren konplize baita. Armak bidaltzeaz gain, Israelek itsasoz iristen diren salgaiak ere ikuskatu eta kontrola ditzan ahalbidetzen du. Datozen egunetan misio honi buruzko xehetasun gehiago emango ditugu, sareetan jarrai gaitzakezue.
Hiru militante euskaldun ari dira parte hartzen Askatasunaren Ontzidian, Turkiatik Gazara laguntza humanitarioko 5.500 tona material eraman nahi dituen nazioarteko ekimena: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Apirilaren 18an hartu dute Bilbotik... [+]
Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.
Istanbul. Apirilak 25, osteguna.
Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara. AEBetatik,... [+]
Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.
“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]
Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]
Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.