Bikote horiek aukera izango dute seme-alabak adoptatzeko eta ugalketa lagundua erabiltzeko. Irailean erabaki zuten erreferendum bidez sexu berekoen ezkontzak legeztatzea.
Asteazken honetan iragarri du Suitzako Gobernuak sexu bereko pertsonek datorren urteko uztailetik aurrera ezkondu ahalko dutela. 2007az geroztik bikote gisa erregistratzeko aukera zuten, baina ez ezkontzekoa. Irailean herritarren gehiengoak erreferendum bidez erabaki zuen ezkontza legeztatzea. Jakinarazi dute nahi duenak eskaera uztaila baino lehenago egin dezakeela.
Halaber, gay eta lesbianen bikoteek elkarrekin adoptatu ahalko dituzte seme-alabak. 2018 urtetik bikoteko batek bestearen haurra adoptatu zezakeen, baina ez biek batera. Emakumeen kasuan, ugalketa lagunduaren teknika erabiltzeko aukera izango dute.
Europako egoera
Euskal Herrian legezkoa da gaur egun, Hego Euskal Herrian 2005 urtetik eta Ipar Euskal Herrian 2013 urteaz geroztik. Halere, Europako hainbat estatutan ez da legezkoa sexu berekoen arteko ezkontza: Italian, Grezian, Kroazian, Hongarian, Bulgarian, Errumanian, Polonian, Lituanian, Letonian, Estonian eta Txekian. Herbehereak izan ziren munduan legeztatzen lehenak, 2001 urtean.
Tokioko epai batek asteazkenean berretsi du ezkontza horiek debekatzea ez dela legez kanpokoa, ezkontzaren definizioan ez baitira sartzen. G7ko herrialde bakarra da genero berekoen arteko ezkontzak onartzen ez dituena.
XIX. mendeko lehen herenetik XX. mende erdialdera arte iraun zuen bertsopaperen bizitzak. Askotarikoak ziren, baina maiz errepikatzen zen genero bat: bikotearekin ezkontza hitzartu bai, baina azken uneko arrazoi aldrebesen bat medio bertan behera geratu ostean, bertso jartzaile... [+]
Ekuadorreko Konstituzio Gorteak ezkontzea eskatzen zuen bikote homosexual baten alde egin du epaiketa batean. Prozedura judizial honek Ekuadorreko Asanbladak legeak aldatzeko bidea ireki du.
Sexu bereko pertsonen ezkontzak legeztatzearen inguruko inkesta egin dute Australian, posta bidez. 12,7 milioi herritarrek eman dute botoa: %61,6k alde bozkatu du, eta %38,4k kontra. Bozketa ez da loteslea baina Parlamentuan lege proiektu bat aurkezteko balio dezake.
Hiru hamarkadetan hirukoiztu egin da ezkontza zibilen kopurua. Orduan, senar-emazteen %23k baino ez zuen hautatzen elizaz kanpoko hautua. Egun, atzekoz aurrera irakurri behar da datu hori: ospakizun katolikoak %20 dira, eta zibilak %80.