“Gauzak beste modu zintzo eta jator batean egin daitezkeela erakutsi dugu”

  • Eskuin mediatikoak eta politikoak diotenaren aurka, Joseba Asiron alkateak Iruñeko jendartea lasai dakusa, Euskalerria Irratiari bere bulegoan eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez: "Iruindarrek hasieratik normaltasunez eta lasaitasunez hartu dute aldaketa, UPNk eta PSNk kaosa iragarri bazuten ere. Legealdiko irakaspen nagusia hori da, gauzak beste modu zintzo eta jator batean egin daitezkeela"

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 12an - 16:09

Elkarrizketa hau Euskalerria Irratiak egin du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Asiron kontent azaldu da azken lau urteotan egindako lanarekin: "Legealdiaren balorazioa oso ona da. Zorra murriztu dugu eta gastu soziala %40 handitu. Parte hartzean, euskararen alorrean aurrerapauso handiak eman ditugu. Berdintasunean eta memorian aitzindariak gara Estatuan".

Itzalak, lauko gobernuaren amaieran

Haren aburuz, argiak nagusi izan dira azken lau urteotan, baina itzalik ere badakusa: "Lauko gobernua legealdiaren amaierara arte ezin eramatea da niretzako legealdi honetako okerrena". Hiru urtez lorturiko adostasunaren balioa ere nabarmendu du: "Lau indarrak oso ezberdinak gara, eta hori dena gobernu batean sartzea ez da erraza. 2017ko maiatzeko Eginoren eta Cuencaren prentsaurrekoan, hauteskundeei begirako urduritasuna sumatu nuen".

Asironek argi dauka, aldaketak aurrera eginen badu, lau indarron adostasunarekin izanen da: "Guztiok ikasi behar dugu egindako akatsetatik, aldaketarekin segitzeko. Datozen hauteskundeetan IEren eta Aranzadiren esparru soziopolitikoa oso garrantzitsua izanen da aldaketarako".

Aldaketaren erritmoaren inguruko desadostasunak aipatu dira maiz lau indarren artean. Asironek dio garrantzitsua ez dela abiada: "Aldaketa azkarrean baino, nik aldaketa sakonean sinesten dut. Benetako aldaketa atzerabiderik gabea da. Eta hori gauzak behar bezala planifikatu eta garatzen direnean gertatzen da".

Oposizioa, "noraezean"

Nolanahi ere, Asironen irudikoz, maiatzeko hauteskundeetan aldaketa beste behin ere gaildenduko da: "Konbentzituta nago duela lau urte aldaketaren alde egin zuen jendeak berriro eginen duela. Erakundeetako aldaketa aldaketa soziologiko sakon baten ondorioa izan da".

Era berean, oposizioa noraezean dakusa. PSN, behin eta berriz UPNrekin lerraturik. Eta UPNk bultzaturiko koalizioa, kontraesanez josia: "Navarra Suman elkartu direnek ez dute proiektu politiko komunik. Boterea berreskuratzeko nahiak, horrek soilik batzen ditu".

Gai zehatzagoez ere mintzatu da euskaldunon hiri buruzagiko alkatea Euskalerria Irratiarekin. Konparaziora,  Maravillas Gaztetxeaz: "Alde Zaharrean gazteentzako leku bat behar da, Oscus edo beste bat, baina berme guztiekin. Gazteek barne prozesu bat egin behar zutela esan ziguten, eta horretan ariko dira".

Erorien Monumentua ere hartu du hizpidetzat, eta haren etorkizunari buruzko iritzi pertsonala ere eman du: "Monumentuaren esanahia aldatzeko botatzea ez da beharrezkoa. Gakoa ez da botatzea, baizik eta hiriaren gune garrantzi horri zein erantzun ematen diogun".

Labriteko pasarelarekin egin beharrekoaz, zalantza izpirik ez du Asironek: "Hiru txosten dauzkat mahai gainean, eta denek argi uzten dute ahalik eta lasterren desmuntatu behar dela. Gainontzekoa literatura da".

Bestalde, gaur goizean hainbat alderdiren egoitzetan azaldu diren pintaketei garrantzia kendu die: "Pintaketak arbuiatzen ditut, berdin zait noren aurkakoak diren. Baina fundamentu gutxiko pertsona bat eta esprai bat besterik ez da behar horrelakoak egiteko. Ez zaie garrantzi handirik eman behar".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


0 urtetik 12rako haurrak ikastetxe berean: Nafarroako Gobernuaren proiektu pilotu polemikoa

Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Ikasgeletako ratioak etapa guztietan mugatzeko legea eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Eguneraketa berriak daude