“Gauzak aldatzen ez badira, greba egongo da”

  • Ordezko irakasleentzako 800 euroko soldatak ezartzen hasi da EHU hasi berri den ikasturtean, orain arte lan berdinagatik %150 gehiago ordaintzen zuenean. Zuzendaritzak dio Espainiako Estatuan onartu den unibertsitate lege berriak behartzen duela horretara; neurriaren kontra direnek salatzen dute legearen interpretazio interesatu eta neoliberala egin duela EHUk, eta ordezko irakasleei ez ezik unibertsitate osori egingo diola kalte. EHUko Prekarioen Koordinadoran antolatu dira irakasleak neurriaren aurka. Sindikatuek kontzentrazioa deitu dute asteazkenean Gasteizen egingo den ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean, eta grebaren aukera iragarri dute. Politika Zientzietako ordezko irakaslea eta idazkari akademikoa, eta EHUko Prekarioen Koordinadorako kide den Jon Azkunerekin hitz egin du ARGIAk horretaz guztiaz.


2023ko irailaren 11n - 06:24
Azken eguneraketa: 10:05

Irakasleen lan baldintzetan aldaketa handi bat ezarri du EHUko zuzendaritzak ikasturte honetarako. Aldaketa aztertu aurretik, azaldu mesedez zein zen orain arteko egoera.

EHUko irakasleen artean kategoria ezberdinak daude. Batzuk finkoak dira, beste batzuk atxikiak, finkoak bilakatzeko bidean tarteko urratsean daudenak, eta azkenik ordezkoak gaude. EHUk ezarri duen aldaketak zuzenean ordezkooi eragiten digu. Ordezko irakasleen artean batzuek jardunaldi partziala dute, eta beste batzuek osoa. Orain arte, jardunaldi osoa izan dugunok lan baldintza nolabait duinak izan ditugu, soldata duinekin; kontrara, lanaldi partzialak oso prekarioak dira, 400 eta 600 euro artekoak. EHUk lanaldi partzialaren figura hori erabili izan du ahal beste, dirua aurrezteko.

Eta zer da EHUko agintariek aldatu dutena?

Ordezkoen jardunaldi osoaren figura desagerraraziko dute. Martxoan Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (USLO) onartu zuten Espainiako Estatuan. Legearen izpiritua zen zenbait unibertsitatetan aplikatzen diren prekarietate politika batzuei muga jartzea, ahal den neurrian irakasle batzuen egoera hobetzeko. Zer gertatzen da? EHUk legearen interpretazio oso zurruna egin duela, 80. artikulua baliatu du bere intereserako.

Zein noranzkotan?

Orain arte, egiten dugun lanaren hiru dimentsio hartu ditu kontutan EHUk gure soldata justifikatzeko: zati bat ordaintzen digu irakasle lanagatik, bigarren bat ikerketagatik, eta hirugarrena kudeaketa lanengatik. USLOren 80. artikuluak dio printzipioz ordezko irakasleak ez direla arituko jardunaldi osoan –24 kredituko eskola-ordu, ohikoan–: irakaskuntza zama 18 kreditura jaitsi behar da. Eta zehazten du baita ere ordezkoek ez dutela ikerketa lanik egingo. EHUk erabaki duena da: ados, jaitsiko dugu irakaskuntza zama 18 kreditura, eta ez dugu ordainduko ez ikerketa ez kudeaketa lanagatik. Praktikan zer ekarriko du horrek? Ordezko irakasleak 800 euro jasoko ditugula, orain arte 2.000 euro pasatxoko soldatak genituenean. EHUk diru asko aurreztuko du, baina ordezko irakasleon lan zama oso antzekoa izango da.

"EHUk diru asko aurreztuko du, baina ordezko irakasleon lan zama oso antzekoa izango da"

Kontratu berriekin kudeaketa eta ikerketa lana egiten jarraituko duzue orduan?

Gure lanaren parte da, nekez banatu daiteke. Litzateke jatetxe bateko zerbitzari bati esatea: jatetxea denez, jatekoa zerbitzatzeagatik soilik ordainduko dizut, baina ez edaria ateratzeagatik. Baina jaten duenak edan ere egiten du. Unibertsitatean berdina gertatzen da: irakasle izateko, ikerlari ere izan behar duzu ezinbestean. Ez dago unibertsitatean egonkortasuna lortzerik ikerketa lanik egin gabe. EHUk zein kanpo-agentziek egiten dizkiguten ebaluazioetan gehien baloratzen dena ikerketa da. Hortaz, tranpa da esatea irakasle bati ez duela ikerketa lanik egingo. Kontratu berri horiek egiten ari da jada EHU.

Aldaketa jakinarazteko moduak ere sortu du kritikarik.

Uztailaren 20an jakinarazi zien aldaketa arduradun batek departamentu buruei, ordubeteko online bilera batean: "Gustatzen bazaizue ondo, eta ez bazaizue gustatzen berdin". Espainiako Konstituzioa abuztuan aldatu zutenean bezala gastu sozialari muga jartzeko, berdin. Ez da oso prozedura deliberatzailea izan, ez.

EHUk USLO beste modu batera aplikatzeko tartea duela uste duzu?

EHUk dio behartuta dagoela egin duena egitera, baina ez da horrela. Artikuluaren interpretazio interesatu bat egin du.

"EHUk dio behartuta dagoela egin duena egitera, baina ez da horrela"

Espainiako Estatuko beste unibertsitate batzuetan beste era batera aplikatu da?

Uste dut gainerako unibertsitateetan ez direla berdin jokatzen ari. Dena den, unibertsitate gehienetan ez dago jardunaldi osoko horrenbesteko langile ordezkorik. EHUn hamar irakasletik bat baino gehiago da ordezkoa, eta urte asko eman ohi ditugu ordezko gisa lanean modu egonkorrean aurrera egin aurretik [Azkunek bost urte daramatza ordezko irakasle moduan lanean]. Legea Joan Subirats Unibertsitateetako ministro ohiak bultzatu zuen, eta legearen erredakzio-taldean aritu den pertsona batek adierazi du EHUk artikuluaren interpretazio interesatua egin duela.

EHUko Prekarioen Koordinadora sortu duzue aldaketa horren aurka.

Unibertsitateak kudeaketa oso iluna eta itxia egin du, baina aldaketa hau zetorrenaren zurrumurrua heldu zitzaigun ekainean, eta bilera irekia deitu genuen Leioako campusean. Sindikatuak gonbidatu genituen bertara, eta esan ziguten oso informazio gutxi zutela, baina unibertsitatetik heltzen zitzaienak ez zuela batere itxura onik. Ondoren kontzentrazio bat deitu genuen, eta orduan sortu genuen koordinadora ofizialki, jendea elkartzeko helburuarekin, batez ere ohartuta sindikatuek mugak dituztela irakasle eta ikertzaileengana heltzeko. Saretzea izan da gurea nagusiki, eta sindikatuekin koordinazio lana egin dugu elkarren jarduna osatzeko.

EHUko Prekarioen Koordinadora

Zeintzuk dira plataformaren aldarrikapenak?

Koordinadora gisa hiru helburutara mugatu gara: jendea elkartu, EHU behartu ordezkoen lan baldintza berrietan atzera egitera, eta partzialtasuna ahalik eta gehien murriztu. Badira aldarrikapen gehiago ere, baina gure artean aniztasuna handia denez, oinarrizkoenera mugatu gara, eta bestelako aldarrikapenak sindikatuen eskuetan geratu dira.

Ordezkoak baino ez zarete ari mobilizatzen, ala irakasle finkoagoekin ere antolatu zarete?

Gehien antolatu garenak ordezkoak izan gara, baina finkoak eta atxikiak ere ari dira parte hartzen, eta babes handia dugu haien aldetik. Ekaina amaieran iritzi artikulu bat idatzi genuen, eta irakasle guztien artean zabaldu genuen, atxikimendu eske: 1.142 irakaslek sinatu dute.

"Hau ez da soilik ordezkoon kontua, aldaketak kalte egiten dio unibertsitate osoari"

Hau ez da soilik ordezkoon kontua, aldaketak kalte egiten dio unibertsitate osoari. Jendea behartzen badute urtetan ordezko gisa 800 euroko soldatarekin lan egitera, irakasleek unibertsitatea utziko dute. Hori gertatzekotan ordezkoek ez ezik finkoek ere pairatuko dute beren lan baldintzen prekarizazioa, eta horrek eragingo dio ikerketaren kalitateari zein ikasleei ematen diegun hezkuntzari. Duintasun kontu bat ere bada.

EHUk kontratuak jada aldatzen hasia dela esan duzu lehen. Zein urrats dituzue aurreikusiak?

Irailaren 5ean asanblada irekiak egin genituen Donostia, Bilbo eta Gasteizko campusetan, nahiko jendetsuak. Irailaren 13an ikasturteari hasiera ofiziala emango dio EHUko zuzendaritzak Gasteizko campusean, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek mobilizazioa deitu dute eta guk babesa eman diogu.

Grebaren aukera mahai gainean dago?

Uztailean ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek agerraldi bateratua egin zuten, greba iragarriz ikasturte hasierarako. Hortaz, gauzak aldatzen ez badira, eta ez dirudi aldatuko direnik, greba egongo da.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


2024-10-18 | Leire Ibar
Espainiako aberastasunaren erdia baino gehiago biztanleriaren %10en eskuetan pilatzen da

Oxfam Intermonek argitaratutako txosten batek adierazi du Espainiako Estatuko %1 aberatsenen esku dagoela estatuko kapitalaren %22,4.  Bestalde, %50 pobreenak estatuko aberastasun guztiaren %7,8aren jabe baino ez dira.


Eguneraketa berriak daude