Egunero bizpahiru aldiz zinemara joatea gauza ohikoa balitz bezala dabiltza batetik bestera poltsa beltz eta maskara zuridun uniformeak, pantaila barneko mundua ia kanpokoarekin bateratzeraino. Batek bere etxekideari telebista pizteko eskatzen dion bezala oihukatu dute, gaur areto batean, argiak itzaltzeko mesedez, filma hasia zela. Eta argia itzali da.
Horizontes Latinos sailean proiektatu da Sol Berruezo argentinarraren Mamá, mamá, mamá filma. Zuzendari gaztearen lehen luzemetraiak ikuslegoa hunkitu du, eta txalo artean irten da ekipo osoa filmaren ingurukoak kontatzera. Helduen mundua koadroz kanpo dagoen unibertso femenino eferbeszentea erretratatzen du lanak, haurtzarotik nerabezarorako pauso horietan.
Filma istripu batek abiarazten du: Cleoren ahizpa itota agertuko da piszinan. Ama eta izeba jokoz kanpo utziko ditu gertaerak, eta Cleo eta lengusinen artean kudeatu beharko dituzte horrek sortutako emozioak, nahiz bestela datozkien aldaketak. Helduek filtratzen dituzten azalpen deskafeinatuetatik urruti, gauzak ikusten dituzten bezala azalduko dizkiote elkarri; filma haurren heldutasunaz eta helduen umetasunaz ari da. Errealitatea eta fantasiaren dikotomia hautsita, gertatzen den guztia aztertu eta baloratu egingo dute neskatoek, eta behar beste neurri hartu. Norberaren bizipenekin konektatzea lortzen duen filma, aktoreekiko tamainako distantzia gordetzen duena haietako bat bihurtu ahal izateko tarte batez. Erritmo oneko filma da, zeina horren desiorako tentazioa sentitu aurretik bukatzen den. Ederra, eta gehiagorako gogoz uzten zaituena.
Non dago Mikel? filmaren proiekzio eta aurkezpenak ere harrera beroa izan du. Zinemira sailean ikusi den Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas "Pitu" zuzendarien lanak Mikel Zabalzaren erailketaren artxiboan eta memorian arakatzen du, izenburutzat duen galderara hurbildu nahian. 35 urte atzerako gertakariak argitu gabe dirau egun, ez baitu bertsio ofizialak sinesgarria den argudiorik eman. Zutik txalotu du ikuslegoak zuzendarien lana, baita Mikelen familiaren eta ingurukoen duintasuna ere.
Filmak egunez egun doan estruktura sortzen du, artxiboko irudiak sailkatu eta gertatutakoak kronologikoki ulertzeko. Aldi berean, Ion Arretxe zenak Mikelekin atxilotua izan zeneko torturen aitortza esplizitua egiten du, hausnarketak ere nahasiz, egindakoen kontzientzia osoz. Eta zer nolako eragina duen. Errealitate txute bat, pantailatik datorrena; memoria freskatzeko eta lurreratzeko. Itziarren semearen deseraiketan, bat-batean ñabardura interesgarriak sortzen dira. Filmaren hirugarren hanka Zabalzaren ilobek osatzen dute, zeinak gertakariez baino, emozioez ari diren. Hauen hitzetan uler daiteke memoria historikoa eta memoria familiarraren transmisioaren argi-ilunak; gazteen ustetan, bertsio ofiziala galdu egingo da, baina egia ez. Elkarrizketa eta artxiboan oinarritzen den filmak gordinean kontatzen ditu gertatukoak, akaso, gai honek hala behar baitu aitortzarik jaso ezean.
Zabaltegi-Tabakalera saileko Dustin laburra eta Ping Jing luzearekin amaitu da eguna. Lehena Naïla Guigueten lana da, festa baten une ezberdinak erretratazen dituen ekoizpen frantsesa. Transexualitatearen eta plazeraren inguruko obra, zeinak lagun talde baten festaren jarraipena egiten duen. Gauak aurrera joan ahala histeria kolektiboa malenkonia gozo bihurtuko da, eta euforia samurtasun-irrika. Filmak techno musikaren erritmo bera aurkezten du, gaupasa baten sentipenez aukeratuz plano eta iraupenak. Iradokitako istorio guztiak airean gelditzen dira filma bukatzerako, argazki baten sentsazioa utziz gorputzean. Handik aurrera pantailatik atera gara. Eraikitzen dena gertutik ezagutzearen inpresioa ematen duen pieza gozoa.
Ping Jing film txinatarra pasa da ondoren. Song Fang zuzendariak betiko bikotekidearekin hautsi berri duen emakume bat du protagonista, zeina, era berean, zinegilea den. Lagun bati kontatzean, eta besteak hartzen duen jarrera ez-gaia ikustean, krisia bakarka pasatzea erabakiko du, ondokoen ahuldadea sostengatzen berearekin egiten duen bezala. Bizitzako pasarte horiek duten atenporalitatean aurkezten da filma, erritmo motelean, pertsonaia estoiko baten emozio ezaz. Kamera, alta, sarritan urrunegi dago gertatzen zaionarekin loturarik sortzeko, eta astuna egiten da amaierarako. Plano orokor horiek protagonistak munduarekiko eraikitzen duen distantzia emozionalaren lekuko badira ere, kontzeptualagoa gertatzen da asmoa, materiala baino. Agian faltako luke uneren batean, klimax gisa, eztanda modukoren bat, edo gauzak gordinean ekartzeko gaitasuna.
Esperientzia sentsorialtzat dauka zinema Yulene Olaizola zuzendari mexikarrak: espazio bat deskubritu eta hura arakatzera jotzen du eta gidoiaz haragoko edozein aldaketa jasotzeko zentzumenak adi izaten ditu. Aurtengo Zinemaldian aurkeztu zuen Selva trágica (Oihan... [+]
Palmaresetik eta koronabirusaren albo-kalteetatik harago, iruditzen zait 2020ko honen ondoren momentua iritsi dela Donostiako festibalak nabarmentzen dituen euskarazko lanak kritikoki aztertzeko.
Zinemaldia igarota izaten da lehiatutako filmen sari-banaketa ekitaldia. Bertan, sail bakoitzari dagokion sariduna aukeratzeaz gain, Sail Ofizialari dagokion palmaresa ere osatzen da: aktorerik onena, gidoirik onena, filmik onena... Batzuetan zalantza sartzen zait ez ote... [+]
Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filma izan da Zinemaldiaren 68. edizioko irabazle nagusia, palmares ofizialeko lau sari eskuratuta. COVID-19ak erabat markatutako edizioa izan da aurtengoa eta Kursaal auditorioko galan ere nabaritu da hori larunbat gauean.
Aipatzen genuen asperdura iritsi edo ez, bazdaezpada ere neurriak hartzea onena: bukatu dadila borondatez, eta ez utzikeriaz. Haizeak eta euriak ere ez dute gehiegi lagundu, ia Kursaala bera hegan atera den egun zurrunbilotsu honetan. Agurtu beharko ditugu panel eta alfonbra... [+]
Zinemaldia azken txanpan sartzeak ez gaitu oharkabean hartu. Berrikuntzak segituan dakar monotonia, eta filmen maratoia hasteak emozio gehiago zekarren amaitzeak baino. Azken saioetan txaloak ahulago sumatu ditut, motelagoak, euforia bukatuta; ez dakit ondo esku-ahurretako... [+]
Atzo aipatzen genuen Zinemaldiaren gaindosiak derrigorrez dakartzala berarekin zenbait sintoma. Haien artean, nagusiena, errealitatea fikzioarekin nahastearena, edo sinestesia bat non pantailaz kanpoko eta barruko mugak ezabatzen diren. Gaur, ordea, filmak berak izan... [+]
Eugène Green zuzendariarekin gertatutakoak (maskara janzteari uko egiteagatik festibaletik kanporatu dute) eman du zeresana gaur Zinemaldian. Alor zinematografikoan, bi film asiarrek itxi dute lehiaketa ofiziala.
Garai batean, ez hain aspaldi (pentsa, ni gogoratzen naiz eta ez naiz, ejem, hain zaharra) zinera joatea plan familiarra zen. Ongi pentsatzen baduzu, neguko asteburuetan guraso askoren nerbioak salbatzeko gauza hoberik ez da asmatu geroztik: txartelak eta krispetak erosi, ilaran... [+]
Zinemaldiak pasa bezainbeste falta dituen egun kopurura iristean, badago atzera zein aurrera begiratzerik. Esan daiteke jada "hori da gehien gustatu zaidana" edo "beste hura ikusteko gogoz nago". Areto bakoitzak zenbakitze sistema ezberdina izanik arrunta da... [+]
Bosgarren eguna, Zinemaldiaren erdia pasa da dagoeneko. Akreditatuen espezieak puntu honetara iritsita garatua behar du festibaleko instalazioekin gertutasun-gradu bat, familiartasun-sentsazio bat, aretora etxeko zapatilekin eta albornozarekin joatea serioski pentsatzerainokoa... [+]
Asteburuan eman dute SSIFF markadun poltsadunek maratoirik bortitzena. Goizean goizetik ilunabarrera arte areto batetik bestera ikusi ditut batzuk jauzika, desinfektatu berri zuten besaulkia libratu bezain azkar okupatuz. Horrek nahasmen bat ekar lezake burura, zeinetan jada ez... [+]
Ikusi duzue goitik dosi txikietan erortzen ari den likido hori? Ah, euria: kasik ahaztu nuen zer zen. Plater bereziki fuerterik gabeko Sail Ofizialeko astelehen honi primeran datozkio zarra-zarra hiriari ukitu gris metalizatua ematen dioten tanta horiek. Umeletan idatzitako... [+]
Larunbat osteko igandea eta eguzkia kanpoan. Zinema aretora sartzeko ez dator gaizki euria, baina ateratzean sorpresa ederra izan daiteke zeru urdina. Edo agian, ikusi dugun filmaren araberako eguraldia litzateke ideala, kontraste latza baita negarra eta eguzki-izpia. Egon da,... [+]
Koldo Izagirreren nobelari ereferentzia eginez, “Egarri egunak Zinemaldian” izenburua jarri genion 1977ko edizio gorriari buruz aste honetan publikatu dugun erreportajeari; igande honetan komentatu behar ditugun Sail Ofizialeko bi pelikulak ikusi ondoren, sentsazioa... [+]