“Gaurko kontsumoaren araberakoa izango da etorkizuneko ekoizpena”

  • Plateretik baratzera leloa du 2021eko Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Eguneroko kontsumo ohituretan eragin nahi dute ekimen honekin eta modu horretan, ekoizpen moduak ere aldaraztea bilatzen dute. Martxoaren 4tik 24ra bitartean egin ahalko dira eskaerak eta datorren asteartean agerraldi publikoa egingo dute kanpaina aurkezteko. Errigora ekimeneko kide den Mikel Mutilvari egin diogu elkarrizketa.


2021eko martxoaren 11n - 11:15
Argazkia: Errigora

Plateretik baratzera leloa jarri diote aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura udaberriko kanpainari. Martxoaren 4ean hasi zen eta martxoaren 24ra arte egongo da aukera produktuak eskatzeko. Mikel Mutilvarekin hitz egin dugu kanpainaren berezitasunak eta Errigora proiektuaren egoera ezagutzeko. 

Nolakoa izango da aurtengo kanpaina?

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura, Errigorak egiten dituen bi kanpainetako bat da. Nafar hegoaldeko baratzeko produktuak euskal herriko plateretara ekarri nahi dituen kanpaina da. Bereziki, eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko modu bat da, eta kontsumitzeko moduak aldatuz, ekoizteko moduak ere aldatzen hastea da guk nahiko genukeena. Horregatik, kanpaina honetan urte osorako eskariak egingo dira. Eskaintzen ditugun produktuak oliba olioa, pasta, arroza eta kontserba sortak dira; kontserben kasuan 12 unitateko loteak ditugu eta oliba ordea 5 litroko bidoietan. 

Martxoaren 4tik 24ra bitartean egin daitezke eskaerak webgunean, baina aurtengoak berezitasun bat dauka: badakigu produktuen eskaintza beti lurrari lotuta dagoela eta urte honetan produktu batzuen uzta ez da izan espero genuena, horregatik zenbait produktu mugatuak izango dira eta telefonoz eskaera egiteko aukera ere zabaldu dugu. 

Errigora auzolanean oinarritzen den ariketa kolektiboa dela diozue, testuinguru honetan nola moldatu zarete?

Egia da aurreko urteko kanpainak ere pandemiaren hasierarekin bat egin zuela, eta irakaspenik atera badezakegu horrelako egoera zailetan, jendeak bere onena ematen duela da. Eskaerak egiteko modua ere egokitu dugu, beti ere osasun neurri guztiak bermatuz. Orain arte webgunean eskatzeko aukeraz gain, herriz herri banatzen ziren eskuorrien bitartez ere eskariak egin zitezkeen. Pandemia dela eta hori guztia saihesteko, telefono bidezko arreta jarri dugu aurten. Zaila da ekimenak plazetara eramatea eta herriz herri auzolanean aritzea baina aurkitu ditugu bideak egoerara moldatzeko.

 Osasun krisialdiak izan al du eraginik ekoizpenean?

Pandemiak ez du laguntzen ekoizpenean, baina horretarako guk indartu nahi dugun mezua plateretik baratzera leloak adierazten duen berbera da: elikadura burujabetzara bidea norbera bere plateretik hasi daiteke. Gaurko kontsumoaren arabera izango delako etorkizuneko ekoizpena. Horrelako testuingu batean kontsumitzaileok badugu zer egin, ez da beharrezkoa kalera ateratzea, gure etxeetan gure plateretan jartzen dugunarena arabera ekoizpenean eragiten ari gara.

Errigorak ez du bakarrik elikadura burujabetzan eragiten, euskararen aldeko proiektua ere bada.

Euskarari Puzka udazkeneko kanpainak, euskalgintzari zuzen zuzenean egiten dio ekarpena, irabazien %25 horretara bideratzen baitugu. Udaberrikoak ordea, zeharka eragiten dio euskalgintzari. Batetik, ekoizeleek euskararekiko konpromiso berriak hartzea errazten du eta horrela, euskarak eremu berriak irabazten ditu. Esaterako, produktuen etiketak euskaraz jartzen dira orain, baita webguneak ere. Iaz sortu genuen Agerraldia ekimen berriari esker, ekoizleen enpresetan ere euskara planak osatzen joan dira. Hala, Nafarroa hegoaldean ere euskararen posizionamendua hobetzen laguntzen du.

Errigorak 2013tik darama beraz elikadura burujabetzan eta euskalgintzan ekarpen garrantzitsuak egiten, zein da zuen ustez arrakasta horren gakoa?

Gure ustez, ibilbide guzti honen gakoa Errigoraren oinarrian dauden ehundaka boluntarioren lana izan da eta bada oraindik. Horri esker egin dezake Errigorak egiten duena eta etorkizuneko erronkei aurre egiten jarrai dezake. Ehundaka lagun horiek osatzen duten sare hori gabe ez litzake ezer. Auzolangileak dira zutabe nagusia, hain zuzen ere, herriz herri, ikastetxez ikastetxe, euskaltegietan edo lantegietan lanean diharduten bolondresak.

Egindako ibilbidearen ondoren, zer aurreikusten duzue datozen urteetarako? Zeintzuk dira zuen erronkak?

Kanpaina honi lotutako erronka nagusia, ekoizpenean eragitea da; lehen aipatu dudan moduan, eskaeratik eta kontsumotik hasita. Orain arte Errigorak izan dituen bi kanpainak mantenduko ditugu baina etorkizun hurbilera begira jarriz baditugu erronka berriak eta hainbat zubi eraiki eta igarotzen hasiak gara. Euskararen eremuan Agerraldia-ren sorrera horren adibide da eta, aldi berean, ekoizpen zein merkaturatze bide berriak aztertzen ari gara. Gainera, herrigintzan eta elkarlanaren eremuan ere sare berriak sortzeari ekin diogu.

Guk argi dugu eta jakin badakigu ekoizpena eskariaren arabera antolatzen dela. Nabarmendu dugu lekaleen aldeko eskaria dagoela, horregatik, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK) kontaktuan jarri ginen eta berak kontaktuan jarri gintuen nekazari ekologiko batzuekin, datozen kanpainetan lekaleak eskaini ahal izateko.

Datorren asteartean egingo dugun agerraldi publikoan azalduko dugu hau guztia, kanpainaren berri ematea eta datozen urteetako erronkak nola planteatuko ditugun jakinaraztea da asmoa. Adibidez, nekazari berriekin egindako hitzarmen eta elkarlanei buruz eta eskaria handitu ahala eskaintza ere handitzearen inguruan hitz egingo dugu. Errigora proiektuak orain arte egindakoaz ere arituko gara; esaterako, konturatu gara zenbat eta eskari gehiago nafar hegoaldera begira jarri, zonalde horretako ekoizle gehiago jartzen dela Euskal Herriko plazetara edo plateretara begira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
‘Eutsi geureari’ goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Errigorako zazpi ekoizleren produktuak 20 jantokitan zerbitzatuko dituzte irailetik aurrera

Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]


2023-04-05 | Ahotsa.info
120.000 litro olio banatuko ditu Errigorak 9.000 eskaritan

Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.


Errigora identifikatzailea sortu dute lau baliotan oinarrituta

Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana bultzatzea dira Errigoraren helburu garrantzitsuenak. Bost ekoizlerekin hasi ziren 2013an, baina gaur egun dagoeneko 23 dira, eta beraz, urrats bat gehiago eman beharra sentitu dute: Errigora identifikatzailea.


2022-12-22 | ARGIA
Errigorak 85.000 euro bildu ditu udako suteen kalteei aurre egiteko kanpainan

Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]


2022-11-15 | Ahotsa.info
Errigorak txanda pasa dio Euskaraldiari kanpaina arrakastatsu berri bat amaitu ondoren

“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]


2022-10-26 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


2022-10-21 | Leire Artola Arin
Tuterako Udalaren traben gainetik, zonifikazioaren aurkako eguna egingo dute larunbatean

Urriaren 22an egun osoko egitaraua antolatu dute Errigora, Agerraldia eta Hordago herri ekimenek, euskara ardatz hartuta, baina ostegunean jakinarazi dute udalaren traben erruz ezingo dutela aurreikusitako Deskontrolen kontzertua egin. Halere, 17:30ean Tuterako kaleak hartuko... [+]


Errigorak diru-bilketa abiatu du, Nafarroako suteen kalteei aurre egiteko

Euskal herritarrei ekarpena egiteko eskatu die. Errigorak beren konpromisoa erakusteko 10.000 euro jarrita abiatu dute kanpaina.


Eguneraketa berriak daude