Gaurko egunez duela 500 urte Anton Salamon urkatu zuten “harreman homosexualak izatea” egotzita

  • Victoria itsasontziko maisua zen Anton Salamon albaniarra eta Antonio genoarra haren itsagizonetako bat. Haiek ez zioten munduari bira eman, ordea. Duela 500 urte abenduaren 20an Jaon Sebastian Elkanoren ontzia Brasilera heldu zen, eta Salamon urkatzea agindu zuen Fernando Magallaesek, “sodomiagatik”, Antonio itsas-gizonarekin "naturaren aurkako" harremanak izatea leporatuta. Eta orduko botere-harremana ikusita, litekeena da bortxaketa izan izana. Espedizio armatuak eragindako ehunka hildakoetako lehena izan zen, dokumentu ofizialen arabera.


2019ko abenduaren 20an - 08:22
Elkanoren espedizioko kideak, Elías Salaverria margolariaren arabera
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur 500 urte bete dira Magallaes eta Elkanoren espedizio armatuak lehen hildakoa eragin zuela. Ez zen izan, ordea,  bidean “aurkitu” eta hil zituzten Amerikako edota Asiako herritar bat. Tripulazioan ardura handia zuen itsas-gizon bat izan zen: Albanian jaio eta Italiako Sizilian bizi zen Anton Salamon. Espedizio horretako bost itsasontzietatik munduari bira eman zion Nao Victoriako maisu zen. Antonio izeneko genoar (Italia) itsasmutilarekin sexu harremanak izatea egotzita, “sodomia” eta "naturaren aurkako bekatua" orduko hizkeran. Brasilgo Santa Luciara heltzean –egungo Rio de Janeiro inguruan–, 1519ko abenduaren 20an, borrero batek bete zuen Magallaesen agindua eta urkatu zuen Salamon.

Antonio izeneko itsasgizona handik lau hilabetera, Argentinako San Julianen, bere buruaz beste egin zuen. Bere burua Atlantikoko ur hotzetara bota zuen, “erruagatik” setiatuta. Hau Joan Sebastian Elkanok berak kontatu zuen bidaiatik itzultzean, hildakoen zerrenda azaltzean. Azalpen horretan labur-labur dio Elkanok 1520ko apirilaren 27an Ginovesek bere buruaz beste egin zuela, "sodomitikoa" izatea leporatuta.

Ez dago informazio askorik pasarte honi buruz, baina kasuak balio izan zuen Fernando Magallaes kapitainak han nork agintzen zuen argi eta bortizki adierazteko. Espedizioaren ikuskatzaile Juan de Cartagenak “naturaren aurkako bi bekatariak” zigorrada edo latigazo batzuk jasotzera zigortu nahi zituen, baina Magallaesek, erabaki zuen Salamon maisua hiltzea eta Antonio itsasmutila barkatzea. Horrek Cartagena haserrearazi zuen eta horregatik atxilotu egin zuten, men ez egiteagatik.

Hau ez kasu bakana, noski. Orduko Espainiako Inperioaren arauetan zigortuta egon arren, itsasontzietan harreman homosexualak, eta bortxaketak oso ohikoak ziren, eta horiekin lotutako prozesu judizialak ez ziren gutxi ziren mendeetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude