Kartzelatik atera da Josu Urrutikoetxea

  • Bezperan, hau da, uztailaren 29an baieztatu zuen presoa libre uzteko erabakia Parisko Dei Auzitegiko instrukzio ganberako epaileak. Hainbat baldintza bete beharko ditu, besteak beste, eskumuturreko telematikoa eraman beharko du bai ala bai.

Parisko Dei Auzitegia

2020ko uztailaren 30an - 09:52

10:30 aldera atera da Parisko La Santé presondegitik Josu Urrutikoetxea preso politikoa, bezperan uztailaren 29an Parisko Dei Auzitegiko instrukzio ganberako epaileak erabakia baieztaturik. Baldintza batzuk bete beharko ditu ordea eta ez da osoki libre izanen: eskumuturreko telematiko bat eraman beharko du; Paris erdiguneko etxe bat izanen du obligaziozko bizileku; ordutegi zehatza errespetatu beharko du –astean zehar 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 20:00etara ateratzen ahalko da bizilekutik, eta asteburuetan 10:00etatik 16:00etara–; eta ezingo du Frantziako Estatuaren menpe diren lurretatik atera.

Bertan egon da Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetaria eta ateratzearen bideoa zabaldu du sare sozialetan:

Dei Auzitegia uztailaren 1ean agertu zen Urrutikoetxea eskumuturreko telematikoa ezarrita aske uztearen alde eta erabaki hau berretsi zuen atzo Dei Auzitegiko instrukzio ganberako epaileak. Hain zuzen, kartzelako zuzendaritza ere hilabete hastapeneko deliberoaren alde kokaturik, erabakia berretsi zuen atzo epaileak.

Bost auzi zabalik

Bost auzi ditu zabalik Frantziako Estatuan: Frantziaren bi epaiketa, baita Espainiaren bi estradizio eskaera eta euroagindu eskaera bat ere –uztailaren 1ean Parisek atzera bota zuen euroagindu eskaera bat–. Laurent Pasquet-Marinacce defentsa abokatuak argi du: "Ikonoa da, ETAk armak uztearen izandako paperagatik. Horrek azaltzen du Espainiaren gogoa. Eskaera herrenak dira, ez dira oinarrituak". Parisek jarritako auzien artean, ETAko zuzendaritzako kidea izatea egotzita, 2011-2013. urteetan Oslon elkarrizketa mahaian ETAren ordezkaritzako kidea izatea leporatzen diote.

Defentsaren partetik zein elkartasun sareen aldetik, behin baino gehiagotan azpimarratua izan da Urrutikoetxeak bake prozesuaren gauzapenean ukandako papera. Presoa askatzeko deiak entzun ahal izan dira behin baino gehiagotan, tartean apirilean nazioarteko 180 bat eragilek egindako gutun bidez. "Josu Urrutikoetxea kartzelan edukita oso mezu txarra igortzen die Frantziak munduko bake prozesuei" adierazi zuten manifestuan.

Osasunez larri dabil Urrutikoetxea eta giza eskubideen errespetuan oinarriturik, horregatik ere nahi zuten libre. Oroit gara 2019an atxilotu zutenean, ospitale batera zihoala ebakuntza egitera.

2019ko maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Alpeetan. Orain arte, behin baino gehiagotan ukatua izan zitzaion askapen eskaria. Iazko ekainaren 19an onartu zitzaion, baina azkenean Espainiako Estatuaren eskariz, berriz ere atxilotu eta preso sartu zuten. Uztailaren 30 honetan aterako da La Santé kartzelatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Eguneraketa berriak daude