Gaur bezalako egun batez duela 35 urte, 1983ko abuztuaren 7an, desgertu zen Jean-Louis Larre, Popo ezizenez ezaguna, Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean eta inoiz ez da haren berri gehiago izan. Haren adiskide eta burkideek uste dute poliziak atxilotu eta hil ondoren desagerrarazi egin zutela.
Popo Larrek (1962an Nafarroa Behereko Heletan sortua) elektronika ikasketak egin, lanean hasi eta Heletan gurasoekin bizi zen. Gaztetik kirol, dantza eta antzerki taldeetan jardun zuen, Baigorriko Arrola taldean eta gero Xirristi Mirristi taldean. AEKn euskarazko eskolak ematen ere ibili zen. Herri Taldeetan hasi zen politikan militatzen.
1983ko abuztuaren lehen egunetan Iparretarrak erakundeak hainbat ekintza burutu zituen turismo egituraren aurka. Horien harira Poliziak atxiloketa batzuk egin zituen. Ihes egindako beste zenbait ekintzaile Landetako Leon herriko kanpalekuan babestu ziren eta poliziak haien berri jakin zuen arduradunek ohartarazita. Jerndarmeen eta militante euskaldunen artean tiroka hasita, Yves Guimmarra jendarmea hilik gertatu zen eta beste bat arin zaurituta gelditu ziren.
Horren ondorengoa Filipe Bidartek kontatua du: "Tiroketa hasi baino lehen, dudazko memento bat izan zen, militanteak eta jendarmeak parean gertatu zirelarik. Dudazko memento hartan, Popok ihes egin zuen, konsigna zen bezala. Landetako oihanean barna sartu zen. Gero, jendarmeek tiroketa hasi zuten eta militanteek ihardetsi zuten. Baina arte horretan, Popo desagertu zen. Tiroketaren ondotik, jendarmeei armak kendu ondoan, militanteek ihes egin zuten. Orduan ziren ohartu Popo ez zela han. Entseatu ziren aurkitzen, baina ez zuten atzeman, beraz beren bidetik segitu zuten, ez baitzuten han gelditu behar".
IKk geroago publikoki salatu zuen bere ikerketen arabera poliziek atxilotu eta hil zutela Popo Larre militantea. Aldiz, jendarmeek hainbat bertsio ezberdin zabaldu zituzten, Ameriketara ihesi joana zela tartean. 2000. urtean tiroketaz Parisen egindako epaitegian ez zen argirik azaldu. Ordukoa da Mikel Asurmendik ARGIAn plazaratutako kronika hau: "Leongo tiroketaren auzia edo lau militanteen ohorea".
Aldiz, handik gutxira Poporen desagerketa nahastu zen beste desagerketa bitxi batekin: inguruko hondartza batean itota hil zen Pascal Dumont 15 urteko gaztea jendarmeek lurperatzera eraman zutenean Carbon-Blanc herriko hilerrira, haren gorpua ikusita gurasoek ukatu egin zuten hura izan zitekeenik beren semea, hilotza adin handiagoko gazte batena izaki. Carbon-Blancen ehortzia Popo Larreren hilotza izan ziteela eta miaketak egin behar zirenean, ikerlariei aurrea hartu zieten ezezagunek, hilobia arakatu eta hezurrak ebatsiz.
35 urte geroago, Iparraldeko militanteek mila bider galdetu duten arren "Nun da Popo?", egirik ez da azaldu. Euskal Memoria fundazioak oroitarazi du gaurko efemeridea.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]