“Gau horretan denak gainezka egin zigun, eta egoera jasangaitza iruditu zitzaigun”

  • Jai gogorrak pasa dituzte Maddi Zubillagak (Aiete, 1991) eta Leire Bayonek (Aiete, 1993). Donostiako Piraten Zirgari taldeko kideak dira biak, eta kaiko jaigunean, Puntu Morean, Aste Nagusiko erasoak kudeatzeaz arduratu dira gainerako hainbat kiderekin batera. Aurten, lehen aldiz, jai egun bat bertan behera utzi dute eraso matxistak salatzeko.

     


2019ko irailaren 11n - 08:32
Leire Bayon eta Maddi Zubillaga, Zirgariko kideak. (Argazkia: Malen Aldalur)

Iaz sortu zenuten Zirgari lan taldea. Aurten zein berrikuntza izan dituzue?

Leire Bayon (L.B.): Besoko moreak atera ditugu.

Maddi Zubillaga (M.Z.): Piraten jaiguneko Puntu Morean banatu ditugu, eta hauek janzten zituztenei protokoloa eman eta azaldu diegu. Horrela, presentzia handitzea eta aliatuak areagotzea lortu dugu.

Jaien aurretik, erasoei erantzuteko udalarekin eduki al zenuten harremanik?

M.Z.: Udalaren Festak sailarekin elkartu ginen, baina ez protokoloaren inguruan hitz egiteko. Erasorik gertatuko balitz, elkarretaratzeak iraun bitartean Bulebarreko jarduera bertan behera uzteko baimenak eskatzeko baizik. Guk argi geneukan ez genuela beraiekin elkarlan bat abiatu nahi, izan ere, gu mugimendu autogestionatu bat gara, eta gure helburua da gunearen segurtasuna bermatzea. Dena den, esan genien uste dugula baliabide asko dituztela beraien erantzunkizunak behar bezala betetzeko. Guk ez dugu elkarlanik nahi, baina udalak bere ardurak hartzea nahi dugu.

Izan ere, uste dugu udalak dituen baliabideekin gehiago egin dezakeela. Guk modu autogestionatuan egiten diogu aurre Puntu Moreari. Beraiek, aldiz, Bretxan jarri zuten informazio gunea gauez itxi egiten zuten. Bestalde, argi utzi nahi dugu, jaso genituen eraso guztiak ez zirela piraten gunean gertatu, baina gehienak piraten gunean salatu zirela, izan ere, udalak eskaintzen duen alternatiba bakarra Ertzaintzarengana joatea da.

Zein unetan eta nola erabaki zenuten egitaraua bertan behera uztea?

L.B.: Asteartea izan zen eraso gehien egon ziren gaua. Gau horretan bi asistentzia eduki genituen eta bi emakumeri Ertzaintzararengana eta ospitalera joaten lagundu behar izan genien. Zirgariko kideak eta Donostiako mugimendu feministako aliatu bat aritu ziren horretan, eta Puntu Morean hiru lagun inguru geratu ginen salaketa gehiago jasotzen. Gainera, azken bi eraso horien berri eduki ostean, astearte gauean, ekitaldi moduko bat egitea erabaki genuen, eta oholtzara igo ginen erasoen berri eman eta salatzeko asmoz. Orduan, oholtzatik bertatik neska batzuk eraso bat salatzen ikusi genituen eta mutilak gunetik kanporatzean modu oso biolentoan erantzun zuten.

M.Z.: Gau horretan denak gainezka egin zigun eta egoera jasangaitza iruditu zitzaigun.

Erraza izan zen erabakia hartzea?

L.B.: Zalantza asko izan genituen, Puntu Morean ginenok ez genuen argi ikusten, baina erasotuak izan zirenekin batera ibilbide juridikoa egin zutenek argi zuten kontua ezin zela horrela geratu.

M.Z.: Gainera, jaiegun bezpera zen, eta bagenekien festa bertan behera uzteak kalte ekonomikoak ere eragingo zituela piraten mugimenduarentzat. Dena den, gunearen arduradunekin hitz egin genuen eta handik ordu gutxira Flamenkada deitu zuten. Aho batez erabaki genuen asteazkenean jaia bertan behera uztea.

Jaiak bertan behera utzi eta auzolanera deitu zenuten.

L.B.: Niretzat sorpresa oso polita izan zen piraten erantzuna.

M.Z.: Txosnak plastiko beltzez itxi genituen, pankartak egin genituen, Kijera gaztetxean bazkaria prestatu zen, eta gauean, haserre zeuden herritarrek deituta kazerolada bat ere egin zen. Ikatz kaleko tabernek ere ederki erantzun zuten.

Dena den, udalaren erantzunarekin ez zineten pozik geratu.

M.Z.: Ez. Asteazkenean guk 13:00etan prentsaurrekoa egin, eta eguerdiko albistegian alkateak esan zuen bi eraso egon zirela, eta jaiak normaltasunaren barruan ari zirela igarotzen. Gau osoa ospitalean eta komisaldegian pasa eta gero, amorru handia sentitu genuen. Gogorra izan zen ikustea guk dena ematen genuen bitartean berak festarekin normaltasun osoz jarraitzen zuela.

Kazerolada egin zenutenean tentsio uneak sortu ziren.

L.B.: Gaztelubidek urtero egiten duen festa hori beti errespetatu izan dugu. Urtero kentzen dugu jai guneko musika beraien abesbatzak abestu dezan, baina aurten oso haserre geunden. Alkateak erreakzioren bat izatera behartzeko genuen modu bakarra zen, han bertan baitzegoen. Tentsioak gora eta behera, barruak askatzeko ondo etorri zitzaidan.

Bukaeran Puntu Morean jasotako testigantzak irakurri zenituzten. Zein izan zen jendearen erantzuna?

M.Z.: Eraso ugari izan ziren guztira eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun zein eraso izan ziren esatea jendeak egoeraren gordina ikus zezan. Testigantzak irakurtzen ari ginen bitartean isiltasun handia zegoen, jendea adi-adi ari zen testigantzak entzuten. Gainera, salaketa telefonoan jasotako mutil kuadrillen broma deiak ere aipatu genituen eta horien berri ematean jendea txistuka hasi zen.

Jaien ondoren atera zenuten komunikatuan, salaketa prozesuan pasatu beharreko guztia salatu zenuten.

M.Z.: Prozesua oso gogora izan zen. Inpaktu altuko testigantza bat jaso genuen, eta ikusi genuen erasoa jasan zuen emakumea shock egoeran zegoela. Denon artean zituen aukerak aurkeztu genizkion. Harrera goxo bat egiten ahalegindu ginen, eta esan genion berak hartutako erabakia errespetatuko genuela. Salaketa prozesua abiatu nahi zuela erabaki zuen. Behin ospitalean geundela, esan zioten ezin zizkiotela probak egin salaketa judizialik gabe. Harrera oso hotza izan zen eta ez zuten bere egoera kontuan hartu, esku bat apurtu izan balu bezala tratatu zuten. Ondoren, gure kabuz jaitsi ginen komisaldegira. Harrerako emakumeak mikrofonotik eta kristal bat tarteko zela esan zion gertatutakoa kontatzeko. Gero, gainera, ertzainek behin eta berriz galdetu zioten gertatutakoa, hala egingo dute beti, baina bazirudien noiz harrapatu zain zeudela. Prozesu oso luzea eta hotza izan zen.

Udalarekin bildu zarete jaien ondoren?

M.Z.: Jaietako ostegunean bildu ginen berriro Festak sailekoekin. Estropaden ondoren bilera bat egitekotan geratu gara, eta gure salaketa, eskari eta iritziak dagozkien lekura eramatekotan geratu dira.

Hau guztia eta gero, lortu duzue zuen buruak zaintzeko tarterik ateratzea?

M.Z.: Saiatu gara gure artean zaintzen, eta polita izan da denok elkarrekin sortu dugun indarra. Norbanako moduan gogorra izan arren, saretzea ikaragarria izanda.

L.B.: Ni oporretara joan nintzen jaien ondoren, baina ez nuen deskonektatzea lortu. Orain asmoa dugu taldean sentipenak eta bizipenak konpartitzeko, uste dugu on egingo digula.


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude