Milaka lagun manifestatu ziren larunbatean Iruñean, Maravillas gaztetxea hustearen aurka. Iluntzeko zortziak aldera barrura sartzea lortu zuten jada hirugarrenez, baina igande goizaldean foruzainak azaldu eta ateak itxi zituzten. “Marra gorri guztiak” gainditzea leporatu diote gazteek Nafarroako Gobernuari. Joseba Asiron hiriko alkatea astelehenean bilduko da auzokideekin.
“Inoren mesederako ez den bukle batean sartu gara”, adierazi zuen Joseba Asiron (EH Bildu) Iruñeko alkateak igandean eginiko adierazpenetan. Gaztetxea dagoen Rozalejo jauregiak segurtasun baldintzak ez dituela betetzen esan zuen, eta badagoela epe motzera eman daitekeen soluzio posiblerik. Alde zaharrean dagoen Oscus eraikina gazteei eskaini die Udalak, baina ez dela “irtenbide bakarra” esan zuen Asironek. Astelehenetik aurrera auzokideekin –gaztetxeko kide, ostalari, dendari edota bizilagun ororekin– bilduko dela jakinarazi zuen.
Asironek “kezkatuta” dagoela esan zuen azken bi asteotan –urtarrilaren 8an hustu zuten gaztetxea– emandako gertakariekin. Orduz geroztik, gazteek mobilizazio ugari egin dituzte gaztetxearen alde: kazeroladak, bizikleta martxa, errepide mozketak eta zubitik zintzilikatzea, besteak beste. Foruzaingoarekin eta Espainiako Poliziarekin istiluak izan dira horietako zenbait egunetan. Larunbateko manifestazioa izan da orain arteko jendetsuena.
Arratsaldeko 17:00ak aldera iritsi ziren lehen manifestari zutabeak Iruñeko Udaletxe plazara. Ordurako giroa berotzen hasia zen, Iruñeko sarreran Espainiako Poliziak kontrola jarri baitzuen. Besteak beste, Bilboko eta Donostiako autobusak gelditu zituzten: identifikatu eta banan-banan argazkia atera zieten, bakoitzaren “irudi gaurkoa” edukitzeko.
Polizia nazionalak gelditu berri gaitu. Bosnaka jetsi gaituzte eta denoi erregistratu gaituzte. Utzi gaitzazue pakean! Indar errepresiboak alde hemendik! pic.twitter.com/RhTB27x2w1
— Kijera Gaztetxea (@AZgaztetxea) January 19, 2019
Milaka lagun gaztetxeen alde
Okupazioaren aldeko aldarriekin girotu zuten manifestazioa, batik bat Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegazioaren parean. Musikaren laguntzaz giroa ez zen hain gordina izan. Manifestazioaren amaiera ekitaldia San Frantzisko plazan izan zen; era guztietan euren esker ona adierazi zuten Maravillas gaztetxeko kideek. Gaztetxearen alde egindako kantua abestu zuten gitarraren laguntzaz, eta ondoren Donostiako alde zaharreko Kijera –husteko arriskuan dago– eta Errotxapeako gaztetxeko kideek hartu zuten hitza. Maravillasi babesa helarazi, eta gune autogestionatuen alde borrokatzen dutenei esker ona adierazi eta hala jarrai dezaten eskatu zieten. Ekitaldiaren amaieran jakinarazi zuten Maravillas gaztetxera sartu zirela gazte batzuk.
Rotaflexarekin ireki zuten atea
Nabarreria plazak gainezka egin zuen. “Gaztetxerik gabe, bakerik ez. Maravillas herriarentzat” zioen pankarta bat eskegi zuten gaztetxeko balkoitik barrura sartzea lortu zuten gazteek, eta rotaflexarekin txapazko atea botatzeari ekin zioten. Okupazioaren aldeko aldarriak dituzten abestiak bozgorailuetatik jarrita, festa lehertu zen. Iluntzeko 20:30ak baino lehen berrokupatu zuten gaztetxea.
RO TA FLEX! Irabazi arte! ✊https://t.co/J2jJBQ9lP1#MaravillasHerriarentzat pic.twitter.com/wjFPcjlRss
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) January 19, 2019
Gaztetxea hankaz gora
Sare sozialen bitartez zabaldutakoaren arabera, gaztetxea hankaz gora jarri zuen Foruzaingoak. “Berriz okupatzea posible izan ez dadin, sekulako txikizioak egin dizkigute”, adierazi zuten Maravillas gaztetxeko kideek.
Nafar Gobernuak sortutako kalteak Rozalejo jauregian.
Destrozos causados por el Gobierno de Navarra en el palacio Rozaleji
Haria/Hilo ⬇️ pic.twitter.com/yQ8NyJiPki
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) January 20, 2019
Goizeko zortzietarako, kalean
Ez zen polizaren arrastorik izan larunbatean Nabarrerian, gaztetxera sartu zirenean. Igandean baina, goizeko zazpiak aldera Foruzaingoa gaztetxera sartu zen. Ez zegoen inor barruan, eta Nabarreria itxi zuten. Gazte bat atxilotu zuten istiluetan.
“Marra gorri guztiak gainditu dituzue”, zuzendu zitzaizkion gaztetxeko kideak Nafarroako Gobernuari igande eguerdian eginiko agerraldian: “Aurrean izango gaituzue, eta ez izan zalantzarik, auzo honek gaztetxea lortuko du ahal bezain laster”.
[EUS/ES]
📝 Gaur, urtarrilak 20, desalojo osteko prentsaurrekoan irakurri dugun komunikatua. Beheko txioan gazteleraz.
👇👇👇 pic.twitter.com/m9ggdLr96p
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) January 20, 2019
Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.
Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.
Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.
4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.
2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.
10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.
Gaur, 19:00etan, manifestazioa eginen da Altsasun, udaletxe paretik abiatuta. Epaiketa ostegun goizean izanen da.
Iruñerria Jamaica Clashek azaldutakoaren arabera, gaztetxeak edota gune askeak beharrezkoak dira eszenan eta espazio hauen kontrako erasoak reggae eszenaren kontrako eraso moduan ere uelrtzen dituzte. Burlatako Gaztetxea, Maravillas Gazetxea eta Iruñea NOLA... [+]
Marques de Rozalejo eraikinaren okupazioagatik maiatzaren 9an epaiketa izanen da 22 gazteren kontra.
Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean. Batetik, “aldaketa”-ren eragileen baitan kontraesanak eta tentsioak azaleratzen dituelako, hauteskundeak bistara ageri izan dira, alderdi ugariren interesak martxan jarriz... [+]
Espainiako Polizia Nazionalak 7 pertsona atxilotu zituen urtarrilaren 21ean, Maravillas Gaztetxearen desalojoaren aurkako ekintzak egiteagatik.
Over recent weeks a public building in Nabarreria Street in Iruñea (Navarre, Basque Country) has become identified with social struggle. Maravillas gaztetxe or youth centre –a self-managed Basque community centre– It has been closed several times by the... [+]
Euskal Herri osoko milaka lagunen babesa jaso dute larunbatean Iruñeko Maravillas gaztetxeko lagunek. Eta haien bultzadaz eta rotaflex-aren laguntzaz, Nafarroako Gobernuak herritarrei itxiarazitako atea zabaldu zuten. Hurrengo egunean, ordea, auzoa berriz poliziaz josi... [+]
Arkitekto tekniko batek ikuskatu zuen Maravillas gaztetxea azaroan eta abenduan, abuztuan eraikinaren segurtasuna ez zela bermatzen leporatu zielako Nafarroako Gobernuak.
Atzeman eta gutxira geratu dira aske zazpi lagunak. Astelehen arratsaldean Foruzaingoak zazpi lagun atxilotu dituela jakinarazi dute Maravillas gaztetxeko kideek. Desordena publikoak egozten dizkiete, Ahotsa.info-k informatu duenez.