Gatzaren Eguna, hirugarrenez Leintz Gatzagan

  • Igandean, hilak 21, hirugarrenez egingo da Gatzaren Eguna Debagoieneko Leintz Gatzaga herrian. Egitarau zabala osatu dute egun osorako: mendi ibilaldia, hitzaldia, azoka, kontzertua...


2018ko urriaren 18an - 09:40
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Antolatzaileek aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duten moduan, herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen lotura. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen, herriaren izenak erakusten duenez. Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. Han dago Gatz museoa.

Leintz Gatzagako basoetatik Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek gidatuko duten Basoen humanizazio prozesua mendi ibilbide gidatuarekin emango zaio hasiera egunari 9:30ean. 11:00etatik aurrera gatzaren eta produktu ekologikoen azoka izango da pilotalekuan, Debagoieneko eta inguruko 18 ekoizlek parte hartuko dute eta beste gatzaga batzuetako ordezkariak ere izango dira. 12:00etan, bestalde, Jakoba Errekondo ARGIAren Bizi Baratzea proiektuko kideak hitzaldia emango du. Landareak Lantzen 2019ko gida-liburu berria aurkeztuko du bertan.

Egiratau osoa

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Leintz-Gatzaga
2024-05-15 | Leire Artola Arin
Gatz Eguna ospatuko dute igandean Leintz Gatzagan, gatz kultura balioesteko

Dorletako gatzagaren bueltan egun osoko egitaraua antolatu dute, zortzigarren urtez, Gipuzkoan jaiotako gatzaren iragana eta oraina ezagutzeko. Azoka, mendi irteera, bisita gidatuak, tailerrak, musika, dantza eta beste izango dira maiatzaren 19an.


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2019-10-18 | Garazi Zabaleta
Leintz-Gatzagako Gatzaren Eguna
Herriko lurren %80 publikoa, gatzari esker

Urriaren 13an ospatu dute laugarren urtez Gatzaren Eguna Leintz-Gatzagan. Gatzaren ekoizpenari erabat lotua egon da herriaren historia, eta oraindik ez du etenik lotura horrek. “Gaur egun Udalak gure inguruan gatz kulturaren hedapena egiteko konpromisoa hartua... [+]


2018-01-05 | Miren Osa Galdona
Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak sarean ‘Gatza’ proiektuarekin

Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratoak proiektuaren azken emaitza aurkeztuko du Joxefe Diaz de Tuesta argazkilariak urtarrilaren 8an. Oñatiko kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan eta webguneaz gain herritarren erretratuak biltzen dituen argazki... [+]


2014-03-13 | ARGIA
Debagoienak 2017rako %84 birziklatuko duela azaldu du mankomunitateak

Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkate (Bildu) eta Debagoieneko mankomunitatearen lehendakari denak Gasteizko Legebiltzarraren aurrean deklaratu ditu bere bailaran hondakinen kudeaketak bizi duen egoera eta aurrera begirako dauzkaten planak.


Eguneraketa berriak daude