Gasteizko Gaztetxeko 30 urteko bidaia liburu bilakatu dute

  • Gaztetxean aritutako belaunaldi zahar eta berrien ekarpenak jaso dituzte kontakizun, marrazki eta argazkiez osatutako liburuan.

     

Argazkia: Erlantz Anda
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 11n - 13:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Okupatu aurreko kanpainatik hasita, gaur eguneraino. Kanpora begirako jarduerak zein barne mailako lanak, diskurtsoak eta praktikak, ekimen propioak zein auzokideekin eta herrigintzarekin batera egindakoak, desalojo mehatxuen aurreko kanpaina erraldoi entzutetsuak eta eguneroko lan isila. Une goxoak eta une latzak. Horiek guztiak biltzen ditu Gasteizko Gaztetxea 30 urte liburuak, hiru hamarkada bete dituen muinoko etxearen omenez. 

Lantalde zabal baten laguntzarekin –belaunaldi ezberdinetako gaztetxeroak, testuaren zuzentzaile taldea, zirriborroa irakurri eta kritikak egin dituztenak–, iraganean eta egun Gazte Asanblada eta kanpoko hamaika lagunek jarri dute aletxoa liburua argitaratzeko komungrafian. "Komunean argitaratua izan delako; komunean ditugun hamaika bizipen eta istorio jasotzen dituelako. Komunetik idatzi duelako Gaztetxeak, patioko komun-zulotik", azaldu dute liburua aurkezteko egindako agerraldian. 

Bihartik aurrera eskuragarri izango da testu, marrazki eta argazkiz osatutako liburua. Besteak beste, Gasteizko Jakintza, Albeniz, Mara-Mara liburutegietan, eta Hala Bedi tabernan erosi ahal izango da, 12 euroan. Sare sozialen bitartez jakinaraziko dute zerrenda osoa. Baina internet bidez ere eskuratzeko aukera izango da, eta doan deskargatzeko.

Argazkia: Erlantz Anda

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude