Inoizko gastu militarrik altuena iaz: 2,1 bilioi euro

  • Munduko gastu militarrak lehenbizikoz gainditu du bi bilioi dolarreko langa. 2021ean 2,11 bilioi dolar xahutu dira, 1,97 bilioi euro, 2020an baino %0,7 gehiago, balio errealei erreparatuta. Aintzat hartuta pandemia betean egindako gastuez ari garela, eta Ukrainako gerra lehertzeke zegoela oraindik, pentsatzekoa da aurten kopurua are handiagoa izango dela.


2022ko apirilaren 25ean - 11:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Stockholmeko Bakerako Azterlanen Nazioarteko Institutuak (SIPRI) eman ditu datuak. AEBak mantentzen dira lehenbiziko postuan, 2021ean 800.000 milioi dolar bideratuta gastu militarrera (munduko gastuaren %38). Txina dago bigarren lekuan (293.000 milioi dolar, %14), India hirugarrenean (%3,6), Britainia Handia laugarrenean (%3,2) eta Errusia bosgarrenean (%3,1). Zerrendaren goialdean dauden bost herrialdeek bideratutakoa, munduko gastu osoaren %62 da.

Frantzia, Alemania, Saudi Arabia, Japonia eta Hego Korea dira lehenbiziko hamarren zerrenda ixten dutenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Militarismoa
Eguneraketa berriak daude