Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR unitateek 2017tik dituzte, eta Nafarroako Foruzaingoak 150 lortzeko prozesua martxan jarri du.
Gasteizko Udalak taser pistolak erosiko ditu horretarako "dirua duenean", Segurtasun zinegotziak argitu duenez. Uztailean adierazi zuen arma horiek erosteko asmoa, eta erabakia berretsi du orain zinegotziak. Udan, gazte batek kristalezko botila batekin eraso zion ertzain bati, eta hori probestuta iragarri zuen udalak arma berriak eskuratzeko asmoa.
Poliziek beraiek eskatu diote udalari taser pistolak erosteko, eta gobernuak "abantailak eta desabantailak" aztertu ondoren, erosi egingo dituela erabaki du. Udaltzaingoak dio "segurtasuna handitu eta disuasio-efektua" izan dezaketela pistola elektrikoek, eta justifikaziotzat hartu du "arma zuriak zabaltzen" ari direlako mamua.
Oraingoz, T10 modeloko bi pistola erosteko konpromisoa erakutsi du udalak, baina poliziek denera zortzi erostea nahi dute: bi ekipoko kopurua "eskasa" da, haien hitzetan. 18.800 euroko kostua izango dute bi taser pistolek, eta, azaldu dutenez, irudia zein audioa grabatzeko kamera izango dute.
Taser pistolak nonahi
Geroz eta polizia-indar gehiago ari dira taser pistola berriak eskuratzen. Nafarroako hainbat udaltzaingok lortu dituzte arma elektrikoak, besteak beste, Azagran, Azkoienen, Balterran, Cascanten, Corellan, Faltzesen, Funesen, Iruñean, San Adrianen eta Zentronikon. Bizkaian ere hedatzen ari dira arma horiek: Basaurin jadanik badituzte taser pistolak udaltzainek, eta Barakaldon, Durangon zein Trapagaranen ere neurria aplikatzeko asmoa dute udalek.
Ertzaintzako BIZKOR unitateek 2017tik daukate arma horiek erabiltzeko baimena, eta jadanik baliatu dituzte. Esate baterako, martxoan, agerraldi psikotikoa izan zuen pertsona baten aurka erabili zuten taser pistola ertzainek, Astigarragan (Gipuzkoa): Poliziaren esku-hartze bortitzean bizia galdu zuen gizonak.
Bestalde, Nafarroako foruzaingoek 150 taser pistola eskuratuko dituzte aurki, eta horretarako beharrezko araudi-aldaketa jarriko du martxan. Guardia Zibila ere ari da pistola elektrikoak zabaltzen, besteak beste, Nafarroan bertan.
“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Polizia agenteek nortasun faltsuen pean gizarte-mugimenduetan egindako infiltrazioak Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsiko dira. Irídia-Centre per la Defensa dels Drets Humans erakundeak, infiltrazio horiek kaltetutakoen Acció Contra l 'Espionatge d'... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]