Gasteizko Udaltzaingoa legea urratuz sartu zen okupatutako etxebizitza batean ostegun gauean. ARGIAko kazetari bat han zen lanean. Udaltzainetako bat, legeak dioenari muzin eginez eta gezurrak erabiliz, kazetariaren lana oztopatzen saiatu zen desalojoaren lekukotasun grafikorik egon ez zedin. Udaltzaina eta kazetariaren arteko audioak argi erakusten du gertatutakoa [ikusi behean].
Maiatzak 7ko ostegunean, Gasteizko Udaltzaingoa Olarizu auzoko etxe okupatu batean sartu zen. Zerbitzu sozialek pandemia betean kale gorrian utzi duten familia bat bizi da bertan, hiru adingaberekin. Udaltzainak agertu ziren unean familiaz gain ARGIAko kazetaria eta familiaren ezagunak diren beste hiru pertsona ere baziren. Familiakoak ez zirenei kalera irtetea agindu zieten udaltzainek. Behin kanpoan, ARGIAko kazetariak mugikorra atera zuen gertaera dokumentatu eta ondoren informatzeko.
Hona elkarrizketaren audioa momentuko argazkiekin, eta ondoren pasarte azpimarragarrienen transkripzioa euskaratuta irakurri dezakezue.
- Ez erabili mugikorra
- Argazki bat aterako dut
(...)
- Ez ezazu argazkirik atera!
- Argazki bat ateratzeko eskubidea dut.
- Eskubide asko dituzu, baina betebeharrak ere bai.
- Ondo, ba...
- Agintzen dizut orain mugikorra ez erabiltzeko.
(...)
- Kazetaria izan gabe ere eskubidea dut.
- Nik bi edo hiru aldiz esan dizut argazkirik ez ateratzeko.
- Eta nik esaten dizut eskubidea dudala. Gainera, eskubidea dut kazetaria izatetik harago. Eta hori ez diot nik, Espainiako Konstituzio Auzitegiak dio.
- Nik desobedientziagatik salatuko zaitut. Zer iruditzen zaizu?
- Nahi duzun bezala.
- Ez ateratzeko guri argazkirik, jauna!
- Funtzionario publiko bat zara, kalean, leku publiko batean lanean ari dena...
- Ez ateratzeko argazkirik!
- ...eta epaileek diote eskubidea dugula argazkiak ateratzeko... pertsona guztiek, ez kazetariok soilik. Eta gero isuna jarri dezakezue argazki horien erabileraren arabera.
- Momentuz, desobedientzia.
- Zuk ikusiko duzu.
- Esan dizut mugikorra ez erabiltzeko.
- Baina nik eskubidea dut, ezin didazu sudur puntan jartzen zaizun agindua eman.
- Bai, bai, eman diezazuket! Zilegi den agindu bat ematen ari naiz. Ez erabiltzeko mugikorra...
- Nik diot ez dela zilegi.
- Kendu egin diezazuket.
- Ezin didazu kendu.
- Ezetz? Kendu egin diezazuket eta amaitzen dudanean itzuli.
- Nahi dudan argazkiak ateratzeko eskubidea dut, kazetaria izan edo ez.
Ezjakintasuna ala gezurretan?
Mehatxuzko tonua erabiltzeaz gain, udaltzainak indarrean dagoen legearen, oinarrizko askatasunen edo Poliziaren eskumenen inguruko informazio okerra eskaini zuen. Edozein funtzionario publiko espazio publikoan lan egiten ari den bitartean argazkiak ateratzeko edo grabatzeko eskubidea dugu herritarrok, kazetariak izan ala ez. Argazki horiei ematen zaien ondorengo erabilera okerra balitz, delitu edo isun administratiboa ezartzeko arrazoia egon daiteke. Baina inolaz ere, herritar bati mugikorra kentzeko eta desobedientzia delitua leporatzeko, kasu honetan Gasteizko udaltzainak egin zuen bezala. Nekez uler daiteke herritarron oinarrizko eskubideen eta betebeharren arloan horrelako ezjakintasuna agertzea. Ala gezurretan ari dela pentsatu behar dugu? Bata zein bestea lirateke larriak.
Ez zen udaltzain bakar baten kontua izan. Elkarrizketa entzuten ari ziren beste poliziakide batzuk eta haiek ez zuten beren kidea zuzendu, isilik geratu ziren. Ondoren Udaltzaingoaren auto gehiago heldu zen (audioan grabatuta ez dagoena), eta operatiboaren arduraduna zirudienak esan zion kazetaria izanik nahi beste argazki ateratzea duela. Horren ostean kazetariak ez zuen inolako azalpenik edo barkamenik jaso polizien aldetik.
Operazioa bera, legez kanpokoa
Kazetariarekiko jarrera ez zen izan egun hartako poliziaren jarrera salagarri bakarra. Okupatuta egonagatik, legearen arabera poliziak ezin du etxe batera nahi bezala sartu. Baimenik gabe sartzeko bi motibo onartzen ditu legeak: unean bertan egiten ari den delitu bat ekiditea, edo agindu judizial bat izatea. Kontrara, poliziak pertsonen intimitate eskubidea errespetatu behar du–etxean baimenik gabe sartzea intimitatea urratzea dakar–, eta “gutxieneko esku-hartzearen printzipioak” gidatu behar du bere ekinbidea.
Olarizuko etxean sartu ahal izateko etxekoen baimena behar zuten udaltzainek. Baimena eskatu ezean, edo eskatu eta ez jasoz gero, prozedura zuzena etxean sartu gabe etxeko pertsonak identifikatu eta beharrezko jakinarazpenak egitea litzateke. Ordea, atariko atea eta etxeko leihoak kolpatu, zabaltzeko agindu, eta zabaltzean etxeraino sartu ziren zuzenean, inongo informaziorik eman gabe. Tonu oldarkorrean hainbat galdera egin ostean, bertan bizi diren pertsonak identifikatu eta etxegabetze espediente bat irekiko zietela jakinarazi zieten (horrez gain, barruan zeuden beste hiru pertsonei isun bana ezarri zien Udaltzaingoak).
Ohiko zentsura ariketa
Poliziak bere lana fiskalizatzeagatik herritarrei zein kazetariei jartzen dizkien legez kanpoko trabak hainbatetan salatu dituzte herritarrek, mugimendu herritarrek edo kazetarien elkarteek. Urrunago joan gabe, urtarrilaren 30eko greba orokor egunean Gasteizko Udaltzaingoak kazetarien aurka egin zuen –eta udaleko arduradun politikoek beren jarrera babestu zuten–. Olarizuko polizia operazio honen hurrengo egunean Ertzaintzak Talka gune okupatu feminista itxi zuen, eta poliziak bere kazetarien informazio eskubidea urratu zuela salatu zuen Hala Bedi-k.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]
Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]
Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.