Gasteizko Udalak milioi bat euro baino gehiago irabaziko ditu Vitalquilerren 500 etxebizitzen salmentarekin

  • Suediako Castella inbertsio funtsak Zaramaga eta Salburua auzoetan Vitalquilerrek dituen 500 etxebizitza erosi zituen apirila hasieran. Apurka argituz doaz salerosketa horren nondik norakoak, Udalak milioi bat euro baino gehiagoko irabaziak izango ditu gainbalioaren gaineko zergaren bidez bakarrik.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 17an - 13:33

Apirilaren 7an egin zen publiko funts putre batek Salburua eta Zabalgana auzoan Vitalquilerrek dituen 500 etxebizitza erosi zituela. Suediako Castella inbertsio funtsak erosi zituen etxebizitza horiek Castella ERF Vitoria sozietate instrumentala baliatuz. Horren ondorioz etxebizitza publiko horiek "betetzen duten funtzio soziala betetzeari utziko diote hitzarmena bukatzerakoan".

Apurka argituz doaz salerosketa horren nondik norakoak. EHBiduk salatu duenaren arabera, Udalak milioi bat euro baino gehiagoko irabazia izango du gainbalioaren gaineko zergaren bidez soilik, oraindik argitzeke daude trantzakzioak eragingo dituen irabazi totalak zenbatekoak izango diren eta non bukatu behar duen diru guzti horrek.

"Inor Ez Kalegorrian" plataformak gogor kritikatu zuen Vitalquilerrek alokairu sozialerako bideratutako 500 etxebizitza horiek Suediako "funts putre" bati saldu izana. Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimena osatzen duten sindikatu eta eragileek Eusko Jaurlaritzaren papera salatu dute ere, "honen jarduna erabakigarria izan baita". Aditzera eman dutenez salmenta baimentzeaz gain uko egin dio Euskadiko Etxebizitza Legearen 65. artikuluan jasotzen diren "atzera eskuartzeko eta eroslehentasun eskubideei". Salerosketa baimentzeagatik "Jaurlaritzak jabetzan izango lukeen etxebizitza-parke publikoa handitzeko aukera galdu du".

Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak onartezina deritzo etxebizitza bezalako oinarrizko eskubide bat "espekulatzaileen negozio-irrikaren mende egotea". Salerosketa honekin Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskubidea urratu duela salatu dute "biztanleria babesgabeena abandonatuz". EAJ eta PSEk duten erantzukizuna ere azpimarratu dute: "Beste behin ere kapitala biztanleriaren eta bizitzaren aurretik jartzen duen sistema agerian utziz".

Iragan maiatzean salaketa jarri zuten Gasteizko guardia epaitegian Iñaki Arriola Etxebizitza Sailburuaren aurka "prebarikazio eta iruzur" delitua izan daitezkeen gertaerengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2024-08-05 | Gedar
Donostian, 300 jabe handirenak dira alokairuan dauden etxeen %30

Ofizialki 9.000 etxe daude alokairuan, eta 300 jabe handirenak dira horietatik 3.000. Etxebizitzen parke osoaren %3,2 da hori.


Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Putreen aurkako hesia, etxebizitza ekosistema defendatzeko

Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.


Haur jaioberria duen familia bat etxegabetze arriskuan dagoela salatu dute Gasteizen

Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Etxe turistikoak alokairuaren merkatura bideratuko balira, %10,82 handituko litzateke alokairuaren eskaintza Donostian

Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.


Donostian Azora funts putreak erositako etxebizitzetan bi hilabete daramatzate “abusuzko” klausulei uko egiten

Donostiako auzokide horiek Saretxe Groseko Etxebizitza sindikatuarekin batera ari dira lanean, Azora enpresak Inmobiliaria Vascongadaren jabetzak erosi zituenetik pairatu dituzten arazoei konponbidea bilatzeko. "Klausula ilegalak" dira kexa nagusienetariko bat, eta... [+]


Donostiak dauzka Hego Euskal Herriko etxebizitza preziorik altuenak

Alokairuzko etxebizitzaren prezioa %10,3 handitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Idealista etxeak egindako azken txostenaren arabera. Hala, metro koadroaren prezioa 14 eurokoa da hilean, batez beste. Hiriburuka aztertuta, Donostiak dauzka preziorik altuenak.


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Donostia “lehenbailehen” udalerri tentsionatu izendatzea eskatu dute

Azora funts putrearen maizterrak diren beste lau familiaren etxegabetzea geldiarazi nahi dute Inquilinos de Azora, Alokairu Benta Berri eta Kaleratzeak Stop eragileek. Horretarako, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Ogasunari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait eskaera egin... [+]


Auzoan Bizik salatu du Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza batetik etxegabetu nahi dutela familia bat Gasteizen 

Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.


Zaharraz Harro! jaiak
Beren atarietan etxebizitza turistikoak debekatu dituzten auzokideak omendu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean

Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]


2024-06-25 | Gedar
Desokupazio-enpresa batek su eman dio Tenerifeko Maizterren Sindikatuaren lokalari

Besteak beste biltegi modura erabiltzen dute lokala, oinarrizko hainbat material jasotzeko eta beharra duten pertsonei emateko. Aurretik ere izan dira desokupen mehatxuak.


Eguneraketa berriak daude