Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko deia egin dute jaietan, abuztuaren 5ean antolatu duten egun osoko egitarauan parte hartzeko gonbita luzatuz.
azko etenaldiaren ostean, aurtengo jaietan kaleak hartzeko deia egin dute Gasteizko Txosnetako eragileek. Horretarako, abuztuaren 5ean antolatu duten Entxosnatu egunean parte hartzeko gonbita luzatu dute gaurko prentsaurrekoan.
Txosna Batzordeko kideek adierazi dute jakitun direla Gasteizko jaiek aurten ere bestelako forma hartu beharko dutena, baina ez daude «besoak gurutzatuta ezer egin gabe» gelditzeko prest, beharrezkotzat dutelako jaietan ere «aldarrikapen eta eduki politikoa» bermatzea. Azken batean, «herri mugimenduen bilgunea dira Gasteizko Txosnak: aisialdi eta jai eredu alternatibo baten iturria, hamaika borroken plaza, indarrean dauden joera eta balioak eraldatzeko aukera, parte hartzeko aukera, ikasteko aukera…».
Beraz, krisialdairi modu kolektiboan erantzutea lehentasun bezala hartuz eta «guztion osasuna eta zaintza» erdigunean jarriz, kaleak hartzeko beharra azpimarratu dute eta egitarau oparoa aurkeztu dute abuztuaren 5ean helburu hori betetzeko.
Goizeko 10:00etan herri azoka izango da Burullerias plazan eta Gasteizko Txosnetako 40 urte erakusketa Etxauri plazan.
Ondoren, 11:00etan gaztetxoenentzako txokoa, jolasak eta ipuin kontalaria Martin Ttipia plazan.
14.00eta herri bazkaria izango da Kampos Negros gunean.
Amaitzeko, 18.30etan manifestazioa hasiko da Artiumetik.
Azkenik, Txosna Batzordeak jakitera eman du aurten bi txosnisari emango dituztela. 2020ko saria Pentsionisten Mugimenduak jasoko du, txosnen «ibilbide osoan zehar presente» egon diren pertsonak direlako eta, hori gutxi balitz, «azken urteetan lehen frontean kalean aktiboen egon den kolektiboa» delako. 2021ko saria ostalariek jasoko dute.
Abuztuaren 5ean, beraz, jai eredu herrikoi eta alternatiboaren alde egiteko deia luzatu dute Gasteizko Txosnek, herri mugimenduak «kalean jarraitzen duelako»:
«…borroka feminista ehuntzen jarraitzen dugu, euskal preso politikoen etxeratzea lau haizetara oihukatzen dugu, gazteok bizitzaren hautua egiten dugula aldarrikatzen jarraitzen dugu, munduko beste herrialde eta borrokekin distantzia txikitzen jarraitzen dugu, komunikatzeko modu alternatiboak daudela aldarrikatzen jarraitzen dugu, auzoak biziberritzen jarraitzen dugu. Finean beste bizi eta herri bat posible dela erakusten jarraitzen dugu!»
Hona hemen egitaraua:
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]
Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]
Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.
Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.
Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.
Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.
Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.
Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.
Gorka Urtaran alkateak ohartarazi du Udalak ez duela Gasteizko Txosnen herri bazkaria egiteko baimenik emango, gainerako jarduerak egin ahal izango badituzte ere.
Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.
Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Iaz ganoraz ospatu ezin izan zuten txosnen 40. urteurrenaren baitan.
GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]
1957an bederatzi gizonen talde batek asmatu zuen tradizioa bertan behera utzi du koronabirusak. Gasteizko hemerotekan eta artxiboetan toki pribilegiatua izango dute gaurko egunek, 1977an euskaraz argitaratu zen lehen jaietako kartelaren antzera edo Fronton Vitorianoko pilota... [+]