2019an Talkaren desalojoan atxilotu eta auziperatutako bi kideen espetxeratzea ekiditeko, fiskaltzaren akordio proposamena onartu duela jakinarazi du kolektiboak ohar baten bidez. Errepresio kasuak asko izan direla gogorarazi dute (atxilotuak, identifikatuak, isunduak eta beste), eta horren aurrean antolakuntza eta saretzea aldarrikatu.
2022ko otsailean Talka proiektu feministaren kontra irekita zegoen azken prozesu judiziala itxi da fiskaltzarekin akordio batera iritsita, kolektiboak ohar bidez jakinarazi duenez. 2019ko Talka Zaharreko desalojoaren harira atxilotu eta auziperatutako bi kideren aurkakoa zen prozesua: 9 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zion bati fiskaltzak, autoritateari "desobedientzia larria" egitea egotzita; besteari, aldiz, 4 urteko espetxealdia, "objektu arriskutsu batekin autoritateari atentatua" egiteaz akusatuta.
Hiru urte luzatu da prozesu judiziala. Azkenean, akordio bat onartu du kolektiboak, espetxeratzeak saihesteko: "Otsailaren 14an ospatzekoa zen epaiketa akordio batekin ekidin dugu, fiskaltzaren proposamena onartzera behartuta ikusiz kolektiboa, kartzelaratzea saihestearen helburu nagusiarekin". Auziperatuetako batek 7 hilabeteko espetxe zigorra eta eguneroko 6 euroko isuna onartu behar izan du, besteak urte beteko espetxe zigorra.
Ohar berean, Talkak bere ibilbidean beste hiru prozesu judizial ere izan dituela gogorarazi dute, eta guztira 9 pertsona auziperatu. Areago, sei atxilotu izan dira Talkaren jardunarekin lotuta, 24 pertsonari jarri dizkiete isunak, eta 40tik gora identifikatu. Errepresio ekonomikoa ere gogorra izan da, 5.000 euroko isunetan.
Errepresioa salatzeaz gain, antolakuntza feministarako eta okupazioaren aldeko hautua berretsi dute oharrean: "Aukeratutako bide hau luzea eta gorabeheratsua bada ere, beharrezkoa izaten jarraitzen du oraindik ere. Segi dezagun feminismoan antolatzen, auzoan bizitzen eta jabetza pribatua okupazioaren bitartez borrokatzen".
? TALKAREN KONTRAKO ERREPRESIOAREN HARIRA ??
Argi dago oraindik ere jabetza pribatuaren babesean espazio hutsak defendatzen dituztenen makinaria guztia oso indartsu dagoela eta gure auzoan bizitzeko modua epaitu eta zigortzen dutela aldioro. pic.twitter.com/lDr3gTgxf2
— Talka (@TalkaGasteiz) February 20, 2022
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.