Gasteizko Santiago Ospitaleko langileek elkarretaratzeak egingo dituzte egunero otsailean zehar, larrialdi-zerbitzua itxi ez dezaten

  • Osakidetzak joan den urtarrilaren 21ean iragarri zuen Santiago Ospitaleko larrialdi-zerbitzua ixteko erabakia. Aurka agertu da Santiagoko Enpresa Batzordea, zerbitzua mantentzeko eskatzen du eta "murrizketa politika sistematikoa" salatu.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 02an - 07:46
Azken eguneraketa: 08:49

Santiago Ospitaleko Enpresa Batzordea erietxe horretako larrialdi-zerbitzuaren itxieraren aurka agertu da, eta kontzentrazioak deitu dituela iragarri du otsaileko egun guztietan, zerbitzua mantendu dadin eskatzeko.

Joan den urtarrilaren 21ean jakinarazi zuen Osakidetzak Santiagoko larrialdietako arreta zerbitzua itxi eta Txagorritxu AUOko eraikin berria izango zela larrialdi-zerbitzu bakarra Gasteizen, otsailaren 2tik aurrera. Larrialdietako zuzeneko arreta guztia hartuko du bere gain, beraz, Txagorritxuko eraikinak, orain arte bi ospitaletan ematen zena.

Erabaki horren aurka agertu da Santiago Ospitaleko Enpresa Batzordea, Gasteizko eta Arabako asistentzia sanitario publikoaren beste murrizketa bat delako, eta beste "kolpe" bat dagoeneko gainezka dagoen plantillari. Araba ESIko Zuzendaritzari Osakidetzaren politika bera jarraitzea egotzi diote: premiazko laguntza-guneen eskaintza ahalik eta gehien murriztekoa, murrizketen politika sistematiko baten logikan. Ohartarazi dute larrialdietako zerbitzua osasun-krisi betean ixteak agerian uzten duela osasun-sistemaren gabeziak egiturazkoak direla eta politika jakinen ondorio.

Azaldu dutenez, Santiagoko larrialdietako zerbitzuaren itxierak babesgabe utziko ditu Gasteizko hainbat auzotako biztanleak, Alde Zaharra, Erdialdea, Adurtza zein Aranbizkarra kasu; baina baita langileak ere. Izan ere, Txagorritxuko larrialdi-zerbitzuak Santiagokoaren lan-karga bere gain hartu beharko du, ia langile kopuru berdinarekin. Gainera, Txagorritxura bideratu nahi dituzten pertsonetatik asko Olagibelgo EAGra joango direla aurreikusten dute langileen ordezkariek, eta EAGtik asko larrialdi berrietara zuzendu beharko dituztela. "Horrek guztiak lan-kargak handitzea ekarriko du, eta, kasu askotan, asistentzia-bikoiztasuna", salatu dute.

Osasun Publikoa Aurrera plataformak ere mobilizazioa deitu zuen joan den larunbatean, itxiera horren aurka. Sinadura bilketa abiatu dute orain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


Sara Ruilope eta Urko Blanco, Osakidetzako administraria eta medikua
“Ezin duzu osasun zentro bat izan pertsonal egokirik gabe, horretarako hobe genuke pertsiana ixtea”

Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


2024-09-02 | Aiaraldea
Mila lagun baino gehiago batu ziren larunbatean Laudion, osasun sistema publiko eta duin baten alde

Laudioko kaleak hartu zituzten larunbatean 1.300 herritarrek, SOS Aiaraldea plataformak deitutako eskualdeko mobilizazioan. Iragan ostegunean behar bezalako mediku-arreta ez jaso ostean herritar bat zendu izanak piztu du protesta, baina eskualdeko plataformak Osakidetzaren... [+]


2024-08-27 | Jon Torner Zabala
“Osasun sistema duina” aldarrikatu dute Aiaraldean, Laudioko bizilagunaren heriotzak kolpatuta

Abuztuaren 22tik 23rako gauean Laudioko ZIU Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorrean medikurik ez zegoela-eta, bihotz-gelditzea izan zuen gizona artatzera Bilboko unitateko medikuek bertaratu behar izan zuten. Gizona biharamunean hil zen. Laudioko Udaleko gobernu... [+]


Hil egin da Laudioko ZIU mugikorreko mediku falta pairatu zuen herritarretako bat

Bihotz-gelditzea pairatu zuen eta Bilboko Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorra bertaratu behar izan zen bera artatzera, Laudiokoan ez zegoelako medikurik. Horrek nabarmen atzeratu zuen ospitaleratze prozesua.


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguneraketa berriak daude