Gasteizen eman zaio amaiera aurtengo Kuadrillartekoari, finala eta jai eguna izan da. Taldeetako parte hartzaileak eta taldeetako lagunak 4 talde finalisten bertsoaldiak plazaz plaza entzuteko prest gerturatu dira hiriburura. Egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, Kuadrillartekoa.
Eskibel jauregiko plazan, euskaldun berriaren plazan hasi dira agurrarekin finalaurrekoa kantatzera zetozen lau taldeak, Lautadako 4 gara, Gasteizko Pinto pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz.
Hainbat plaza eta bertso lan burutu ostean epaileen erabakiz Arlobiko bardoak eta Pinto pintto taldeak izan dira bazkalosteko finalera pasa direnak.
Bazkari ostean, 16:30ak pasatxo eman zaio hasiera final handiari. Bertsolariak jangelara sartu aurretik, kuadrillartekoaren sintonia eta 110 bat lagun saioko ale ederrak entzuteko gogoz. Dena prest final handirako, Eli Plazaola aurkezlearen ahotsak entzun orduko bertaratu dira 9 bertso lagunak, Arlobiko bardoak eta Pinto pintto taldeetako kideak.
Kantuan aritutakoak Pinto pintto taldeko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilbiru eta Amaia Iturriotz. Gorbeialdeko taldekoak Irati Anda, Manu Bendala, Gari Sarriugarte eta Aitor Jimenez. Gai jartzen Irati Martinez eta epaitzen Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua, Maria Izaga, Egoitz Iradier eta Endinka Jimenez.
Aurrekoak atzekoari, zortziko handian zaio, eman hasiera saioari, ale ederrak entzun ditugu robotak bihurtutakoez eta lagun zaharrez. Makrokontzertuetaz aritu dira hamarreko txikian Eli eta Manu. Seiko motzean, ilargiaren eta eguzkiaren paperetik Xabi eta Gari. Ipuinak josten aritu dira ondoren eta azkenik ganbarako lanetan, arnesa, soka eta bizi asegurua hartuta 40. urtebetetze ospakizunean murgilduta ibili dira bertsolariek, pasadizo ezberdinak ekarri dituzte hauek gogora. Ganbarako bigarren lanean segidillan trebatu dira partaide denak.
Opari eta oroigarri gabe ezin zen amaitu aurtengo edizioa ere eta finalean aritu diren parte hartzaileek saritxoa jaso dute, Unai Gaztelumendik egindako taldeko karikaturak izan dituzte oroigarritzat eta talde sari gisa izpuliku landarea, Arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko direla kimu berriak islatuz.
Beraz eskerrik asko hau dena posible egin duten babesle eta laguntzaile guztiei eta nola ez Gasteizko Udalari eguna burutzen laguntzeagatik.
Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.
Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]
Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]
Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]
2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.
Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]
Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]
Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]
Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen... [+]
Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.
Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.