Gasteizko Olarizuko etxebizitza okupatuen desalojoa azkartzeko udalaren asmoa salatu dute

  • Larria den egoera larriagotzea litzatekeela adierazi du Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak. Bazterkeria egoeran aurkitzen diren dozenaka gasteiztar bizi da Olarizuko etxeetan. Iragan astean udal gobernuak (EAJ-PSE) desalojoa azkartuko zuela iragarri zuen, PPrekin akordioa egin ostean.


2020ko urriaren 26an - 13:11
Poliziaren presentzia etengabea da Olarizu hiribidean. Argazkia: ARGIA.

Gasteizko Udalak Olarizuko 124 etxebizitza munizipaletan bizi diren gasteiztarrak kanporatzeko prozedura azkartuko duela jakinarazi zuen iragan astean. Gasteizko Udaleko gobernuak (EAJ-PSE) PPrekin egin du akordioa urrats berria ahalbidetzeko. Eraikinen titulartasuna 21 Zabalgunea udal agentziatik udalera pasako da, eta etxeetan bizi diren pertsonei etxebizitzak husteko asmoa jakinaraziko zaie. Jakinarazpenaz geroztik hamar egun izango dute herritarrek alegazioak aurkezteko.

Udal lurren "pribatizazioa"

Gogor salatu du udalaren azken urrats “arduragabea” hiriko hainbat elkarte eta mugimendu herritar batzen dituen Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak. Urteak dira dozenaka pertsona bizi dela Olarizu hiribideko etxeetan, bazterkeria egoera larrian, argirik eta urik gabe udalak berak 2019an moztu zituenetik. Kanporatzea egoera okertzea litzateke, ekimen herritarraren ustez: “Oso larritzat jotzen dugu askotan salatu dugun etxebizitzaren urgentziazko egoeraren aurrean, udalak beharrezko neurriak hartu beharrean arazoa larriagotzeko pausoak baino ez ematea”.

Udal gobernuak etxebizitza “enpresa pribatuen negozioak hauspotzeko” erabiltzen duela uste du ekimenak. Gogoratu du, besteak beste, martxoan Vitalquiler agentzia publikoak Babes Ofizialeko 500 etxebizitza saldu zizkiola funts putre bati. Olarizuko etxeak husteko egitasmoaren atzean antzeko interesak ikusten ditu: “Gasteizen helburu sozialak izan beharko lituzketen etxebizitzen eta lurren pribatizazio prozesu baten aurrean gaude”.

Gizarte zerbitzuetatik konponbiderik ez

Udal gobernuak gizarte zerbitzuak eskaini dizkie kanporatu nahi dituen herritarrei, haien egoerari konponbidea emateko. Gorka Urtaran alkateak hainbat aldiz egin ditu Olarizuko etxe okupatuetan bizi diren herritarren aurkako adierazpenak, aterpe bat nahi badute gizarte zerbitzuetara jo dezatela esanez. Iragan asteartean antzera mintzatu zen berriz ere: "Prozesu konplexua da. Baina Gasteizko gizarteari jakinarazi nahi diot ez dudala etsiko okupak bota eta etxebizitzak udalarentzat berreskuratu arte". Hiriko herritarren defendatzaileak edo Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak, besteak beste, hainbatetan salatu dute Olarizun okupatu duten herritarretako askok aurretik zerbitzu horietara jo dutela, eta errekurtsoak beteta daudela erantzun dietela, kalean utziz. Maiatzean horrelako kasu baten berri eman zuen ARGIAk. Pandemia betean kale gorrian utzi zuen hiru adingabeko familia bat, gizarte larrialdietarako zerbitzuetan ez zioten inongo aterperik eskaini eta Olarizun okupatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
“Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi”

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Magdalena Piñeyro. Lodi matxinoa
“Ardura indibidualetik atera behar dugu, eta lodifobia arlo kolektiboan kokatu”

2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]


Andrea Momoitio. Memoria historiko feminista
“Putentzat eta eroentzat ez da demokraziarik izan”

1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-12-24 | David Bou
Sua ilunpean

Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]


“Eskola partikularrek klase arrakala handitzen dute”

Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]


2021-10-25 | ARGIA
“Justizia” eskatu dute Elhadji Ndiayeren heriotzaren bosgarren urteurrenean

Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.


Eguneraketa berriak daude