Bide zuzenak, ibilbide okerrak lana abenduaren 28an aurkeztuko dute, Jimmy Jazz aretoan.
Gasteizko LGTBI mugimenduaren azken 25 urteetako historia biltzen duen dokumentala landu dute Lumagorri taldeak eta HalaBideok elkarlanean. Hurrengo abenduaren 28an aurkeztuko dute Jimmy Jazz aretoan, 18:30ean.
Amets Martinez de Hereditak Aleari azaldu dio Bide zuzenak, ibilibide okerrak tituluan bildu dituztela 1994. urtetik kolektibo desberdinetan lan egin duten hamaika lagunen testigantzak. "Elkarrizketatu ditugu 1994tik hirian lan egin duten kolektibo eta ekimen guztiak, ALA, Gaytasuna, EHGAM, 7menos20, Lesgaytegia eta Sukubo. Jose Angel Cuerdak sustatutako bikoteen erregistroaren sorrerarekin hasten da historia, eta Sukuboren itxierarekin amaitzen da".
Dena dela, dokumentalak 70eko hamarkadako gora-beherak ere bildu ditu. Hala, urte horietan hirian egon zen lehen EHGAMeko militante Kepa Mariakaren bizipenak jaso dituzte. Mariakak azaldu du garai horretan "armairua itzela zela", eta kalean ez zituztela inolako ekimenik egiten. Taldera hurbiltzen ziren homosexualei medikuek elektroshock tratamendua gomendatzen zietela kontatu du ere, eta oso ikusgaitasun gutxi zutela.
Martinez de Heredita Luma Gorriko kideak azaldu duenez, hamarkada horietan homosexualek Gasteiztik kanpo alde egiten zuten, "hiri handietan bizitza errazagoa zelako". Gainera jazarpen handia izaten zuten; dokumentalean jasotzen den moduan, 1979. urtean Francis Vadillo trabestia hil zuen polizia batek Errenteriako Apolo diskotekan.
Ondoren, Cuerda alkateak bikoteen erregistroa sortu ondorengo garaia jaso du dokumentalak. "LGTBI mugimendua loratu zen, sortu ziren ALA lesbianen mugimendua eta Gaytasuna, eta kaleko ekimenak egiten hasi ziren, hasiera batean administrazioaren laguntzarekin eta gero laguntzarik gabe". Beranduago sortuko dira Gaztelesboz, 7menos20, Las Trans… "Esperientzia hauei esker, Gasteiz erreferente bilakatu zen, oinarrizko eskubideen eta sexu askatasunaren defentsan.
Halaber, Martinez de Hereditaren esanetan, dokumentalak jaso du Gasteizko LGTBI mugimenduak egin duen ekarpen garrantzitsua: "Erresistentzia egon delako beste leku batzuetatik etortzen diren diskurtso kapitalisten eta baztertzaileen aurrean".
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.