Agerraldia eskaini dute asteazkenean Etxebizitza Sindikatuko kideek Gasteizko Lakua auzoan jaso daitekeen etxegabetze baten kasua salatzeko. Alokabidek sei kidez osatutako familia bat etxetik kanpoaratu nahi du. Udaletxeari etxe alternatiba bat exijitu diote, "kalitatezkoa eta iraunkorra".
Ainhoa eta Ángelen kasua salatzeko agerraldia egin du gaur Etxebizitza Sindikatuak Gasteizko Lakua auzoan. Lau seme-alabako familia bateko kideak dira Ainhoa eta Ángel, semeetako batek elbarritasun maila altua du eta ekonomikoki lagun diezaieketen senitartekorik ez eta dirulaguntzekin bizirauten dute. Hamar urte daramatzate lakuan Alokabideren pisu batean bizitzen eta metaturiko ez ordaintzeen ondorioz Alokabidek etxe kaleratze prozedura abiatu du. Urriaren 24a zuten etxea uzteko azken eguna eta kaleratzearen ejekuzioaren zain daude orain.
Etxebizitza Sindikatuak gogor salatu du familia honen egoera eta instituzioen partetik jasotako alternatiba urriak kritikatu ditu. Alokabidek zorraren %70 kolpe batez ordaintzea eta gainontzekoa zatikatzea proposatu zien, sei kideko familia honek bildu ezin dezakeen diru kopurua. Gainera, Zerbitzu Sozialen aldetik “inolako etxebizitza alternatibarik” ez dutela adierazi diete. Halabeharrez kalean geratuko dira Ainhoa, Ángel eta lau seme-alabak.
Etxebizitza Sindikatuko kideek familia honen zorraren zatitze totala eta kaleratzearen berehalako suspentsioa exijitu diote Alokabideri. Udaletxea ere interpelatu dute, kalitatezkoa eta iraunkorra izan den “etxe alternatiba bat” mahaigaineratu dezan.
Etxebizitza Sindikatuko kideek salatu dutenez, Alokabidek 184 etxegabetze burutu zituen 2018an. Gasteizen emergentzia egoeretarako inongo alternatibarik ez dagoela azaldu dute eta Sindikatura “muturreko desesperazio egoeran” dauden hamarnaka kasu jasotzen dituztela astero. “Basakeria hau gainditzeko modu bakarra proletargoaren antolakuntza independentea” dela seinalatu dute gaur lakuan bildutako kideek.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]