Gasteizko jaietako gune alternatiboen gida praktikoa

  • Txosnak, Gaztetxea, Mugimendu Feminista, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazioak, Hala Bediren urteurrena, GEU, Errekaleor, Gazte Karpa… Egitarau ofizialetik haratago dozenaka aukera egongo dira Gasteizko jaietaz modu alternatibo batean gozatzeko. Aukera ezberdinak bildu ditugu, eragile ezberdinen egitarauak, proposamenak eta protokoloak bilduz.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 01ean - 10:58
Txosna Batzordea

Aurten, aspaldi iragarri bezala, abuztuaren 3an, ostiralean, irekiko dira txosnak. Ostiralero Andra Maria Zuriaren plazan egiten den elkarretaratzetik abiatuko da kalejira txosnagunera; bertan, irekiera ekitaldian, OkupaTUGasteiz dinamikak jasoko du Txosnisaria. Hala ere, irekiera ekitaldi honen aurretik ere irekita egongo da Gasteizko Kanpuseko txosnagunea; Gazte Karpan kontzertuak egongo dira 17:00etatik.

Entxosnazio Eguna abuztuaren 6an, astelehenean, izango da. Hala ere, egunero kontzertuak, bazkariak eta aurreko urteetan baino eskaintza zabalagoa egongo da: txosna eta karpa ezberdinek afariak emango dituzte. Ekologismoaren aldeko apustua egin dute txosnek eta aurten ere Goiener enpresak hornituko du energiaz txosnagunea. Gainera, ohikoa den legez, birziklatu daitezkeen edalontziak erabiliko dituzte. Bestalde, aurten ere Herri Denda egongo da karpa nagusiaren alboan, eragile ezberdinetako materiala eskuratzeko aukera izanez. AiLaket!-ek ere postua jarriko du eta edozein substantzia bertan aztertzeko aukera egongo da.

Mugimendu Feminista

Txosna jarriko duen beste eragileetako bat Mugimendu Feminista izango da. Baina txosna jartzeaz gain, abuztuaren 8an Egun Feminista egingo dute Txosnagunean bertan: bazkaria, ekitaldia, pantojismo tailerra… Gasteizko Mugimendu Feministak eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztearekin batera, autodefentsa feministarako deia egin zuen. Izan ere,  Gasteizko Txosnekin, GEU elkartearekin eta hainbat tabernekin elkarbanatutako protokoloa da landutakoa, 24 orduz salaketetarako telefonoa eskuragai izango duena: 688 74 44 11.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaztetxea

Muinoko etxeak larunbatean irekiko ditu ateak, Zeledonen jaitsierarekin batera. Apustu lokala egingo dute aurten eta bertako taldeek eta DJ-ak egongo dira larunbatetik asteazkenera etxeak 30 urte betetzen dituen honetan. Abuztuaren 9an, berriz, atsedena: Gaztetxea itxita egongo da jaietako azken egunean.

Gazte Karpa

‘Gazteongandik Gazteontzako’ izango da aurtengo Gazte Karparen leloa. Abuztuaren 3an 17:00etatik egongo dira ekintzak karpan, baina abuztuaren 7a izango da egunik handiena: Gazte Eguna. Bitartean, hamaika ekimen: Aldakan Beltz, mikro irekia, Tinko, pantojismo tailerra, Árida, umeen txokoa, Tara, Mindre Folklore, Ane Guria… Tinko taldeak egindako bideoklipa ikusteko sakatu hemen.

Errekaleor

Bigarren urtez txosna jarriko du Errekaleor Bizirik! eragileak Gasteizko Kanpusean. hamar egunez auzoa auzolan erraldoi batekin margotzen egon ostean irekiko dute txosna. Baina ez dira poteak zerbitzatzera mugatuko; izan ere, ekimen ezberdinak antolatu dituzte egun guztietan, bingo musikatutik hasita haurrentzako txokora arte.

Hala Bedi

35 urte beteko ditu Hala Bedik Gasteizko jaien erdian, abuztuaren 6an. Hori dela eta, Gazte Karparen alboan txosna bat jartzeaz gain, urteurrenaren egunean bost urtetik behin antolatzen duen farolen prozesioa egingo dute Hala Bedi tabernatik hasita 20:30ean. Momentuz, pista gutxi, irrati barruan ere: Mostoleseko elektrotxaranga batek gidatuko du prozesioa Txosnagunera arte, besterik ez. Bestalde, Hala Bedi Taberna irekita egongo da egunero eta bazkaltzeko aukera eskainiko dute bertan.

GEU

GEU Elkartea Gasteizko jaiei ongi etorria ematen lehena izango da: Aihotz plazan euskara edateko aukera egongo da abuztuaren 2tik 3ra bitartean. Lehenengo egunean, irekiera ekitaldiarekin batera, GEUre Saria banatuko dute. Gainontzeko orduetan, La Pulga, Euskaraldia, dantza plazan…

Preso eta iheslariak

Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko karpa txosnagunean egongo den arren, bi zita nagusi egongo dira abuztuaren 5ean, elkartasun egunean, urtez urte errotutakoak eta ohitura bilakatu direnak. Eguerdian bazkaria egingo dute Landatxon (tiketak jada salgai daude ohiko lekuetan) eta egun berdinean, arratsaldean, manifestazioa abiatuko da 20:30ean Txosnaguneraino. Bertan ekitaldia izango da, gaueko kontzertuei paso eman aurretik.

 

 

Albiste hau halabedi.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko Jaiak
Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


Gasteizko txosnagunea arriskuan dagoela salatu dute, Aldundiak TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituelako

Gasteizko jaiak hasteko aste gutxi falta direla, Gasteizko Txosna Batzordeak urgentziazko prentsaurrekoa eman du, salatzeko Arabako Foru Aldundiak txosnetan TicketBAI ezartzera derrigortu nahi dituela. "Parekatu egin nahi dituzte txosnak eta irabazi ekonomikoa helburu duen... [+]


“Elkarrizketarako dei zintzoa” egin die Mugimendu Sozialistak Gasteizko Txosna Batzordeari eta Bilboko Konpartsei

Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]


Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizko jaietan

Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak “ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu” lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-08-02 | Hala Bedi
Buru belarri lanean, Gasteizko Txosnak abuztuaren 4an irekitzeko

Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.


Mugimendu Sozialistak Gasteizen txosna jartzeko eskubidea duela aldarrikatu du herritar talde batek

Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.


2022-06-06 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko

Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.


2021-08-06 | Arabako Alea
Txosnek ere beren lekua aldarrikatu dute

Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.


2021-08-02 | Arabako Alea
Gasteizko Txosnen herri bazkaria debekatu nahi du Udalak

Gorka Urtaran alkateak ohartarazi du Udalak ez duela Gasteizko Txosnen herri bazkaria egiteko baimenik emango, gainerako jarduerak egin ahal izango badituzte ere.


2021-07-30 | Arabako Alea
Zer egin dezaket aurten Gasteizko jaietan?

Abuztuaren 3tik 8ra bitartean, dozenaka kontzertu eta bestelako ikuskizun ugari izango dira Gasteizko jaietan. Uda osoan bezala, aire zabaleko ekitaldiak izango dira nagusi, eta hitzordu guztiak bildu ditugu ALEAn.


2021-07-30 | Hala Bedi
Gasteizko Txosna batzordeak abuztuaren 5ean “kaleak hartzeko deia” egin du eta egun osoko egitaraua aurkeztu du

Iaz bete zituzten 40 urte Gasteizko Txosnek, baina ezohiko egoerak eraginda "etenaldi bat" egitea erabaki zuten. Hala ere, ez dute inola ere haien jarduna eten eta eguneroko lanari ekiten jarraitu dute Txosna Batzordea osatzen duten eragileek. Aurten kaleak hartzeko... [+]


2021-01-21 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek urteko lehen ekimena aurkeztu dute: Banda Lehiaketa

Astearte goizean aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen duten eragileek 2021. urteko Banda Lehiaketa. Iaz ganoraz ospatu ezin izan zuten txosnen 40. urteurrenaren baitan.


“Araban jende asko dago euskara maite eta sustatu nahi duena”

GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude