Gasteizko ikastetxe publikoen ia erdia “ghetto zentroak” dira

  • Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Gasteizko eskola-segregazioaren datu "latzak" eman ditu jakitera: segregazioak gora egiten jarraitzen du eta Save The Childrenen txosten baten arabera, 32 ikastetxe publikoetatik 15ek, gutxienez guraso atzerritar bat dutenen kontzentrazio oso altua dute eta "ghetto zentroak" dira. Ekainaren 13rako mobilizazioa deitu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 11n - 07:59
Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformaren agerraldia.

  Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Gasteizko ikastetxe publikoen ia erdia “ghetto zentroak” dira. Hori da Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformak jakitera eman dituen datuetatik atera dezakegun titularretako bat. Baina ez da bakarra. Ikasturtea amaitzeko egun gutxi falta direnean agerraldia eskaini dute aurtengo matrikulazioaren datuak emateko -orain arte kaleratu ez ziren datuak-, eta gaur egungo eskola segregazioaren egoera salatu nahi izan dute horrela. Datu “latzak” eta dagoen borondate politiko “eskasa” salatu dituzte modu honetan.

Hirian dauden 32 ikastetxe publikoetatik 22k, gutxienez guraso atzerritar bat duten ikasleen %30a baino kontzentrazioa handiagoa dute. Hirutik, bik. 15 ikastetxe publikok, ikastetxe publiko guztien ia erdiak, gutxienez guraso atzerritar bat duten ikasleen %50etik gorako kontzentrazioak dituzte; eta gainera, hauetako gehienak D eredukoak dira. 10 ikastetxe publiko daude %70etik gora kontzentrazioarekin, hau da, hiriko ikastetxe publikoen ia herena.

Hau da gaur egungo errealitatea Arabako hiriburuan. Baina goazen datuetan sakontzera. Gutxienez guraso atzerritar bat duten ikasleen %83a hiriko sare publikoan matrikulatuta dago. Gasteizko ikastetxe itunduen sarean, berriz, mota honetako ikasleen batez bestekoa %10ekoa da ikastetxe horietan eskolatutako ikasle guztiekin alderatzen badugu. Eta datu gehiago ikusi ahala, argiago geratzen da eskola-segregazioa arazo larria bilakatu dela Gasteizen: “Elkarbizitza dago jokoan”, adierazi dute agerraldian.

“Guetto zentroak”

EHU-UPV-k landutako Gasteizko Hezkuntzaren Egoera 2009-2017 txostenean ikus daitekeenez, Gasteizko Itunpeko Sarearen familien  Indize Sozioekonomiko eta Kulturala (ISEK) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeen batez bestekoa baino handiagoa da. Gasteizko ikastetxe publikoen familien ISEK, ordez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoen bataz bestekoa baino txikiagoa da. Are gehiago, Gasteizko iakstetxe publikoetako ISEKren bataz bestekoa zortzi puntu txikiagoa da intunduetako zentroekin alderatzen badugu.

Save The Children erakundeak 2018ko apirilean eskola segregazioari buruz egindako Mézclate conmigo txostena Gasteizera ekartzen badugu, arazoaren larritasuna begi bistakoa da. Txosten horrek, egoera ahulean dauden ikasleen kontzentrazio mailaren arabera sailkatzen ditu ikastetxeak:

  • “Ghetto zentroak”, kontzentrazio maila oso altua dutenak: %50etik gorakoa.
  • Kontzentrazio maila altuak: %26tik %50era bitartean.
  • Kontzentrazio tarteko maila: %10 eta %25 bitartean.
  • Kontzentrazio maila baxua: %10 baino gutxiago.

Parametro horien arabera, Gasteizko sare publikoan “ghetto zentroak” deritzon 15 eskola publiko daude (ia %50a), eta beste 10 (ia %30a) kontzentrazio maila altukoak dira. Guztira, 32 ikastetxetatik 25 daude egoera larri honetan.

Dimisio eskaerak eta mobilizazioak

Datuak aztertuta eta beste kasu batzuetan egin bezala, Arabako Hezkuntza Ordezkaria den Blanca Guerreroren dimisioa eskatu duten beste behin ere, “haren ekimen eta konpromiso-falta erabatekoa ikusita”.

Bestalde, herritar guztiei ostegun honetan, ekainaren 13an, 18:30ean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik Hezkuntza Ordezkaritzara egingo duten kalejira aldarrikatzailean parte hartzeko gonbitea luzatu dute. Iragarri dutenez, Blanca Guerrerori herri-epaiketa bat egingo diote bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
“Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea”

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Batzen gaituen hezkuntza eredu bakarraren alde

Benetako integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea errazteko gaitasunak garatzen dituena da.


2023-10-04 | Estitxu Eizagirre
Andoaingo Ondarreta
“Eman aukera bat herriko eskolari”

Andoaingo Ondarreta Herri Eskola ezagutzen al duzu? Herri erdi-erdian dagoen hori? Nirekin batera sarrerako atea zeharkatzen baduzu, patioan topo egingo duzu eskola publiko honetako 201 ikasleekin, guztien artean 24 jatorri eta 17 hizkuntza batzen dituztenekin. Barneratuko gara... [+]


Hezkuntza Legea ahulduta iritsi da azken txanpara

Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]


Zenbat ikasle zaurgarri hartuko dituzte ikastetxeek EAEn?

Ikasleen segregazioari aurre egin asmoz datorren ikasturteko matrikulazio prozesuan Eusko Jaurlaritzak egin dituen aldaketek hainbat eragileren kritikak piztu ostean, ikasle zaurgarrien kopuruaz, ikastetxe bakoitzak hartutako ikasle zaurgarri proportzioaz eta egin dituzten... [+]


Matrikulazio prozesuak hautsak harrotu ostean, EAEko Hezkuntza Legea jomugan berriro ere

Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]


Eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala proposatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txostena aurkeztu dute eskola segregazioa amaitzeko helburuarekin. Nabarmendu dute beharrezkoa dela "gizarte osoaren inplikazioa". Gasteizen Hezkuntza Lege berriaren aurkako prozesioa egin dute.


EAEko ikasleen %56 klase partikularretara doa

Klase sozialen erakusgarri dira klase partikularrak, diru gehien duten etxeetako seme-alabak direlako horietara gehien jotzen dutenak, baina joera orokorra da: urteotan hazi egin da klase horietara familiek bideratzen duten dirua. Espainiako Estatuan egindako azterlan baten... [+]


Ikasleen matrikulazio prozesuko aldaketak, segregazioari aurre egiteko nahikoa?

Ikasleen matrikulazio prozesuan aldaketak egin ditu Eusko Jaurlaritzak, “aniztasuna eta zaurgarritasuna modu orekatuan banatzea” helburu. Baina 2 urteko haurren matrikulazioari baino ez diola eragiten, ikastetxea hautatzeko eragin-eremua handitzeak arazoak dakartzala... [+]


Eguneraketa berriak daude