Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.
Euskal Herriko gainontzeko kanpusetan bezala, Gasteizko unibertsitateak ere Herri Unibertsitatearen edizio berri bat hartuko du otsailaren 17tik 19ra. Ikasleak buru-belarri aritu dira azken hilabeteetan edukiak prestatzen eta egitaraua antolatzen.
Aktualitatearen inguruko hausnarketa kritikoa egitea eta egun pil-pilean dauden eztabaida nagusiei heltzea dira Herri Unibertsitatearen edizio berri honi jarritako helburuak. «Etorkizuneko desjabetuon hezkuntza sistemaren bidean, gaur egungo ikasle mugimendutik jarritako hazia» horrela deskribatu dute antolakuntzan murgilduta dauden ikasleek.
Edukiz jositako hiru egun izango dira, asko eta asko ikasleek propioki sortuak. Martxoak 3aren eta martxoak 8aren inguruko hausnarketa politikoetan edota kultura eta arte ekoizpenaren inguruko eztabaidan sakontzeko aukera ere egongo da. Hainbat dinamikaren aurkezpenerako tartea ere eskainiko da, "Eurocopa honi EZ!" dinamikaren aurkezpena esaterako.
Ikasleen arteko elkar ezagutza eta harremanetarako espazio izan nahi du Herri Unibertsitateak. Horretarako gauetan itxialdiak egingo dituzte Elurretan otsailaren 17 eta 18an. Otsailaren 19an, aldiz, bertso afari egingo da Auzolana pilotalekuan hiru egunetako egitarauari bukaera emanez.
Otorduen bonoak salgai
Unibertsitateko Farmazia Fakultateko kafetegian daude Herri Unibertsitateko otordu eta bertso afariko bonoak salgai. Unean bertan ere otorduak ordaintzeko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Otsailaren 19ko bertso afariko txartelak Hala Bedi tabernan egongo dira eskuragarri.
Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.
Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]
Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur... [+]
Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.
Gasteizko Errektoreordetzak eta Dekanotza taldeak Herri Unibertsitatean aurrera eraman ohi diren itxialdiak debekatu ditu. 1.700 sinadura bildu dituzte eta astelehenean mobilizazioa egingo dute debekua salatzeko.
EHUko Leioako Campusean egingo dute aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate nazionala hilaren 27 eta 28an. Hilaren 19, 20 eta 21ean, halaber, Herri Unibertsitatearen ekimenak egingo dira Bilbon, Leioan, Gasteizen, Donostiako Ibaetan eta NUPen. Ondorengo lerroetan dago Herri... [+]
Donostiako Ibaetako Campusean egiten ari dira aurten Euskal Herriko Herri Nunibertsitate Nazionala. Asteazkenean izan ziren lehen hitzaldi eta blokeak eta ostegunean bigarren egunez jardungo dira "gaur egungo hezkuntza sistemarekin amaitu eta guretzat baliagarri izango den... [+]
"Zapalduoi beharrezkoa zaigu elkartzea, eztabaidatzea, ikastea, harremantzea, borrokatzea; klase batasunaren bidez soilik lortuko baitugu desjabetuona izango den unibertsitatea eta harreman sozial berrien eraikuntza". Asmo horrekin abiatu da Herri Unibertsitate... [+]
Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea... [+]
Herri Unibertsitatearen edizio berri bati ekin diote Leioako campuseko ikasleek, herritik herriarentzat sortutako hezkuntza eredua bultzatzea helburu. Hiru egunez, tailer, hitzaldi eta eztabaida aberasgarri ugari antolatu dituzte.
EHUko errektore Nekane Balluerkak adierazi duenez, asteazken gauean San Mamesen Herri Unibertsitatea babesteko asmoz teilatuan eutsi genion 203 ikasleon aurka salaketa aurkeztuko du. Komunikabide gehienek, beste behin ere, arreta eskaini diote hondatutako bi vending makina eta... [+]