Segurtasun Sailaren arabera, hemezortzi ertzainek hartu zuten min maiatzaren 18an Gasteizen egin zen herri harresiaren desegite lanetan. Bada, Legebiltzarrera bidalitako datuek erakusten dute gehiegizko esfortzuak eragin zituela horietako hamaseiren lesioak. Soilik bi zauritu zituzten kolpe, ostiko edota burukaden ondorioz.
Garako Iñaki Iriondoren arabera, Jaurlaritza erresistentzia pasiboaren irudia zikintzen saiatu zen, agenteei aurre egiterakoan defentsa aktiboa ere izan zela esanez. Aipatu datuek, baina, kontrakoa erakusten dute, herri harresiko kideek zuzenean soilik bi agente zauritu baitzituzten. Gehiegizko esfortzua pairatu zuten hainbat agentek adierazi dute kolpeak ere jaso zituztela, batik bat eskuetan, baina hauen diagnostikoetan ez zaie kolpe, ostiko eta bestelakoei aipamenik egiten.
Iriondoren artikuluan jasotzen denez, zaurituriko hemezortzi ertzainetako bostek baja hartu zuten, baina horietatik soilik baten diagnostikoan ikus daitezke eraso zantzuak –erorikoa eta mina ezker eskumuturrean–. Gainontzeko lauen kasuan lesioak batik bat gainesfortzuak eragindakoak izan ziren.
Herri harresiko 42 kidek Ertzaintza judizialki salatu zuten
Hainbat atxilotu eta zauritu izan ziren Andra Maria Zuriaren enparantzan egin zen polizia operazioan. Askok agenteen oldarkortasuna salatu zuten. Guztira 42 izan ziren herri harresiko kideek Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa judizialak.
"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.
Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra... [+]
They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.
2015ean atxilotu zituen Ertzaintzak Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zazpi lagun, horietatik hiru Gasteizen egindako “herri harresian”. Defentsak Auzitegi Gorenean jarrita zuen helegitea aintzat hartu eta gazteak kartzelaratzeko... [+]
Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik jarritako zigorra ordaintzea lortu dutela informatu du Eleak-Libre mugimenduak. Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari 23.663 euroko isuna jarri zieten eta herriz herri egindako ekimenen bidez... [+]
Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra,... [+]
Alcalá de Henareseko epaitegian izango da 50 lagunen kontrako epaiketa. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat 2015eko epaiketa batean publiko gisa herri harresia irudikatzeagatik eta gazte auzipetuei babesa emateagatik.
Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan,... [+]
Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek zigortzea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, ertzain bat zauritu izana leporatuta. Dirua biltzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte.
Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteen abokatuek Espainiako Zigor Kode berriaren arabera gradua jaisteko eskatu zuten, baina Auzitegi Gorenak ukatu egin du eta beraz, sei urteko kondena osotasunean bete beharko dute, espetxean jarraitzen duten bost gazteek.
IV Libre Topaketak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean, Donostian, Eleak-Libre mugimenduak antolatuta, Mozal Legea salatu eta Aske Gunean atxilotutako gazteen askatasuna aldarrikatzeko.
Donostiako Askegunean atxilotu zuten Oier Lorente eta lau urteren ostean atera da kartzelatik; Segiko kide izateagatik 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.
Donostiako Askegunean atxilotu zuten Aitor Olaizola eta lau urteren ostean atera da kartzelatik, orotara sei urteko espetxe zigorrarekin ordainduta Segiko kide izatea egotzi izana. Ehunka lagun izan ditu zain Donostiako Alde Zaharrean, ongietorria emateko.
Herritarrok batzuetan gure buruarekin harritzen gara, mundua eta gure bizi baldintzak dantzan ikusi arren, dugun egonarriarekin. Tripak mugitzen zaizkigu, bai, baina ez, nonbait, kalera jotzeko adina. Azken urteotan mobilizazioak antolatzen ari diren kide hauengana jo dugu, gako... [+]