Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako eraso sexistak salatu dituzte

  • Gasteizko plataforma feministak Ertzaintzak Herri Harresia desegiteko erabili zuen indarkeria gaitzetsi eta poliziaren jarrera "sexista, homofoboa eta transfoboa" salatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko ekainaren 01ean - 09:26
Gasteizko Herri Harresian eraso sexistak izan zirela salatu dute (argazkia: Hirinet).

Bereziki, bertan zeuden emakumeei egindako irainak aipatu dituzte: “Puta, zorra, guarrilla” ("puta, urdanga, mari-zikina"), “Tu quien eres? La puta de un gudari?” ("zu nor zara? Gudari baten puta?"), “Guapita de cara, te voy a romper la nariz” ("aurpegi polit hori, sudurra hautsiko dizut") edo “Te voy a follar!” ("izorratuko haut"), izan dira mahai gaineratu dituzten irainetako batzuk. Ahozko irain eta erasoez gain, kolpeak eta ukituak ere egon zirela salatu du plataforma feministak.

Salaketekin batera, atxilotutako zazpi gazteei elkartasuna ere adierazi nahi izan diete, bereziki Ainhoa Villaberde, Aiala Zaldibar eta Marina Sagastizabali, azken hori Bilgune Feministako kidea. Gainera, hiruak Zaballako espetxean bakartuta daudela salatu dute.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info-n argitaratu da eta webgune horren CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Gasteiz
2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


“Desobedientzia larria” egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean... [+]


2016-12-12 | Arabako Alea | ARGIA
Ez dira epaiketara aurkeztuko Gasteizko Harresiagatik epaitzera deitutako gazteak

2015eko urriaren 10ean Gasteizko Harresian atxilotutako zortzi gazte epaituko dituzte hilaren 13an, Gasteizko epaitegietan. Fiskaltzak desobeditu izana leporatzen die; zazpi auzipeturentzat bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du, eta aurrekari penalak dituen... [+]


Bina urteko kartzela zigorra eskatu dute Gasteizko herri harresiko 9 lagunentzat

2015eko maiatzaren 17an Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan herri harresia osatu zuten ehunka kidek, hiru orduz Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban babestu eta atxiloketa saihesteko. Mobilizazioan parte hartu zuten hainbat kide atxilotu zituen Ertzaintzak eta... [+]


2015-05-21 | ARGIA
#resistGasteiz
[Argazkiak] Gasteizko herri harresiaren huste bortitza

Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazako herri harresia desegin eta Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Ia hiru ordu behar izan dituzte hiru gazteen inguruan bildutako jendea harresitik banan-banan atera eta... [+]


2015-05-20 | ARGIA
#resistGasteiz
[Argazkiak] Gasteizko Askegunearen lehen eguna

Ia egun batez bizirik iraun zuen Gasteizko Askegunearen bizipenak islatu nahi izan dituzte Gasteizko Harresia taldeko kideek argazki hauen bitartez.


2015-05-20 | ARGIA
#resistGasteiz
[Argazkiak] “Desobedientziaz libre” martxa laranja

Milaka lagun Gasteizko kaleetan izan ziren maiatzaren 17an eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioan. Segiko kide izateagatik Espainiako Auzitegi Nazionalak kondenatutako gazteei elkartasuna adierazi zieten, baita desobedientzia zibilaren aldeko hautua berretsi ere... [+]


2015-05-20 | ARGIA
Gasteizko harresia mundu osoko hedabideetan

Mundu osoko hedabideek jaso dute Gasteizen ehunka pertsonak egindako erresistentzia ariketa. Prentsa errepasoa kontsultagai.


Eguneraketa berriak daude