Gasteizko hainbat txoko “okupatuko” ditu Errekaleorrek bere zazpigarren urteurrenean

  • Zazpi urte bete ditu Errekaleor Auzo Askeak eta hori ospatzeko jarduera sorta bat antolatu dute Gasteizko hainbat txokotan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 09an - 13:09

Urriaren 13an, arratsaldeko 18:00etan, Aldabe Gizarte Etxean abiatuko dute Errekaleorreko kideek auzoaren zazpigarren urteurrena ospatzeko prestatu duten egitaraua. Oinarritik hasiko dira: Errekaleor zer den, nola antolatzen den eta beste hamaika galderei erantzuna emango diote bertan burutuko duten hitzaldian.

Zazpi urte betetzen ditu Errekaleorrek eta horretarako jarduera sorta bat prestatu dute auzotarrek, tartean, Gasteizko hainbat txoko, modu sinbolikoan bada ere, "okupatuko" dituzten jarduerak ere.

Urriaren 14an, Aldabe Gizrate Etxean ere, okupazioaren inguruko zenbait ponentzia landuko dituzte. Bertan Herrialde Katalanetatik ekarritako etxebizitzaren aldeko mugimenduko esperientziak landuko dituzte eta azken hilabetetan hedabideetan ugaritzen ari den okupazioaren kriminalizazioaren gaiari helduko diote, besteak betse.

Urriaren 16an, Hala Bedi Taberna "okupatuko" dute, 17:00etan ospatuko den okupazio ruralaren inguruko mahainguru batekin.

Bertsoak, musika, hitzaldiak eta askoz gehiago

Auzoak izango du protagonismo handiena urteurreneko egitaruaren baitan. Urriaren 15ean bertsosaioa ospatuko dute 19:30etan eta tamainako bertsolariak gonbidatu dituzte horretarako: Manex Agirre, Miren Artetxe, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.

Urriaren 17an, larunbata, Errekaleorretik abiatu eta hiriko gune okupatu desberdinetatik bizikleta martxa egingo dute. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan okupazio mugimendu ezberdinen ibilbideak izango dituzte mintzagai Errekaleorren egingo den mahainguruan. Kontzertuak eta afari eskaintza egongo da larunbat iluntzean.

Igandean, urriaren 18an, emango diote itxiera urteurren ospakizunari. Goizean, adin guztientzako ekintzek hartuko dute auzoa: Ipuin kontalaria, buru handiak, aurpegi margoketa edota marianito musikatua estaerako.

Errekaleor, "mundu hobe bat"?

Industrializazio prozesuaren ondorioz, 50. hamarkadan Gasteizko biztanleria bikoiztu zuten langileentzat eraikitako auzoa da Errekaleor. Un Mundo Mejor izendatu zuten hasiera batean, baina azkenik Errekaleor izena hartuko zuen, auzotik pasatzen den erreka lehorraren harira. Gasteizko periferian eraikia, hamarkada luzez bizirik izan zen auzoa, nortasun komunitario sendo batean oinarrituta.

XXI. mendeko hasieran hiriko hegoaldeak bizi zuen urbanizazio prozesuaren testuinguruan, instituzioek auzokideen lekualdatzea agindu zuten, auzoa hustu, eraitsi eta berreraikitzeko helburuarekin. Auzokide gehienek -ez guztiek- auzoa utzi behar izan zuten, baina urteak aurrera egin ahala, Errekaleor berreraikitzeko proiektua bertan behera geratu zen, Ensanche 21 bezalako erakunde urbanistikoen zein instituzio lokalen utzikeriaren ondorioz. Higiezinen burbuilaren leherketak egoera okertu zuen, Gasteizko etxebizitza hutsen kopuruak (10.000 baino gehiago) eta salmenta zein alokairuen prezioak gora egiten jarraitzen zuen bitartean.

Testuinguru honetan, 2013. urtean, EHUko Gasteizko kanpusean ikasten zuten ikasle gutxi batzuk asanbladan biltzen hasi ziren, ordaindu behar zituzten alokairu garestiei aurre egiteko asmoz. Orduan sortu zen ideia, abiapuntua: urte luzez abandonu egoeran izandako Errekaleor auzoko etxebizitza huts bat berreskuratzea, 26. blokea, hain zuzen ere.

Orduz geroztik etorri dena aski ezaguna da, eta itsaso bihurtuz joan da Errekaleorreko erreka lehorra. Etxebizitza bat lortzeko helburu xumearekin, isilpean, lehenengo bloke hura berreskuratu zuten 10 gazte horien ostean, jatorri oso ezberdinetako ehundaka lagun pasa dira auzotik, etxebizitza gehiago berreskuratuz eta hamaika proiektu ezberdin martxan jarriz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Infiltratutako poliziaren biktimei elkartasuna adierazi eta estatuaren errepresioa salatu du Errekaleor auzoak

Kataluniako mugimendu libertarioan infiltratu zen eta Gasteizko auzo okupatuan ere egon zen poliziaren kasua herri mugimenduen aurkako errepresio orokorraren baitan kokatu du Errekaleor Bizirik-ek.


2023-01-30 | ARGIA
Espainiako Poliziaren infiltratu bat Gasteizko Errekaleor auzoan ere ibili zen

Espainiako Poliziako agente batek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan infiltratuta. Barztelonako La Cinétika zentro sozialean hasi zen 2020an, eta “harreman sexu-afektibo instrumentalak” mantendu zituen hainbat emakumerekin eta horri esker... [+]


Errekaleorreko aztarna energetikoa
Komunitatea, energia kontsumoa murrizteko akuilu

Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]


2022-09-21 | Hala Bedi
Bederatzigarren urteurrena ospatzeko prest dago Errekaleor Auzo Askea

"9 urte bizirik, 63 urte memorian" lelopean ospatuko dute urtemuga aurten, irailaren 21etik 25era bitartean.


2022-09-15 | Hala Bedi
Bizimodu alternatibo eta komunitarioak energia kontsumoa murriztu dezakeela ondorioztatu du Errekaleorren egindako ikerketa batek

EAEko eta Errekaleor auzo askeko energia kontsumoa kalkulatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek, aztarna energetikoan eragiten duten faktoreak ezagutzeko.


Errekaleorreko baratze komunitarioak ireki dituzte berriro ere

Gasteizko auzo okupatuko lurretan ortua egiteko lursail bat hartu dezakete herritarrek. Hainbat dozena baratze martxan dira jada, eta kopurua handitzeaz gain proiektuaren izaera komunitarioa indartu nahi dute orain.


2021-06-18 | Arabako Alea
Gasteizko Olarizuko eraikinak eraisten hasi da Udala, Errekaleor hurrengo jomuga gisa seinalatuz

Dagoeneko hasi da Olarizu hiribideko blokeen eraispena, joan den astean utzarazpena gauzatu ostean. Bertan izan da Gorka Urtaran: "Errekaleorrek Olarizuren zorte bera izango du", ohartarazi du alkateak.


2020-09-23 | ARGIA
Gure Memoria jardunaldiak Errekaleorren, Euskal Herriaren iragan hurbileko borrokak ardatz hartuta

Ostiralean eta larunbatean egingo dira Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan. Memoria kolektiboa indartu nahi dute, orainaldiko eta etorkizuneko borrokak elikatzeko helburuarekin.


Eguneraketa berriak daude