Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladako kideek aurpegia eman dute hedabideen aurrean urtarrilaren 1eko gertaerak argitzeko. Urtarrilaren 1eko arduradu zuzena Udaltzaingoaren mandoarena izan zela uste dute, muinoko etxearen solaskide bakarrak auzokideak eta eragileak direla gogoratzearekin batera.
Zoramen egunak izaten ari dira hauek Gasteizko Gaztetxean. Urtarrilaren 1eko gertaerek ilara luzea ekarri dute urteko lehen hiru egun hauetan. Azken ondorioetako batek zur eta lur utzi ditu gaztetxeroak azken orduoetan: espetxera bidali dute Gabon Zaharrean atxilotu zuten lagunetako bat.
Gauzak horrela, eta nahiz eta 24 ordu lehenago komunikatu bat atera sare sozialetan, Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladako kideek aurpegia eman nahi izan dute hedabideen aurrean gauzak argitze aldera.
Oihartzun mediatikoa ikusita, “eztabaida ixteko” asmoarekin egin dituzte adierazpenok muinoko etxearen sarreran. Bertan, argi utzi dute “tentsio egoerak ez emateko interesa dugun lehenak garela. Elkarbizitza, elkartruke eta auzoarentzako lana ardatz gisa dituen proiektu bat gara”.
Musikaren bolumena dela eta, eragindako “eragozpenak” onartu nahi izan dituzte lehendabizi. “Auzokideekin erlazioa mantentzea ez da soilik gure lehentasuna; gure oinarrietako bat ere bada”. Hori dela eta, “elkarbizitza egokia” mantentzeko beharrezkoa neurriak hartzen hasi da jada Gaztetxea.
Hasieran, hedabideek zabaldutako bertsioaren arabera, Udaltzainak Gaztetxera igo ziren musikaren gehiegizko bolumena zela eta. Ordu batzuk geroago, lau udaltzain eraikinaren barruan atxiki egin zituztelako agindu zutela halako polizia operazioa esan zuen Gasteizko udalak. “Bi bertsio kontrajarri hauek argi uzten dute udalak gezurretara jo behar duela justifikaezina dena justifikatu ahal izateko”.
Zentzu honetan, Udaltzaingoaren eta Udalaren bertsioak gezurtatu nahi izan dituzte: “Ez zen aterik itxi Gaztetxe barruan identifikatutako poliziak edo uniformedunak zeuden bitartean. Polizia operazioa aurreabisurik gabe oldartu zen Gaztetxean, jarrera probokatzailearekin sartuz eta porra estentsibleez lagunduta, jokabide mehatxatzaile hutsarekin. Elkarrizketarako abagunerik eskaini gabe, pertsona oro Gaztetxetik irtetera behartu zuten, inongo azalpenik eman gabe”.
Modu berean, operazio guztia espazioko arduradunekin harremanetan jarri gabe egin zutela baieztatu nahi izan dute. Beste kasu batzuetan, berriz, horrela egin ohi dutela baieztatu dute.
Gaztetxeko erresistentzia bakarra “poliziaren erasoez eta kolpeez defendatzea” izan zela argi utzi dute. “Gaztetxeko atean, Udaltzainek pertsona oro aterarazi zuten haien aurretik pasatzera behartuta, eta hortaz, Udaltzainen kolpeak ekidin ezinak izan ziren. Gaztetxe barruan zein kanpoan, espazioaren arduradunon jarrera unoro izan zen lasaitasuna mantentzearen aldekoa, eta poliziak berak sortutako tentsioa mozten saiatzekoa”.
Behin baino gehiagotan errepikatu dute: “Ez gintuzten inongo unetan aldez aurretik abisatu”. Izan ere, halako arazoak egon diren beste batzuetan, zuzenean komunikatu izan zaiela baieztatu dute, arazoa “inongo gatazkarik gabe konponduz”.
Komunikatuan esandakoa berretsi dute: “Ez dugu ezagutzen “zarata” kontuengatik halako errepresioa sufritu duen beste lokalik, ezta halako zalaparta mediatikoa eragin duenik ere”. Musikaren gehiegizko bolumena izan da Udaltzainek egindakoa justifikatzeko erabili duten hasierako argudioa, baina Gaztetxean konbentzituta daude bestelako arrazoiak zeudela errepresio ekintza horren atzean.
Interlokuzioari dagokionez, gaztetxeroen solaskideak nortzuk diren gogoratu dute, Udalaren elkarrizketarako borondate eza gaitzetsiz: “Gure solaskideak ez dira hedabide ofizialistak ezta Udaltzaingoa ere, auzokideak eta auzoko zein hiriko kolektiboak baizik. Ondo dakigu Udalak baliabideak dituela Gazte Asanbladarekin zuzenean harremanetan jartzeko, joko mediatikoa elikatzen jarraitu beharrean. Horren ordez, nahiago izan du errepresio eta indarkeriarekin erantzun”.
Atxilotuen, identifikatuen eta zaurituen informazioa biltzen eta eguneratzen hasi dute 2019.urtea gaztetxeroek. “Zalantza eta kezka handiak ditugu atxilotu eta identifikatutako pertsonengan ekintza errepresibo honek izan ditzaken ondorio larrien inguruan”.
“Jakin izan dugu atxilotuetako bat espetxera bidali dutela, aurretik omen zeukan errekisitoria bat dela eta; amorrua gainditzea oso zaila zaigun arren, hemendik gure elkartasunik goxoena helarazi nahi diogu”, adierazi dute.
Hau guztia ulertzeko, ardura zuzena operazioaren mandoarena dela ulertzen dute egun muinoko etxean.
Amaitzeko, argi utzi nahi izan dute orain arte bezala funtzionatzen jarraituko duela Gaztetxeak: urteko 365 egunetan zabalik manatenduko den espazioa, orain dela 30 urtetatik egin duen bezala.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Gasteizko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko jaialdira bertaratu da Udaltzaingoa, kontzertuak debekatuz eta soinu teknikaria atxilo eramanda.
"Hogeitamalas" lelopean kaleratu dute 2022ko urtemugako egitaraua. Tailerrak, auzolana, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte aste osoan zehar gaztetxearen hogeita hamalau urteak ospatzeko.
Errekaleor, Olarizuko etxe okupatuak, Alde Zaharrekoak... Hautu politikoz zein behar gorri hutsez okupatzen dutenen aurkako bandera harro altxatzen du Gasteizko EAJko alkate Gorka Urtaranek, PPren diskurtsoa –eta bozak– bere eginez. “Lapurrak”,... [+]
20 urte dira 198 iratxok Gasteizko kaleak hartu zituztela, 2002ko urtarrilaren 25ean. “Metro erdiko izakitxoak, aurpegi zirtolarikoak eta belarri estu-luzeak zut, irribarretsu, kolore biziz jantziak”. PPko alkate Alfonso Alonsok begiz jota zuen Gasteizko gaztetxea,... [+]
"Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko". Horretarako, Gasteizko Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du asteazkenean, eta manifestazioa larunbatean.
Herri honen memoria kolektiboari ale bat eskaintzea xede, egitarau mardula prestatu du Gasteizko Gaztetxeak martxoaren 3tik 28ra bitartean. "Erresistentzia ekintza da memoriari eutsi eta bizirik mantentzeko lan egitea", diote Zapalduon memoria jardunaldien... [+]
Hala Bedik jakinarazi duenez, gazteak aste honetan izan du epaiketa 2019ko gertakariengatik, eta hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote. Hurrengo asteotan sartu beharko du espetxean. 2019ko urtarrilaren 1eko goizaldean istiluak izan ziren Poliziaren eta gazteen... [+]
Hiriko dozenaka eragile sozial, kultural eta politikok Gasteizko Gaztetxearen aldeko agerraldia egin dute. Urriaren 5ean Udaltzaingoa baimenik gabe sartu zen gaztetxera, eraikina hustu eta barruan zeuden dozenaka gazteei isunak jarriz. Gaztetxeak uneoro arduraz jokatu duela... [+]
Gasteizko Gaztetxeak agerraldia egin du "erasoa" salatzeko. Astelehen gauean eraikinera sartu, hainbat gazte identifikatu eta isundu, eta eraikina hustu zuten udaltzainek. Antolakuntza eta autodefentsarako deia egin du Gazte Asanbladak.
2019ko urtarrilaren 1eko goizean, Udaltzaingoak bost gazte atxilotu zituen Gasteizko Gaztetxean. Istiluengatik auziperatutako lau gaztek zigor txikiagoa onartu dute, eta ez dira kartzelara joango.
Gasteizko proiektu autogestionatuek egitarau bateratua osatuko dute inauterietarako: deabruz mozorrotu eta "kapitalaren hiria" infernu bilakatuko dute otsailaren 22an.
Bi data berri aurkeztu ditu Muinoko Hotsak egitasmoak: urtarrilaren 31a eta martxoaren 14a. Gaztetxeko oholtza gainean, berriz, Lepora, Lisabö, Red Iron Squad eta Sexty Sexers taldeak.
Gabon zahar gauean "Aterpe" ostatuan lanean ari ziren langileen izen-abizenak eskatu ditu Gasteizko Udalak. ELA, LAB eta ESK sindikatuek ohartarazi dute, Gasteizko Gaztetxearen ondoan dagoen aterpetxeko langileen Datu Pertsonalak Babesteko Legea urratu egin dela... [+]