Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur ekimen sozialista, Itaia, Herrialde Katalanetako SEPC ikasle sindikatua zein Arran gazte antolakundea, Miren Etxezarreta ekonomialaria eta Juan Iñigo Carrera pentsalari argentinarra.
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Gasteizko (Araba) campusean egingo dute 2021eko Herri Unibertsitate nazionala, martxoaren 16tik 17ra bitartean. Ikasle mugimenduak azaldu duenez, "oztopo eta zailtasunak ugariak izan dira" oraingoan, baina hala ere, urteroko ekimenari helduko diote ehunka ikaslek. Antolatzaileen esanetan, "jakintzaren hazia ereitea eta ezagutza hedatzea" izanen da egitasmoaren xedea.
Deialdia zabaldu eta egun gutxira argitaratu du Herri Unibertsitateak egitarau osoa. Eragile ugarik hartuko dute parte; tartean, sortu berri den Ekida kultur ekimen sozialista aurkeztuko dute, Itaiak "ekarpen politiko bat" egingo dio emakumearen auziari, eta mahai-ingurua egingo dute Herrialde Katalanetako SEPC ikasle sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek, "ikasle mugimenduaren eta bere erronken" inguruan jarduteko. Gazte Koordinadora Sozialistak, Arranek, Castellak eta Jaleok, berriz, gazte antolakundeen nazioarteko mahai-ingurua osatuko dute.
Antolakundeek ez ezik, hainbat norbanakok ere emango dituzte hitzaldiak aurtengo Herri Unibertsitatean; hala nola, Miren Etxezarreta ekonomialariak "egungo kapitalismoaren joerez" hitz egingo du; Juan Iñigo Carrera pentsalari marxista argentinarrak "kapital harremana eta langile klasea subjektu iraultzaile gisa" aztertuko ditu; eta Carmen Parejo kazetaria Myanmarreko estatu-kolpearen inguruan arituko da.
Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.
Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]
Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.
Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.
Gasteizko Errektoreordetzak eta Dekanotza taldeak Herri Unibertsitatean aurrera eraman ohi diren itxialdiak debekatu ditu. 1.700 sinadura bildu dituzte eta astelehenean mobilizazioa egingo dute debekua salatzeko.
EHUko Leioako Campusean egingo dute aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate nazionala hilaren 27 eta 28an. Hilaren 19, 20 eta 21ean, halaber, Herri Unibertsitatearen ekimenak egingo dira Bilbon, Leioan, Gasteizen, Donostiako Ibaetan eta NUPen. Ondorengo lerroetan dago Herri... [+]
Donostiako Ibaetako Campusean egiten ari dira aurten Euskal Herriko Herri Nunibertsitate Nazionala. Asteazkenean izan ziren lehen hitzaldi eta blokeak eta ostegunean bigarren egunez jardungo dira "gaur egungo hezkuntza sistemarekin amaitu eta guretzat baliagarri izango den... [+]
"Zapalduoi beharrezkoa zaigu elkartzea, eztabaidatzea, ikastea, harremantzea, borrokatzea; klase batasunaren bidez soilik lortuko baitugu desjabetuona izango den unibertsitatea eta harreman sozial berrien eraikuntza". Asmo horrekin abiatu da Herri Unibertsitate... [+]
Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea... [+]
Herri Unibertsitatearen edizio berri bati ekin diote Leioako campuseko ikasleek, herritik herriarentzat sortutako hezkuntza eredua bultzatzea helburu. Hiru egunez, tailer, hitzaldi eta eztabaida aberasgarri ugari antolatu dituzte.
EHUko errektore Nekane Balluerkak adierazi duenez, asteazken gauean San Mamesen Herri Unibertsitatea babesteko asmoz teilatuan eutsi genion 203 ikasleon aurka salaketa aurkeztuko du. Komunikabide gehienek, beste behin ere, arreta eskaini diote hondatutako bi vending makina eta... [+]