Gasteizen familia bat etxegabetuko du Blackstone putre funtsak

  • Etxebizitza Sindikatuarekin antolatutako familiak gizarte zerbitzuetara jo zuen, baina administrazioak ez dio inolako bizitoki-aukerarik eman. Hiru exijentzia egin dizkie udalari eta Blackstoni Etxebizitza Sindikatuak: "etxegabetzea berehala eta baldintzarik gabe etetea", familia etxebizitza horretan bizitzea erregularizatzeko "jabetzaren, udalaren eta sindikatuaren arteko negoziazioak hastea", eta "benetako eta kalitatezko bizitoki-alternatiba bermatzea". "Gure pobreziaren konplizetzat" jo ditu putre funtsak eta instituzio burgesak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 10an - 10:18

Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuak iazko azaroan eman zuen sindikatuarekin antolatuta dagoen familia baten egoeraren berri. Hipoteka-egikaritze baten ostean Blackstone putre funtsak eskuratutako etxe batean bizi dira familiako kideak, eta handik kanporatu nahi ditu Blackstonek.

"Familiak bere garaian ez zuen bere burua identifikatu nahi izan, litezkeen ondorio errepresiboen beldur", azaldu zuten atzo Etxebizitza Sindikatuko kideek, agerraldi baten bidez: "Orain, etxegabetzearen hurbiltasuna ikusita, onartu egin du identifikatzea". Jakinarazi dute, sindikatuarekin batera, gizarte zerbitzuetara jo zutela sendiko kideek, zein egoeratan dauden azaltzeko eta "irtenbide bat eskatzeko". "Beti bezala, administrazioak ez du aukerarik eskaini", salatu dute.

Gizarte ezkutuaren fartsa

"Berriz ere agerian geratu da gizarte ezkutuaren neurrien eraginkortasunik eza", seinalatu dute sindikatuko kideek. Ohartarazi dute "etxegabetzeen luzamenduak, batzuen gauzatzea atzeratzen badu ere" ez duela "arazoa konpontzen". Izan ere, "etxegabetze batzuk bakarrik atzeratzen ditu", "kasuistika asko" uzten baitituzte "luzamendutik kanpo" eta, "beste askotan, kasu honetan bezala, aukera izanda ere, ez da aplikatzen".

"Familia proletario askok ez dute instituzio burgesetara jotzen, ondorioen beldur direlako", gogorarazi du sindikatuak. Zehazki, "gaitzespenaren" edo, "okerrago, ondorio handiagoen" beldur dira sendiak; "hala nola, adingabeen zaintza galtzearen edo usurpazio-delituengatiko errepresioaren" beldur. Sarri, beraz, "izapideak hasi ere ez dituzte egiten". "Paper amaigabeen eta baldintza zorrotzen artean, instituzioen irtenbideak eskasak dira", ondorioztatu du.

Ezintasunaren areagotzea eta konplizeak

"Etxebizitzaren arazoa goraka" doala salatu dute sindikatuko kideek. "Etxejabeek egindako legez kanpoko etxegabetzeak" ugaritu egin direla, etxegabetze kopurua igo egin dela eta "proletarioek etxebizitza eskuratzeko duten ezintasuna ere areagotu" egin dela zehaztu dute. "Horregatik, milaka pertsonak hutsik dauden etxeak okupatzea beste aukerarik ez dute", azaldu dute.

Egoera horretan, "etxebizitza eskuratzeko arazoa konpondu beharrean", "okupazioaren aurkako gurutzadan" instituzio burgesek eta putre funtsek "indarrak batzen" dituztela gaitzetsi du sindikatuak. Gurutzada hori, "funtsean, proletalgoaren kontrakoa" dela xehatu du, gainera.

"Gasteizen, bai udalak bai putre funtsek jabetzak metatzen dituzte", salatu du: "Ez dute zalantza egiten edozein baliabide erabiltzeko familiak haien etxeetatik botatzeko eta, horrela, jabetza horiekin negozioa egiteko". Horren adibide modura ekarri dituzte gogora Gasteizen huste arriskuan dauden 28 etxebizitza okupatuak, udalaren jabetzakoak direnak.

Hiru exijentzia

"Ziurgabetasun testuinguru honetan, alternatiba bideragarri bakarra autodefentsa sozialista da: etxejabeen eta errentisten erasoen aurrean antolatutako defentsa, gure bizi-baldintzen okertzea gelditzeko eta, aldi berean, etxebizitza sistema sozialista berri bat aldarrikatuko duena, non aberastasunerako sarrera unibertsala izango den", aldarrikatu du sindikatuak.

Kaleratua izateko arriskuan dagoen familiari dagokionez, sindikatuak hiru exijentzia egin dizkie Gasteizko Udalari eta Blackstoni: "etxegabetzea berehala eta baldintzarik gabe etetea", familia etxebizitza horretan bizitzea erregularizatzeko "jabetzaren, udalaren eta sindikatuaren arteko negoziazioak hastea", eta "benetako eta kalitatezko bizitoki-alternatiba bermatzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Haur jaioberria duen familia bat etxegabetze arriskuan dagoela salatu dute Gasteizen

Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.


Auzoan Bizik salatu du Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza batetik etxegabetu nahi dutela familia bat Gasteizen 

Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.


2024-06-18 | Gedar
Errekaldeko eraikin batzuetan bizi diren pertsonak jazartzen ari dira desokupak eta Polizia

Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.


2024-06-18 | Ahotsa.info
Barañaingo familia baten etxegabetzea gelditzea lortu dute

SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.


2024-06-17 | Hala Bedi
Berakah-k familiak etxegabetzen jarraitzen du Gasteizko Alde Zaharrean, udalaren axolagabekeriaren aurrean

Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Bilboko Udalak pertsona bat etxetik botako duela salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Ostiral honetarako dago ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protesta egitera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze guztien "berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatuko dute eta mobilizaziorako deia goizeko 09:00tarako jarri dute... [+]


Balkanguard desokupazio-enpresak familia bat etxegabetu nahi du Lizarran

Etxegabetze estrajudizial bat emateko berehalako arriskuan aurkitzen da Lizarrako Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta dagoen familia bat. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, azken urteetan enpresa horien jarduna areagotzen ari da,... [+]


Armentia ikastolak elizak etxegabetu nahi dituen familiei “gertutasuna” adierazi eta mobilizazioekin bat egin du

Armentia ikastolan egiten dituzte ikasketak hiru familien haur adingabeak. Gasteizko Alde Zaharrean bizi dira, Eliza katolikoaren Berakah elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetan, eta judizialki etxegabetzeko prozedura abiatu du elkarteak. Ostiralerako etxegabetzeen aurkako... [+]


Emakume bat eta bere hiru seme-alabak etxegabetu dituzte Gasteizen

Ertzaintzaren kargak salatu ditu Gasteizko Kontseilu Sozialistak. Hainbat zauritu eragin dituzte, eta gutxienez bi lagun identifikatu.


Eguneraketa berriak daude