Gasteizen bizi den etxebizitza problematikaren aurrean kaleak hartuko dituzte azaroaren 30ean

  • Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, Derecho a Techo-k, mobilizazioa deitu du azaroaren 30erako. Gasteizek etxebizitzaren inguruan bizi duen egoera larria salatu eta instituzioei neurriak lehenbailehen hartzea exijituko diete.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 21an - 08:56

Otsailean sortu zen Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimena, Derecho a Techo plataforma. Hiriko 20 eragile sozial eta sindikaletik gora elkartu eta diagnostiko bateratu bat egin ostean Gasteizen arazo komun bat zegoela iritzita: etxebizitzarik eza edo etxebizitza prekarioetan bizi behar izatea.

Hilabete luzez egin du lan «Derecho a Techo» plataformak etxebizitza eskubidearen alde, kontsigna argi batekin: «Gasteizen inor ez kale gorrian». Bide horretan mobilizazioa deitu dute datorren azaroaren 30erako, larunbata, eguerdiko 12:00etan Otxanda dorretik, «Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat» lemapean. Udalari bizitegi-larrialdiari erantzuteko neurri zehatzak urgentziaz hartzea exijituko diote.

Etxebizitza: errealitate gordina

«Derecho a Techo-k» bizitegi-larrialdiaren inguruko diagnostikoa burutu du azken hilabetetan, Gasteizeko errealitate gordina azaleratuz. Gaitza argia da, etxebizitza negozio bat balitz bezala tratatu izan dute instituzio publikoek edota bankuek, espekulazioari bide eginez. Gasteizen 10.800 etxebizitza huts inguru ditu, horietatik 491 Udaletxearenak. 3.000 etxebizitzatik gora daramate bi urte baino gehiagoz itxita bizigarritasun-baldintzak bete arren. Datuak gasteizko Udalak 2016an argitaratutako txosten batean eman ziren ezagutzera.

Gasteizeko etxebizitzen jabetza ere esanguratsua da. Jabeen %2,9 2 eta 5 etxebizitza dituzte, hiriko etxebizitzen %8,1 guztira eta jabeen %0,2 etxebizitza parkearen %7aren jabe da. Badira datu deigarriagorik ere, 53 jabek 10 eta 50 etxe bitartean ditu bakoitzak, 11 pertsona fisiko edo juridikok 50 eta 100 etxebizitzaren jabe dira eta 7 jabek 100 etxebizitza baino gehiago dituzte.

Bitartean, milaka gasteiztar dira negozio horren ondorioak paiartzen dituztenak, adibide batzuk eskaini dituzte plataformatik, besteak beste:

  • Alokairu sozialeko 6.500 etxebizitza-eskatzaile baino gehiago daude Etxebiden izena emanda.
  • Arreta zentroak, udal-aterpetxea (CMAS), Aterpe edo Bideberri gainezka daude.
  • Epaitegiek egunero kanporatzen dituzte hipoteka edo alokairuaren ordainketari aurre egin ezin dioten familia ahulak
  • 35 urtetik beherako milaka gazte ezin dira emantzipatu, diru-sarreren %70 alokairu pribatua ordaintzeko erabili beharko luketelako.
  • Adin nagusitasunera iristen direnean, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak kalean eta baliabiderik gabe ikusten dute bere burua. Lehen beharra etxebizitza izatea duten errefuxiatuak ez daude behar bezala zainduta.
  • Eremu degradatuak, hala nola Alde Zaharra, ez dute beharrezko bizitegi-arretarik.

Kezkaz bizi du plataformak errealitate hau. Instituzioen etxebizitza politikek «liskar sozial arduragabea» bilatzen dutela uste dute, «interes pribatu espekulatiboak lehenestuz».

Udalaren arduragabekeria agerian

Udalbatzara eraman zituen, azaroaren 15ean bere, aldarrikapenak Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, bizitegi-larrialdi egoera aitortzeko eta nuerriak hartzeko eskatuz.. Mozio bat planteatu zuten 6 neurri zehatz exijituz bizitegi-larrialdiari lehenbailehen erantzuteko. Neurri horien artean hurrengoak aurkitzen ziren:

  • Udalaren jabetza diren 491 etxebizitzetan, 2018an hitzartutako 99 etxe hutsen birgaitze-lanak eta bizitegi-planak aurrera eramatea.
  • Hiru hilabeteko epean, premiazko jarduketa-plan bat aurkeztea bankuen, inbertsio-funtsen, pertsona juridikoen eta edukitzaile handien etxebizitza hutsei buruz, hirian hutsik dauden etxebizitzen zerrenda argitaratuz.
  • Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria onartzen ez den bitartean, udal-jabetzako etxebizitza hutska eraisteko planak bertan behera geldiaraztea, eta Olarizuko etxebizitzei dagokienez, urare sarbidea lehengoratzea.
  • Udalak alokairuen indize bat egitea auzoka, bataz besteko prezioak, bataz besteko diru-sarrerak eta etxebizitzaren tipologia kontuan hartuta. bai eta, kanpaina publikoak egitea alokairurako etxebizitza eskuratzeko diskriminazioa salatzeko.
  • Udalak bizitegi-larrialdietarako mahai bat eratzea.
  • Larrialdietarako Gizarte Zerbitzuen baliabideak gehitzea.

Mozioa puntuz puntu bozkatu zen, EHBilduk eta Elkarrekin-Podemosek alde bozkatu zuten, PNV, PSE eta PP alderdiek, aldiz, aurka. Horren ondorioz mozioa ez zen aurrera atera eta «Derecho a Techo» plataformaren porposamenak atzera bota ziren, agerian geratzen da udalak gaiari heltzeko duen interes eza. Plataformak «premiazkoa» deritzo Gasteizek bizi duen bizitegi-larrialdiaren aukako neurri zehatzak hartzea, gaur egun Udalak aurrekontuaren 706.000 euro baino ez ditu bideratzen, 3 euro Gasteiztar bakoitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2024-08-05 | Gedar
Donostian, 300 jabe handirenak dira alokairuan dauden etxeen %30

Ofizialki 9.000 etxe daude alokairuan, eta 300 jabe handirenak dira horietatik 3.000. Etxebizitzen parke osoaren %3,2 da hori.


Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Putreen aurkako hesia, etxebizitza ekosistema defendatzeko

Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.


Haur jaioberria duen familia bat etxegabetze arriskuan dagoela salatu dute Gasteizen

Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Etxe turistikoak alokairuaren merkatura bideratuko balira, %10,82 handituko litzateke alokairuaren eskaintza Donostian

Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.


Donostian Azora funts putreak erositako etxebizitzetan bi hilabete daramatzate “abusuzko” klausulei uko egiten

Donostiako auzokide horiek Saretxe Groseko Etxebizitza sindikatuarekin batera ari dira lanean, Azora enpresak Inmobiliaria Vascongadaren jabetzak erosi zituenetik pairatu dituzten arazoei konponbidea bilatzeko. "Klausula ilegalak" dira kexa nagusienetariko bat, eta... [+]


Donostiak dauzka Hego Euskal Herriko etxebizitza preziorik altuenak

Alokairuzko etxebizitzaren prezioa %10,3 handitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Idealista etxeak egindako azken txostenaren arabera. Hala, metro koadroaren prezioa 14 eurokoa da hilean, batez beste. Hiriburuka aztertuta, Donostiak dauzka preziorik altuenak.


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Donostia “lehenbailehen” udalerri tentsionatu izendatzea eskatu dute

Azora funts putrearen maizterrak diren beste lau familiaren etxegabetzea geldiarazi nahi dute Inquilinos de Azora, Alokairu Benta Berri eta Kaleratzeak Stop eragileek. Horretarako, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Ogasunari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait eskaera egin... [+]


Auzoan Bizik salatu du Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza batetik etxegabetu nahi dutela familia bat Gasteizen 

Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.


Zaharraz Harro! jaiak
Beren atarietan etxebizitza turistikoak debekatu dituzten auzokideak omendu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean

Etxebizitza turistikoen aurkako kalejira egin dute Zaharraz Harro! jaien barnean, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatuta. Etxebizitzarekin “negozioa” egiten dituztenak salatu dituzte, bereziki Gustavo Antepara PPko zinegotzia, eta beren atarietan etxebizitza... [+]


2024-06-25 | Gedar
Desokupazio-enpresa batek su eman dio Tenerifeko Maizterren Sindikatuaren lokalari

Besteak beste biltegi modura erabiltzen dute lokala, oinarrizko hainbat material jasotzeko eta beharra duten pertsonei emateko. Aurretik ere izan dira desokupen mehatxuak.


Eguneraketa berriak daude