Urtero bezala, ehun jarduera baino gehiago izango dira aurten Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan, ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Musika, zinea, kirola, antzerkia, dantza, hitzaldiak eta umeentzako jarduerez beteko dira auzoko kaleak.
Alde Zaharreko auzokideek eta auzoko kolektibo, saltoki eta tabernek bere onena eman dute, aurten ere, saretutako programazio oparoa eskaini ahal izateko. Ohikoa denez, egitaraua zortzi bloketan banatu dute, eta horien barruan 100 jarduera inguru izango dira astean zehar: kirola, antzerkia, hitzaldiak –Hitz egin eta eragin-, tailerrak, musika, umeak eta zinea.
Besteak beste, azken aldian auzoak jasandako poliziaren gehiegikeria salatu eta auzo elkartasuna eramango dute jaien erdigunera: Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bat izango da aurtengo leloa, eta kartela ere ildo beretik doa, 8-biteko bideo-jokoen iruditegiaren bidez auzoa islatuz.
Ohiko hitzorduen artean, besteak beste: astelehenean, ekainaren 26an, 18:30ean, txupina eta kalejira VTuristikoa; asteazkenean, ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko manifestazioa; larunbatean, uztailaren 1ean, Ez eman Tourra! aldarrikapen jolasa, bazkari autogestionatua Barrenkale kalean, eta guatekea Gaztetxean; eta igandean, artisau azoka eta hainbat kontzertu zein pintxadaren ostean, destxupina egingo dute, jaiei amaiera emateko.
Eskaintza musikalari dagokionez, askotariko pintxadak eta kontzertuak izango dira aste osoan zehar: besteak beste, Iker Piris Trio, Bihotza, The Broater, Jon Basaguren, Cubo, Traumreise, Old Time Spooks, Chucky Killers, The Big Band Berri, Arima Warriors Sound System, DJ Tinieblas, Lobo & Carmine, Clockwork Selekter, Deklibe, Harrika (Benizze, Ander Arce eta Alaine Mak), Annekdotas, DJ Rosamari, CDS, Konpost, Zuretzako Mezua, Los del Rayo, Intxisu, Heroina, Sarasola Y., Moni Garage, Como Tu Quieras, Kultura Reggae Band, Kolix…
Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".
Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]
Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.