Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.
Vitoria Solar 1 Arabako Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan egongo da, eta Vitoria Solar 2 Gasteizen eta Burgun . Bakoitzak 90.000 panel fotovoltaiko izango ditu, eta bertan bildutako energia Arabako hiriburuan egongo den azpiestazio batera bidaliko dute lurpeko kable baten bidez.
El Diario egunkariak jaso duenez, Indarberri enpresa publiko-pribatua da egitasmoaren sustatzailea: Solaria enpresa pribatu energetikoak partaidetzaren %70 ditu eta Energiaren Euskal Erakunde publikoak, berriz, %30. Bi parke fotovoltaikoak eraikitzeko batu ziren biak.
2023. urtearen amaieran UAGA Arabako Nekazarien Elkarteko hainbat laborarik Berria egunkariari salatu zioten Solaria enpresaren jazarpena, laborantza lurrak saldu zitzaten. Laborarien arabera, Solariak "diru kopuru erraldoiak" eta "xantaia" erabiltzen ari zen horretarako. Horietako batek adierazi zuen lurrak alokairuan jartzearen truke 1.500 euro eskaini zizkiotela urtean hektareako, 40 urtez, eta salduz gero 25.000 euro hektareako.
Oiongo Udala, "behartuta"
Bi hamarkadetako etenaldiaren ostean, Oiongo Labraza herrian eraikiko dute Arabako hurrengo parke eolikoa. Oiongo Udalak —EH Bildu du buru— osteguneko arratsaldeko osoko bilkuran berretsi zuen egitasmoa onartzeko baimena, legez onartzera "behartuta" zeudela argudiatuta. Izan ere, eraikitzen hasteko behar diren baldintza guztiak betetzen ditu proiektuak: ingurumen inpaktuari buruzko adierazpena, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.
Arabako Mendiak Aske taldeak ARGIAra bidalitako iritzi artikuluan Oiongo Udalaren "maniobra legal eta alderdikoiak" gaitzetsi ditu. Taldearen arabera, bazeuden nahikoa arrazoi parke eolikoa eraikitzeko egitasmoa gelditzeko: esaterako, izapidetzak jasan dituen "irregulartasunak", kasuaren "judizializazioa", eta garrantzitsuena, Labrazko herriaren "ezezko irmoa". Horrela, taldearen ustez Oiongo Udalak legez legitimatu du tramitazioan "irregulartasun nabarmenak" dituen megaproiektu energetikoa.
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".
Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]
Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".
Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]