2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela.
Iazko abenduaren 14an argitaratu zuen Garraio Sare Transeuropearraren (TEN-T, ingelesezko laburduran) berrikuspena Europako Batzordeak. AHT Gelditu! mugimenduak azaldutakoaren arabera, Europar Batasun mailako garraio-sare oro barne hartu nahi du bere baitan TEN-T-k, eta hiru etapatan lortu nahi du hori: 2030a orduko sare zentrala osatu nahi du, eta ostean sare zentral zabaldua, eta sare integral osoa gero.
Gauzak horrela, eta ikusirik 2030a orduko ez dela aurreikusten Iruñea eta Gasteiz arteko AHTren tartea eraikitzerik, Europar Batasunak proposatu du halakorik ez eraikitzea, eta abiadura handiko trenbidea ordez egungo azpiegiturak erabiltzen jarraitzea.
"Proposamen honek gobernu zentralak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Zaragoza eta Euskal Y-a abiadura handiko linea baten bidez lotzeko duten asmoari beste zartako bat ematen dio", egin du irakurketa AHT Gelditu!-k. Mugimenduak azaldu du Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko lanak duela 11 urte abiatu arren 30 kilometroko azpiegitura besterik ez dagoela eraikita, tarte horretan ere gainegitura falta dela, eta Zaragoza-Castejon eta Iruñea-Euskal Y tarteei dagokienez administrazio-prozesuak "oso atariko faseetan" daudela.
"AHT ia eginda dagoela dioen mitoa eraitsi behar da. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza independenteak (AIDEF) garraioen txostenean gogorarazi zigunez, oraindik inbertsioaren %58 falta da Euskal Y-a amaitzeko, eta inbertsioaren %96 Nafarroako korridorea amaitzeko. Oraindik garaiz gaude Euskal Herriko elefante txuririk handiena gelditzeko!", egin du irakurketa AHT Geldituk, makroproiektuaren aurka protestan eta mobilizatzen jarrai dezaten dei eginez herritarrei.
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]