Azken boladan gero eta gasolindegi gehiago hutsik ikusten ditut. Umea nintzenean, gogoan dut errepide nazional guztiak gasolindegiz mukuru zeudela orduko ibilgailuen edota gidarien egarria carajillo artean asetzeko prest. Urrun daude, bada, El Fari, Camela, Los Chunguitos, Melody eta tankera horretako musika saltzen zuten gasolindegien garaiak. Ordainpeko autobideek lekua ostu zieten bigarren mailako bideei noizbait. Ulertzen al da metafora? Era berean, badirudi pandemiak bidesaria kobratu diela erregai fosilak ustiatzen eta prozesatzen jarduten diren enpresei, beha jo baitu erregaien eskariak. Hala al da? Nork galdu du zer? Aspaldi ez ditut Josu, Ana, Miguel eta Naroa ikusi, nire herriko gasolindegian –bigarren mailako horietarikoa– lan egiten zuten langileak.
Ez, ez dut ezantzaren aldeko artikulu apologistarik egin nahi, baina horrelakoetan, aurri-zorian dauden gasolindegien aurretik pasatzerakoan, sarri asko esaten diot neure buruari zein garrantzitsuak diren erregai horren zantzua duten bestelako adibideak geure bizitzetan. Izan ere, ibilgailu askok ez ezik, gizakiok ere gasolina behar behar dugu martxan egoteko; bestela, amatatzen gara, geure mesanotxe gainean kargagailura konektatu gabe uzten dugun mugikorra izango bagina bezala.
"Gaur-gaurkoz Gazako auzoetan kafe hutsa eta doblea zerbitzatuko da gasolina gisa, askok ez baitute ametsik egin nahi; amets horiek gaiztoak izango direlakoan"
Bestalde, nire ibilgailuko depositu markagailuak behera egiten duen heinean, gasolinaren trazako bestelako adibide batzuekin oroitzen naiz. Gauza jakina da hipertrofiatutako gizarte honek kirolaren ezinbesteko premia duela, endorfinen depositua goraino beteta izateak animikoki edertasun kanonen aurrean superheroi bihurtuko gaituelakoan. Askok, ordea, alkohola nahiago dute erregai gisa, eta, ezantza bezala, asteburuan tankea goraino betetzen dute aste guztirako adina izateko. Aspaldi, lagun petral batek metafora zikin batez baliatuta, gizakion arteko harremanak ere sexu eta gasolinarekin erkatu zituen; alegia, aldian-aldian mangera deposituan sartu beharra dagoela harremana geldi ez dadin. Gixajoa, asko ikasi behar du oraindik; honezkero ez zen ohartuko energia berriztagarrien aroan gaudela.
Tamalez, egunotan ziur asko Palestinako kaletarren sudurretan inpregnatuta dago gasolinaren jatorrizko usaina, usain sarkorra, Israelek jaurtitako lehergailuen bidez horrelaxe gogorarazi nahiko balie bezala. Gaur-gaurkoz Gazako auzoetan kafe hutsa eta doblea zerbitzatuko da gasolina gisa, askok ez baitute ametsik egin nahi; amets horiek gaiztoak izango direlakoan. Hara! Zein ahanzkorra den usaimenaren memoria.
Horrelakoetan Jeremy Rifkin soziologoak orain urte batzuk idatzitako “La economía del Hidrogeno” (Hidrogenoaren ekonomia) obrarekin oroitzen naiz. Saiakera horretan historian zehar egondako zibilizazio desberdinek lehengaien gehiegizko ustiapenaren ondorioz pairatutako porrotei buruz hitz egiten zuen adituak, baita energiaren demokratizazioari buruz ere. Baliteke, goragoan aipatutako erregai fosilen eskariaren porrota medio, gero eta hurbilago egotea soziologo estatubatuarraren ametsetik. Ikusi beharko da, ordea, ea agintariek ez ote duten botere faktikoen eraginez H-98 eta H-95 (Hidrogeno) direlakoak sortzen, edota ipar-hego binomioaren arrakala handitzen. Ez dezagun ahaztu munduan egon badaudela super 98a kontsumitzeko jaioak direnak, eta beste batzuk super 95 –edo ezta hori ere–; azken erregai hori, txiroen eta mendekoen adierazgarri. Momentuz tamainako erronka dugu oharkabean geure burua gasolinaz busti eta honi sua ez ematearekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]