Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.
Europar Batasuneko gainerako gobernuek txalotu egin dute eta Espainiak euroguneko inflaziorik txikiena izan dezan lagundu du. Hala ere, zenbait sektorek zalantzan jarri dute Iberiar Penintsulako salbuespena zenbateraino den eraginkorra argindarraren fakturak merkatzeko. Nuñez Feijoo oposizioko buruak "iruzur iberiko" gisa izendatu zuen, eta hainbat dira oraindik esamolde hau errepikatzen dutenak, nahiz eta Espainia eta Portugalgo argindarraren prezioak Europako beste herrialdeetan baino askoz baxuagoak diren.
ESADE Negozio Eskolako Politika Ekonomikoko Zentroak elektrizitatearen tarifa arautuan (Kontsumitzaile Txikiaren Salmenta Prezioa (PVPC)) neurri horrek dituen ondorioen azterketa bat argitaratu du, handizkako merkatuaren prezioari zuzenean erantzunez. Gasaren mugak prezioetan, inflazioan eta kontsumoan dituen ondorioak sei hilabete geroago izena du Manuel Hidalgo, Natalia Collado, Jorge Galindo eta Ramón Mateo ekonomialariek egindako ikerketak, eta, alderatzen ditu azken sei hilabeteetako prezioa eta eredu estatistiko batekin marraztutako bide, argindarrari mugarik jartzen ez zaion mundu hipotetikoan.
Zifrek argi erakusten dute salbuespen iberikoaren eraginkortasuna eta inflazioan dituen ondorioak. Neurri hori gabe, merkatu arautuko elektrizitatearen batez besteko prezioa %31,8 handiagoa izango litzateke, ESADEren kalkuluen arabera. Hau da, gutxi gorabehera etxebizitza bakoitzean 209 euro aurrezten dira. Espainian tarifa arautuan 10 milioi etxebizitza daudela kontuan hartuta (2022ko urtarrileko zifra), ia 2.100 milioi euro aurreztuko lirateke. Gutxiago izanez gero, bederatzi milioi inguru (abuztuko zifra) 1.880 milioi eurokoa izango litzateke aurreztutakoa.
Prezioen jaitsiera horrek iaz ezarritako inflazioan izango zuen eragina. ESADEren kalkuluen arabera, batez besteko inflazioa 0,3 puntu baxuagoa izan zen. Hau da, urtea %8,4ko urteko batez bestekoarekin amaitu ordez, %8,7rekin amaituko zatekeen, nahiz eta hura ezarri zenetik, argindarraren mugarik gabeko hilabeteak kontuan hartu gabe (ekaina baino lehenagokoak), 0,5 izango zen.
Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.
Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]
Kontsumismoa da gaur egungo “-ismo” garrantzitsuenetakoa. Hain errotua dugu, ezen produktu askoren kontsumo mugagabeak baliabide krisi batera zuzendu baitu gure gizartea. Era berean, ekoizpenari loturiko eredu energetikoa kinka larrian dago, energia baliabideak... [+]
Carlos Sánchez Mato Madrilgo Unibertsitateko ekonomia aplikatuko irakaslea da eta Ezker Batuko programazioa egitearen arduraduna. El Salto hedabidean idatzi duen artikulua euskaratu dugu. "Europako Banku Zentralak erabaki du diruaren prezioa 75 puntutan igotzea... [+]
Erakusleiho itzaliak eta aire girotua kontrolpean eduki behar dira besteak beste energia aurrezteko planaren arabera. Eraikin batzuk aurreratu egin dira, eta neurriak sartu aurretiko gauean ere argiak itzali dituzte.
Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.
Alemaniako Gobernuak bultzatuta, udako hilabeteetan 9 euroren truke nahi beste bidaiatu ahal izango da tren batzuetan eta garraio publikoan, argindarraren prezio gorakadari aurre egitea helburu. Herritarrak saldoan joan dira bonoak erostera, baina bada trenbide-sarea... [+]
Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.
Hiru. Orain dela urte batzuk argindar-kontagailu analogikoa kendu eta digitala paratzeko agindu zigun Iberdrolak. Aldian-aldian langileak bidaltzen zituzten etxera aurretik abisatu gabe. Susmo txarra hartu genien interes eta tema ezohiko haiei: haiek, kontagailua aldatu behar... [+]
Azken hilabeteotan Iberiar Penintsulako handizkako merkatuan argindarraren prezioa etengabe ari da gora egiten. Urriaren 5ean, historian lehen aldiz, orduko megawattak (MWh) 200 euroko langa gainditu zuen, eta ordutik muga horren gainetik dago prezioa. Zer dela eta aldatzen da... [+]
Pandemiak eragindako testuinguruan abiatutako neurri sozialak denboran luzatzeko akordio egin dute EH Bildu, Unidas Podemos eta PSOEk. "Beharrezkoa den bitartean" neurrioi eutsiko diete, "izaera iraunkorreko beste mekanismo batzuk indarrean sartu arte".