Garun-paralisia eta %87ko desgaitasuna duen ikasleari behar duen laguntza ukatu dio Eusko Jaurlaritzak

  • %87ko desgaitasun motorrarekin, Usurbilgo gazte batek ikastordu guztietan laguntzailea izan du orain arteko ibilbide akademikoan, baina Lanbide Heziketara igaro denean, jardunaldi erdian baino ez diote jarri laguntzailea. Laguntzailerik gabe dagoen orduetan ezinezkoa zaio aurrera egitea, eta ikastetxeak berak lanaldi osoko laguntzailea eskatu du, baina ukatu egin dio Hezkuntza Sailak. Egoera honengatik ikaslea terapia psikologikoan dago. “Utzi dioten alternatiba bakarra ikasketak bertan behera uztea da, bertan behera uztea formatzeko, garatzeko eta enplegua eta etorkizun oparoa izateko aukera”, kontatu dio ARGIAri ikaslearen amak.


2023ko ekainaren 14an - 01:00
Azken eguneraketa: 10:39

Maria Enriquezen alabak (ez du izena eman nahi) 16 urte ditu. Garun-paralisia du, eta horrek lau gorputz-adarrei eragiten die, mugikortasun arazo handiak ditu. Gurpildun aulki elektrikoa behar du, ikusmen arazoak ditu eta eskuineko eskua mugitu dezake, baina zailtasunekin. Hala, “ikas-materiala egokitzea behar du eta papera edo ordenagailua erabiltzeko laguntza behar du, ezin baitu gelakideen abiaduran egin, eta idatzi ere geldoago egiten du”, azaldu du Enriquezek.

Ikasturte honetan Usurbilgo Lanbide Heziketan Kudeaketa Administratiboa zikloa egiteko, baina, orain arte bezala laguntzailea jardunaldi osorako esleitu beharrean, ikastorduen erdirako jarri diote eta gainerako orduetan berak bakarrik moldatu behar du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren argudioa, nahikoa izan zitekeela jardunaldi erdia, baita onuragarria ere, autonomia garatzeko. “Eszeptizismoz hartu genuen, eta uste dugu argudioa baino gehiago aitzakiak direla ekonomikoki murrizketak egiteko, baina aukera ematea erabaki genuen, ea benetan hala zen. Berehala ikusi genuen ezetz: hasieratik ikusi zuen alabak ezin zuela ikaskideen erritmoa jarraitu, atzean geratzen hasi zen, gero eta galduago, frustratuago… Autoestimuan izugarri eragin dio, zama bat dela pentsatu eta ikasketak utzi nahi izan ditu, harremanei ere eragin die, isolatzeraino”, dio amak.

"Hasieratik ikusi zuen alabak ezin zuela ikaskideen erritmoa jarraitu, atzean geratzen hasi zen, gero eta galduago, frustratuago… Autoestimuan izugarri eragin dio, zama bat dela pentsatu eta ikasketak utzi nahi izan ditu, harremanei ere eragin die, isolatzeraino"

Egoera konpontzeko eskaerek administrazioaren ezezkoa jaso dute bueltan. “Urte oso gogorra izan da, eta osasunean eta bizitza pertsonalean eragin dio. Ikasten jarraitzen du, eta baita terapia psikologikoan ere. Asko hitz egiten da nerabeen buru osasunaz; badakite zer nolako ondorioak dituen egiten ari direnak, zenbat jendek sufritzen duen honekin, nire alabarengandik hasita?”.

Garbi utzi du Enriquezek: zentroaren eta irakasleen aldetik, erabateko inplikazioa izan dute eta ondoan izan dituzte denbora guztian. Denetik egin dute: bi ikasgairi uko egin zien ikasleak (hurrengo ikasturterako utziz), malguago aritu ahal izateko, baina zailtasunak berak ziren; Berritzegunearen bigarren balorazio bat ere eskatu zen eta aholkulari psikopedagogoek zailtasunak zituela berretsi zuten, aholkuak eman zizkien irakasleei. Azkenean, bigarren hiruhilekoaren hasieran eskaera egin zion zentroak berak Hezkuntza Sailari: lanaldi osoko laguntzailea behar zuen ikasleak, “agerikoa zelako ez zegoela autonomiarik jardunaldi erdian”. Administrazioak uko egin zion eskaerari. “Argudioa izan da esleitutako laguntza ikasturte horretarako aurreikusi diren baliabideekiko egokia dela. Alegia, hasieran esleitu zitzaiona dela izango duena, eta ez dagoela aldatzeko aukerarik”.

Ezezkoaren ondoren, erreklamazioa

Ez ikastetxeak, ez familiak ez zuten amore eman. Hirugarren hiruhileko hasieran, erreklamazioa egin zioten Hezkuntza Sailari, “ez delako bideragarria horrela jarraitzea eta jarritako baliabidea argi eta garbi ez delako nahikoa”. Datu eta informazio andana gehitu du ikastetxeak, “zenbat neurri hartu dituzten, eta hala ere zailtasunek bere horretan jarraitzen dutela”, azaldu du Enriquezek. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsan lan egiten duen Gipuzkoako Elkartu Federazioak ere txostena gehitu du, lanaldi osoko laguntzailea eskatuz eta hori legalki argudiatuz. Ikasturtea amaitzear, ez dute erantzunik jaso, “eta oraintxe bertan, ez dut erantzunik espero, hurrengo ikasturterako laguntza esleitu diotelako dagoeneko: %50ekoa berriz ere. Alabak esperoan jarraitzen du, jardunaldi osoko laguntza jarriko dioten esperantzaz, badakielako hori gabe ezin duela”.

"Oraintxe bertan, ez dut erreklamazioa erantzungo dutenik espero, hurrengo ikasturterako laguntza esleitu diotelako dagoeneko: %50ekoa berriz ere. Alabak esperoan jarraitzen du, badakielako laguntza hori gabe ezin duela"

“Amore emango duzula pentsatzen du administrazioak”

Maria Enriquezen hitzetan, “utzi dioten alternatiba bakarra ikasketak bertan behera uztea da, bertan behera uztea formatzeko, garatzeko eta enplegua eta etorkizun oparoa izateko aukera. Behin derrigorrezko hezkuntza amaituta, kito? Hezkuntza inklusibo baterako eskubidea oztopoz eta trabaz betetako ibilbidea da, erreklamazioz eta itxaronaldiz josia, hurrengo ikasturtean zer gertatuko den ez dakizun angustiarekin… Desgaitasun bat izateagatik alabak muga batzuk ditu, baina kanpoan utzi duena Hezkuntza Saila da”, salatu du. “Ez duzula borrokatuko eta amore emango duzula pentsatzen du administrazioak, familia askok hala egiten duelako, ez baitute indarrik edo aukerarik… Oso zaila da honi guztiari aurre egitea”.

Zer dio legeak?

Usurbilgo ikaslearen amak dio une batean iritsi zirela pentsatzera agian alabak ez zuela Lanbide Heziketa egiteko eskubiderik, derrigorrezko hezkuntza ez delako. “Baina ez, eskubidea du”. Legea eskuan, desgaitasunen bat duten pertsonen inguruko hitzarmenak dio sistema inklusiboa bermatu behar dela hezkuntza maila guztietan, tartean Lanbide Heziketan, eta Espainiako Estatuko eta EAEko legedietan ere, mezuak ildo berekoak dira: Enriquezen arabera, legeak azpimarratzen du “behar diren baliabideak eskuratzeko eskubidea dutela ezgaitasun motorra duten ikasleek, ikasketak aukera berdintasunean egiteko”.

Galdera airean utzi du Maria Enriquezek: “Hezkuntza Sailak benetan sinesten du inklusioan?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude